¡Oi munduko hestebetiak!
¡Oi munduko hestebetiak!
Antxiñako exploradore/aberatsen modura, bidaixak egingo neukez alde bateko eta besteko enbutiduak dastatzeko bakarrik. ¡Zenbat gustatzen jatazen, gero! ¡Zelako desbardiñak diran! Avilako kalabazazko odolostia... Bierzoko botillua... Eskoziako haggisa... odoloste dultziak, Galizia edo Valenciakuak .. Erriberako madejak... Zapaldu dittudazen herri guztietan, beti juan izan naiz hestebetien billa, jateko tradizionalen artian tradizionalenak igual.
Euskalherrixan bertan be, zenbat aldatzen dirazen leku batetik bestera. Etxalarreko lukainkak (ez txorixuak)... Iruñako rellenuak... Odolostietan bakarrik, ¡zelako aldia dagon Eibartik Lekeittiora, edo herri bateko karnizerixa batetik bestera be! "Soy Josemari soy" esanda Bidebarrixetako karnizeruak ekartzen zeskuanak, hárek izango ziran nik ezagututako lehelenak. ¡Eta zenbat klase ezagutu dittudazen harrezkeroztik!
Argazkikuak, Barkoxeko Fabien Lexardoik prestautako hestebete bikain bi dira:
- Saltxitxa sikua: nik "txakur saltxitxa" moduan ezagutzen dittudazenen antzerakua, baiña ezagutzen ez doten espezia batekin. Gozua, ¡errezegi jatekua!
- Tripota: muztur, belarri, mihiñ eta gantzaz osatutako odolostia, hotzian jateko modukua, saltxitzen estiloko espezia -neretako- exotikuekin. Dibertigarrixa jateko, gozua, eta astuntxua.