Oroitzirriak
Gabero-gabero, gizon honen bizitzako pasarte aleatorixuekin lokartu nok. Gero eta gehixago gustatzen jatak pertsona normalen bizimodu eta burutaziñuen barri izatia. Emoten jok heroien eta eminentzien bizipenak bakarrik dirala irakorgarri, eta... ez, horixe ezetz. Kaleko maillako errealidadia fikziñua besain interesgarrixa dok askotan. Eta Xubiltz hau... gaiñera kabroi bat dok! Zelako barriak egin dittudazen bere “zilimiskak” kontatzen dittuanian, eta zenbat gabetan lagundu detsaten “alua!” esanda mesillako argixan azken klikariari. Hori bai, halakoren bat neri egin ezkeriok, etxakixat bere lagunak besain ulerkorra agertuko nintzaken.