Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Euskal musika, arima zehatz bila

Amatiño 2024/09/27 10:00
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (1) badu adiskide berririk: Iñigo Alberdi Amasorrain, egun Bilboko Koralaren zuzendaria eta aurretik beste hainbat musika-erakunderena (2). Sarrera, Bergarako Errege Seminarioan egin du, “Kantuz sortu gara” lelopean, ‘zalduntxorik’ zaldunenari legokiokeen bezala.

Errealitateak fikzioa gainditzen du

Amatiño 2024/09/23 16:10
Kazetaritzaren lan-eremuan topikoa da errealitateak fikzioa gainditzen duela. Donostiako 72. Zinemaldiak filmak pantailatzeari ekin bezain laster, horra eredu nabarmen bi: “Ainda estou aquí” eta “Soy Nevenka”.

Laster Gabonak, gero Paskoak. Eta kitto.

Amatiño 2024/09/19 10:05
Gaur egun euskal gizonen bizi-itxaropena 80,72 urtekoa da. Naizen honek 79 urte dituenez gero, batez beste bi urteko bizitza baino ez zait geratzen, antza. Honela esanda, badirudi denbora eskas samarra dela baina… bi urte... urte bi dira, urte bitan gauza asko egin daiteke… uste baino lehenago hiltzeaz aparte.

Back home

Amatiño 2024/09/15 18:55
Aurreko milurtearen azken hamarkadan, igande goiza eta New Yorken. Eguerdi ostean banuen hitzordurik baina ez, ostera, bazkalaurrean jakineko zereginik. Gosaldu osteko bizpahiru ordutan zer egingo eta, hara, Harlem auzoan gospel ekitaldia.

Loiolatik Erlo gainera

Amatiño 2024/09/10 23:30
Euskal Autonomia Erkidegoan ez dira asko bizikletaz igo daitezkeen 1000 metroko desnibelak (1). Mila metrora iritsi ez arren, baina segurutik kilometroz laburrena eta, hartara, pendizik handienetakoa, Izarraizkoa da, Loiolatik (87 m.) Erlo gailurrerainokoa (1.030 m).

Umandiren gramatikatik Adimen Artifizialera

Amatiño 2024/09/05 11:20
Euskarazko hedabide digitalak erdaraz itzuli ostean baino miatu ez dituzten erdipurdiko euskal irakurleek adierazi izaten dute sarri, euskal web-orrien itzulpen automatikoak Airbnb edo ebooking arruntak baino eskasagoak direla. Edozein delarik jatorrizko hizkuntza, bidai-webgune xumeetako itzulpen normaltxoak erabat naturalak diren artean, euskal testu digitalenak zeharo petralak suertatzen direla.

Zer da merkeago, futbola ala musika klasikoa?

Amatiño 2024/08/31 08:45
Beste behin, eta 85 urte dira honezkero, abuztuan zehar eratu da Donostiako Musika Hamabostaldia. Euskal Herriko musika-topaketarik handiena, Espainiako zaharrena eta Europa guztiko antzinakoenetakoa. Besteak beste, publikoaren fideltasuna duena arrakastaren zutabe.

Obsesio eta tolerantzia-maila

Amatiño 2024/08/27 08:45
ETBren bigarren urtean, 1984ean, Albiste Zerbitzuen zuzendari nintzela eta Teleberri albistegia indarrean jarri ostean, eusko legebiltzarkideetako batek elkarrekin biltzea eskatu zidan. Irizpide politikoez informazioa nahi izango zuelakoan, bere kezka nagusia zera zen, ostera: gaztelaniazko kazetarien hizkera-azentua ez ote zen euskaldunegia suertatzen.

Argentinar dantzari-ohiaren zirrara, Nestor Basterretxearen omenez

Amatiño 2024/08/22 16:10
Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, “Nestor Basterretxeari omenaldi-kontzertua” eskaini da bart, Hondarribiako Itsas Etxean, artista bermeotarra jaio zenaren mendeurrenean. “Erroen modernitatea” dokumentalaren proiekzioa aurrenik eta Pello Ramirez zein Nacho Sotoren kontzertua gero. Aretoa gainezka, Basterretxea zenaren hainbat senide tarteko.

Kitxua, Inka Inperioaren hizkuntza nagusia

Amatiño 2024/08/18 16:30
Oporretan Perurainoko joan-etorria egindako adiskide iruinsemeak ekarri dit kitxua-hiztegia. Ondo ezagutzen nau, nonbait. Zenbaitek galde dezake ez ote dagoen horrelako hiztegirik online. Bai, baina batak ez du bestea kentzen. Paperari muzin egitea, internetez baliatzeari uko egitea bezain motza da. Euskarri bakoitzak bere abaguneak ditu.