Bakeak egiteko 1918ko errezeta
Amatiño
2024/03/26 09:30
Bada III. Mundu Gerraren hotsak entzuteari ekin dionik. Harrigarri da gizarte garatu eta zibilizatu samarren artean horrelakorik gertatzea, baina Lehen eta Bigarren Mundu Gerrei ekin zietenek ere ez zuten sekula sumatu, uste bezain garatu eta zibilizatuak ez zirenik.
Erantzunik ez
Antigoalekoaren balioa
Amatiño
2024/03/22 12:55
Hiru belaunaldiren ostean, ondo dago hitzetik hortzera “izan zirelako gara eta garelako izango dira” (1) aipatzea. Baina aipatu ez ezik, sinetsi ere egin egin behar da, eta praktikan jarri. Historia ez da-eta sasoian sasoiko belaunaldi bakoitzarekin hasten. Gure kasuan, behintzat, antigoalekoak asko balio du.
Eman ta zabal zazu munduan gaztaia
Amatiño
2024/03/18 20:05
Ahaztu zaigun arren, behi-esnez egindako gazta ohikoena zen gurean orain berrogei urte. Untzaga kaleko (1) Otxandiano jatetxean, Marzel Ajuriak sekulakoa eskaintzen zigun urte guztian zehar. Baina bitxiena ez zen behi-esneaz egindakoa izatea, jaioterritik ekartzen zuela baino, "hatxosteko" (2) Otxandixotik.
Autore-eskubideak: Irlandako tradizio zaharretik Vesuvioko funikularreraino
Amatiño
2024/03/14 11:00
Euskadiko Orkestrak aurreko asteburuan interpretatu zuen Richard Straussen “Aus Italien” sinfonia, non, laugarren mugimendua, hasi eta buka, mutikotan abestu ohi genuen “Funiculì, funiculà” kanta ezaguna baino ez den. Orduan, guk ez genekien abesti haren autoretza auzitan ibilia zena sekula historian izandako aurrenetako eskubide-epaiketan.
Antzerki-kazetaritza: esentzia ona pote txikian
Amatiño
2024/03/11 09:55
Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan eta Emakume Egunaren bezperan, Loraldiak ekoizpen-taldeak “Mira hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan” antzerki dokumentala eskaini zuen Coliseoan. Ordubete baino ez, baina nekez gero probetxu hobeko ordubeterik. Esentzia ona, pote txikian.
Filmik onena ez bada, argienetakoa bai behintzat
Amatiño
2024/03/08 09:25
"American Fiction”. Film adimentsua, argia, bizkorra, zorrotza, esanguratsu bezain entretenigarria, interprete onekin, zein baino zein hobea. Arrazakeria "zibilizatua" auzitan jartzen duena. Eta, gainera, ohikoa ez dena, bizpahiru amaiera desberdinekin. Ikusleak erabaki beza gustagarrien zaiona.
Iruzurrik ez
Amatiño
2024/03/05 13:20
“Sexberdinak” antzerkia txundigarria da. Segurutik hariak –hitz-jarioa zein hitz-jokoa-- prestaketa berezirik behar izan du, baina Telmoren beraren erantzun-tonua eta bat-bateko ekarpen laburrak, arras sinesgarriak gertatzeaz gainera, zorrotzak bezain garratzak dira, esanguratsuak besteko adierazkorrak. Benetakoak. Iruzurretik ezer gutxi.
Iraunkortasuna ez da magia kontua
Amatiño
2024/03/02 11:45
Harrigarri bada ere, milaka nekazariren eskakizun-aldarriak azaldu behar izan du, gizartea konturatutzeko, Europar Batasunaren jarduera ekonomikoak gero eta arazo larriagoak dituela nazioarteko merkatuetan lehiakor jarraitzeko.
Aurtengo “nazioarteko” filmik onenaren zain
Amatiño
2024/02/28 12:33
Adituek zalantza gutxi dute gero, Nazioarteko filmik onenaren Oscar Saria (1) ekoizpen europarren batek irabaziko duela, martxoaren 10ean. Ez da nola-halako iragarpen borondatetsua, estatistika kontua baino: azken 67 urteotako irabazleen artean, %79 film europarrak izan dira irabazle.
“Tanttaka”, tantaka-tantaka
Amatiño
2024/02/25 11:30
Tanttaka taldea euskal antzerkiaren sare, ildo, maila, sorkuntza, errutina, lanbide, ispilu, erreferentzia eta berme da, gaur egun. Hau guzti hau, unean uneko antzezlan eta jendaurreko saio bakoitzaren gainetik balioetsi, zoriondu eta mimatu beharrekoa.