Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Kostata, baina eutsi

Amatiño 2023/02/02 14:30
Estatu espaniarrean, oro har, langabezia puntu luzea (-1,26) murriztu den arren 2022 urtean zehar, gehitu egin da, ordea, Euskal Autonomia Erkidegoan (+0,24), Nafarroan (+0,16) eta Europar Batasunean (+0,10). Ez askorik, baina gehitu.

Iaz zendu ziren euskaltzainen oroitzapenetan

Amatiño 2023/01/30 10:55
Euskaltzaindiak “in memoriam” ekitaldia antolatu zuen aurreko ostiralean, Donostiako egoitzan*, 2022an zehar zendu ziren euskaltzainen gomutaz, omenez eta ohorez. Andres Urrutiak euskaltzainburuaren esanetan, “joan direnak gogoan hartzeko eta haien ispiluaz jabetzeko”.

Metabertsoak gure bizimodua aldatuko du

Amatiño 2023/01/26 13:45
Metabertsoaren garapenak gizartea aldatuko du. Alegia, lan-egitura moldatu, merkatua hautsi, mugikortasuna murriztu, hezkuntza irauli, irakaskuntza eraberritu, giza-harremanak urrundu eta sexu-jokoa mudatu. Besteak beste, irizpideak trukatu eta balio etiko zein moralak eraldatu.

Denok berdinak gara, baina…

Amatiño 2023/01/23 22:15
“Egun ez litzateke, behar bada, onartuko, 1948an adostu zen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala” adierazi du Jorge Dezcallar (1) diplomatiko ezagunak, gaur Guggenheim museoan emandako hitzaldian. Eta ez, segurutik, kontrako iritziak orduan baino gehiago direlako, orain indartsuago sentitzen direlako baizik.

Taüll, orain dela mila urteko euskal mendatea

Amatiño 2023/01/20 16:50
Lleidako Boí harana da, Europan, kilometro karratuko arte erromanikorik gehien duen lurraldea; batez beste, eliza erromaniko bat 25 km. karratuko. Eta batto hautatzekotan, Taüll-eko Sant Climent (1), Unescoren Gizateriaren Ondarea, nabarmenena izateaz gainera, sorrerako pintura bertatik bertara behatzerik baitago, bideo-mappinez (2), 1123 urtean ikus zitekeen bezala.

Ez da Artiko urruna

Amatiño 2023/01/18 18:30
Artiko urruna-edo dirudien arren, Esako urtegia besterik ez da, Eibartik ordu pare batera. Orain astebete eskas basamortu lehor eta gorrixka baino ez zenak Ipar Atlantikoko itsas-inguru, urdin eta izoztua ematen du. Euriteen eta elurteen miraria.

Bertako bertakoentzat

Amatiño 2023/01/16 19:30
Oihan Vegari jaramonik egingo badiogu, bost hitzetan laburtu omen daiteke ´Bretxa 1813. Donostiako sutea´ deitu musikala: “Hona zer den gure Donostia”. Ondo dago jakitea, amaieran adierazitako azalpena bada ere. Kontua da, ordea, ikuskizunaren ahalegin kementsua zalantzan jartzeke, Donostia hori baino nabarmen gehiago ez ote den...

Potrozorrorik bako sasoia

Amatiño 2023/01/13 11:35
Hasierako Arrate eskubaloi taldian ekiñera begira jartzia, automobillan ispillua etara eta begirakunia 60 urte atzera botatzia bestekua dok. Hirurogei urte ez dittuk artaliak; biharbada ez larregi, baiña bai, behintzat, urte dexente. Halandabe, ikaragarrixa zer bizkor pasau dan dana, hegaztadian letxe, ixa-ixa bart gertau izan balitzok moduan.

Merezi du Dublinera joatea

Amatiño 2023/01/09 11:30
Antzezkizuna amaitu bezain laster “bost” jokalariek elkarrekin bildu ziren agertoki aurrean, ikusentzuleen txalo handiak eta esku-zarta beroak eskertzeko. Bai, Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia elkarrekin besotik helduta, baina euren artean zulo nabarmena utziz, “bosgarrenaren” hutsunea agerian gerta zedin, partaide ikustezinean oinarritzen baita “Ez naiz inoiz Dublinen egon” antzezpena (1).

Garunak apurtzeko bi modu

Amatiño 2023/01/05 21:30
Urte berriarekin batera, Debako Udalak eta Cita-Alzheimer Fundazioak elkarrekin jarri dute indarrean, hirugarren urtez, osasun kognitiboa zaintzeko programa, 60 urtetik gorako herritar guztiei irekia.