Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

EiTBk antenarik gabe emititu zuen eguna

Amatiño 2025/02/19 17:10
Gaur 40 urte, 1985eko otsailaren 19an, Euskal Telebistan zuzendaritza-arduraren bat genuen guztiok bilduak ginen goizeko 9etatik. Ordu erdi eskas geroago, Jon Aurre sare-arduraduna bilera-gelan sartu zen arineketan eta zeharo urduri bota: “Oizmendiko antena barik geratu gara. Ez dago!”

Gurs, camp des basques

Amatiño 2025/02/15 10:00
Honela deritza frantziar administrazio publikoak, 1939an Espaniatik ihesi joandako errepublikarrak biltzeko, Biarnoko Gurs hirian eraikitako kontzentrazio-eremuari. Besteak beste, hasierako lehen ia 19.000 iheslarietatik heren bat baino gehiago euskaldunak zirelako (1) eta, gainera, Ospitalepetik (Zuberoa) bost kilometrora baino ez dagoelako Gurs, mugaz muga.

"Sakamantekasa", lautadako mamua

Amatiño 2025/02/13 10:30
David Pérez Sañudo zuzendaria Sakamantekasaren istorioa filmatzen ari (1) den bitartean, Xabier Montoiak kaleratu du “Lautadako mamua” (Elkar, 2024) nobela laburra. Biak ala biak, Juan Diaz de Garaio hiltzaile eta bortxatzaile arabarra izan zenaren bizitzaz eta sailean burutu zituen erailketez.

Alde egiteko eskubidea. Bai, baina.

Amatiño 2025/02/10 09:45
Aran haranak 11.000 inguru biztanle ditu, zeinetatik erdiak Vielha hiriburuan bizi diren. Eta badu Kataluniako Autonomia Estatuaren arabera, edonork ez duena: “Bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea”.

“The Brutalist”, arkitektura-artearen garaipena

Amatiño 2025/02/07 23:35
Hamabost minutuko atsedena tarteko, balirudike lau orduko eserialdiak luzeegi suertatu behar duela, baina ez da, inondik ere, horrelakorik gertatzen. Hasi eta buka, aspergaitz egokitzen da une oro. Bestelako zertzelada guztien gainetik, horra “The Brutalist” filmaren meritua eta merituari datxekion sekretua.

“Patxo” Belaustegigoitia Parisko eraikinaren erosleetakoa

Amatiño 2025/02/03 13:35
Eusko Jaurlaritzaren egoitza paristarra dela eta ez dela, zer ez ote den esan azken egunotan! Hala ere, batek daki Marceau hiribideko eraikina erosi zuenak, Eusko Alderdi Jeltzalearen izenean ala Eusko Jaurlaritzarenean erosi ote zuen, baina badirudi inork ez duela zalantzan jartzen Francisco Belaustegigoitia Landaluze izan zela diru-biltzaileetakoa eta harrigarria, berriz, inork hartaz ezer ez esatea.

Lotsa

Amatiño 2025/01/31 12:15
“Ez jatak gustau…”, “neri be ez…” Hauxe izan zen, hitzez hitz, kinta beretsuko bi zaharron jarduna, Coliseo atarian, “Itoiz udako sesioak” dokumentala ikusi ostean. Baina, itxura denez, inguruko giroari jaramonik eginez gero, zaharrenetakoak baino ez ginen izan, gustura atera ez ginen bakarrak.

Espainiar zinemagintzaren lehen musu homosexuala

Amatiño 2025/01/28 11:20
Nahiz Googlek edo ChatGPTk besterik esan, eta inork kontrakorik frogatzen ez duen bitartean behintzat, espainiar zinemagintzaren lehen musu homosexuala da Xabier Elorriagak eta Héctor Alteriok elkarri emandakoa ("A un dios desconocido". Jaime Chávarri, 1977)

Bi mendetan bete da Jules Vernek mila urterako egindako iragarpenen erdia

Amatiño 2025/01/24 10:35
Guztiz jakinekoa da zein aurrerapen handia izan duen teknologia-garapenak XIX. mendetik aitzina. Baina, aurrerapena bera nabarmena bada ere, areago aurrerakuntza horrek nozitu duen azeleratze ikaragarria.

Berbelitzen inguruko kontu eibartarrak

Amatiño 2025/01/19 22:15
“Berbelitzen hiztegia”ren moldea ez da berria Anjel Lertxundirentzat. Aurretik ere, barrena bi (1) aldiz erabili izan du, arrakastaz bietan. Elkarren ondoko makina bat zertzelada soltez osatutako kontakizun-mota ezin aproposago zaie Anduren jario bizkor bezain zorrotzari eta urtetan bildutako hitz-zurkuluari.