Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nahieza

Nahieza

Amatiño 2026/10/30 19:55
Orain berrogei urte, Kanpantzarko baserritarrak eta biok elkar jo genuen autoz, Elgetara bidean. Paperak baketsu egin arren, aseguru-etxeek epaitegitara eraman gintuzten.

Hainbat astebete geroago arrasatearra eta biok Bergarako auzitegiaren sarreran elkartu ginen kontu kontari, auzi-aretoko atea ireki zen arte: “Pueden entrar!”.

 Aurrez aurre epailea eta legegizon bi, toga beltzez jantziak. Elkarrekin eztabaidatzeari ekin zioten, erdara barroko handi-mandian, hiru semaiko hitz galantekin. Mundu irreala, Justizia Jauregiaren atarian laga genuenarekin zer ikusirik ez zuena.

Berrogei urte geroago, herri-administrazioa, hezkuntza eta hedabideak euskaraz landu eta garatu dira baina Justiziaren buruak lehengo lepotik jarraitzen du. Azken bi belaunaldiotako ildoari bizkar ematen dirauen Justizia ez da justua. Baina ez da berrogei urtez denborarik izan ez duelako, nahi izan ez duelako baino.

Nahieza… euren euskara hobetzeko aukera guztiak izan arren, urteak joan eta urteak etorri, batere ahalegindu ez diren euskaldunen berbera.

Barrena

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal