Euskara, ialgi hadi Adimen Artifizialera
- Eibartarra izan behar gero... horrelako adibidea jartzeko!
Erabiltzaile arruntarentzat tresna izateko helburuaz, Latxak euskarazko edukiak sortzen ditu, euskal informazio zein zerbitzuak eskuratzeko aukera proposatzen, eta merkatuan ez dagoen balio erantsia doan eskaintzen.
Nonbait “euskarak duen hiztun-komunitate aktibo eta konprometitua abantaila handia da euskarazko hizkuntza-teknologia proiektuak” garatzeko orduan. Honek ez du esangura, ordea, Latxa “bigarren mailako” izateko asmoaz jaio den euskal alternatiba denik, baizik eta, erabateko bokazio unibertsalaz, beste ezeinek emango ez duen “euskal kulturaren eta hizkuntzaren ezagutza zehatza eskaintzeko" sortua dela.
HITZ zentroak indarrean jarritako Latxa Adimen Artifiziala ez da basamortuan jaio. Eneko Agirrek esan bezala, munduan dauden 7.000 hikuntzen artean euskara da berrogeita hamargarrena sarean biltzen den idatzi-kopuruaren arabera. Eta gutxitan kontuan hartu ohi den oinarri edo jatorri honen karietara, Latxa da gaur egun, mundu mailan, aintzindaria hizkuntza gutxituak Adimen Artifizialaren eskakizunetara egokitzeko metodologietan.
Adimen Artifizialetik kanpo geratuko den hizkuntzak nekez iraungo du, eta amildegi horren arriskuaz jabeturik, Finlandia, Gales, Eskozia, Irlanda, Bretainia eta beste hainbat herrialdetako hizkuntza-teknologoek jarraitu beharrekotzat jotzen dute Latxaren eredua. Hitz bitan (hirutan), galdera zera omen da: “Nola egin duzue?”
