Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Rosen, 8.500 metrotik gora birritan lo egindako bakarrenetakoa

Amatiño 2024/06/19 08:25
Zendu berri da Rosen (Angel Vallejo* Rosen. Miarritze, 1942 – Gasteiz, 2024), 1960 eta 1970 hamarkadetako euskal alpinismo aintzindariaren ordezkaririk nabarmenenetakoa. 8.500 metrotik gora birritan lo egindako bakarrenetakoa.

Zein españolak garen!

Amatiño 2024/06/14 08:00
Bizi dugu egoera non, bi emakume, kalean topo egin eta euskaraz agurtze aldera, gauza diren elkarri “hombre!” esateko. Hau gertatzen da sekula izan den euskal gizarterik “ikastolatuenean” eta feminismoaren aldeko unerik aldarrikatsuenean. Halakorik, ezta Avilako gaztelarrik zaharrenek ere!

Nola 25 urtez ezkutuan bizi Donostiako "marko paregabean"

Amatiño 2024/06/09 10:55
Jose Gabriel Mujika kazetariak, 25 urtez El Diario Vasco egunkariaren zuzendari, ordubeteko elkarrizketan azaldu ditu, TVEren bigarren kateko “En Primicia” saioan, ETAren bortxakeriak zirela eta bi hamarkada luzetan bizi izandako larriminak. Besteak beste, 1999ko urtarrilean ETAk bidali zion gutuna eta geroztik gorderik izan duena, inori-inori erakusteke, “beste inor ez zedin gehiago arduratu”.

Imanolek “Lau haizetara” darrai hogei urte geroago

Amatiño 2024/06/05 23:00
Imanol Larzabal (Donostia, 1947 – Orihuela, 2004) kantaria hil zela hogei urte beteko dira ekainaren 25ean, eta hirurogei, berriz, kantatzeari ekin ziola. Haren gomutaz eta omenez, ETBk ordubete luzeko kantaldia grabatu zuen aurreko astean Landarbaso abesbatzaren laguntzaz, ekainaren laugarren asteburuan eskaintzeko asmotan.

Swift eta Mendilibar

Amatiño 2024/06/01 00:05
“Izar azpian mundua dago” dio Joxerra Gartziaren* kantak (1) . Baina, behar bada, mundua ez ezik, munduak dira izarpetan daudenak. Taylor Swift eta Jose Luis Mendilibar bezain mundu berdinezak bai, behintzat.

Etxebizitzarik ezaren konponbiderik zuzenena: etxeak egiteari ez utzi

Amatiño 2024/05/30 00:15
“Etxebizitzaren arazoa espekulatzaileei, pisu hutsei eta pisu turistikoei egozten badiegu ere, benetako arazoa etxebizitzak eraikitzeari uko egitea izan da”. Pello Aspuru Lopez de Munain *

Mugalarien Europa

Amatiño 2024/05/25 10:45
Europa omen da kulturaz, hizkuntzaz nahiz ekonomiaz, egungo gizarterik globalduena eta kosmopolitena. Zentzu honetan, Europa litzateke politikagintza berriaren paradigma, elkarmendekotasuna gero eta premiazkoago den munduan. Beste modu batez esanda, europar integrazioaren prozesu politikoa eredugarrienetakoa liteke, munduan barrena burujabetzari irtenbidea eman ahal izateko zorian.

Portugaleteko zubiaren errepikapena eta euskaldunen portu galdua

Amatiño 2024/05/20 23:40
Portugaleteko zubi esekiak bizkia du Frantziako Rochefort hirian. Biak dira Ferdinand Arnodin ingeniariak diseinatuak. Bizkaiko zubia –egitura bereko aurrena munduan-- 1893an inauguratu zen eta Rochefortekoa, berriz, 1900an. Lehena, Gizateriaren Ondaretzat jo zuen Unescok 2020 urtean. Ez, ordea, bigarrena. Aintzindaria izatearen ala ez izatearen aldea.

Elebitasunak Alzheimerra berandutu

Amatiño 2024/05/16 16:10
Elebidun izateak Alzheimerra erraztuko ote lezakeen susmorik txikiena balego, argi gorri guztiak isiotuko lirateke eta hedabideetan behin eta berriz gogoratu. Jakina izanik, ostera, elebitasunak Alzheimerra berandutu dezakeela, zergatik ez da agerian onuren berri ematen?

Afrika Saharan hasten da

Amatiño 2024/05/12 23:00
Afrika Pirinioetan hasten zela esan ohi zen 1960ko hamarkadan. Hirurogei urte geroago, bada Afrika Maroko hegoaldeko Sahara basamortuan hasten dela dioenik. Dena uste baino hurrago dago... europarrontzat, behintzat. Handik honakoa zailagoa da, hangoentzat bereziki.