Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Herria astekaria eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza

Herria astekaria eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza

Amatiño 2026/06/24 08:30
Herria astekariak eta Eukaltzaindiak elkarren arteko egitasmoa bideratzeko lankidetza-hitzarmena sinatu berri dute Baionako Herri Etxean. Peio Jorajuria Herria elkarteko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dute hitzarmena.

Adostua izan den akordioari esker, Euskaltzaindiak bere gain hartu du 1944 urtetik 2028ko abenduaren 31 arte Baionako Herria astekariak argitaratu --eta argitaratuko-- dituen testu guztiak digitaltzea, eta ondare hori erabiltzaileen aukeran jartzea.

Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, “Herriak ondu duen altxor linguistiko eta kulturala, kazetaritza egoki eta herritarraren bidez, gizartearen eskura jarriko du” akademiak, eta, Peio Jorajuriak azpimarratu bezala, berriz, “80 urtez gorako historia luzea baliatuko du, Piarres Lafitte, Emil Larre, Jean Haritschelhar, Janbattit Dirassar eta beste hainbatek lagatako ondare paregabeaz”.

Herria kinka larrian

Hain zuzen ere, jarraipena kinka larrian duen altxorra, Herria astekariak 11.000€ galdu baitzituen 2024 urtean eta 28.000€, ostera, 2025ean. Baionako astekariaren zuzendaritzak berak aditzera eman duenez “kinka honek segitzen badu, astekariaren etorkizuna ez da gehiago segurtatua izanen, eta bi lanpostu zuzenean mehatxatuak dira”.

Egoerari aurre egiteko, “diru-bilketa parte-hartzaile baten abiatzea erabaki da” 20.000 € lortzeko helburuaz" (1). Jendearen sustengua ezinbestekoa da eta bakoitzak ahal duen neurrian lagun dezake”.

Horrez gainera harpidetza egiterik ere izango da (2).

---oo0oo---

1. Diru-emaitza egiteko,zuzenean Helloasso plataformaren bitartez biramendua (transferentzia) egin daiteke: www.helloasso.com/associations/edition-basques -herria helbideaz baliatuz. Baita txekez ere, helbide honetara bidali: 875 route de Landagoyen – 64480 Uztaritze.

2. 90 € inguru urtean.

Herria Euskaltzaindia
Erdian, Peio Jorajuria eta Andres Urrutia. Ezker eskuinez, berriz, Miriam Urkia, Menane Otxandabaratz eta Itxaro Borda

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal