Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Emakumeen kriseilua

Emakumeen kriseilua

Amatiño 2026/05/29 10:00
Hirurogeita bi urte dira Joxe Azurmendi pentsalariak idatzi zuela: “Neskatxek ez dute euskaraz hitz egin nahi…” (1) Gure gaztaroan neskek mutilek baino sarriago jotzen zuten erdarara. Orain aldrebes da. Neskek mutilek baino samurrago hitz egiten dute euskaraz.

Azurmendiren iritziz, emakumeek gizonezkoek baino errazago islatzen dituzte gizartean dauden balioak eta neskak garaiko giroaren termometroa baino ez ziren. Neskek ez zuten euskaraz hitz egiten, euskarak ez omen zuelako orduan behar besteko baliorik.

Sei hamarkada geroago, giroa erabat aldatu da. Emakumeen komunikazio-ahalmena eta enpatia gero eta gehiago ari da euskaraz nabarmentzen.

Euskararen osasuna, emakumeen euskaltzaletasuna eta gizartearen euskal balorazioa eskutik doaz. Batek daki euskarak aurrera egin ote duen neskak euskaltzaletu direlako ala neskak euskaltzaletu diren gizarteak euskara baliotu duelako. Baina emakumeak eta euskara elkarrekin doaz.

Orain 60 urte bezala. Orduan euskararen kalterako, orain, ostera, mesedetan.

 1. JAKIN. Euskal gaztedia kultura bideetan. Maiatza, 1964.

Barrena

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal