Mikelditik Nevadaraino
- Nevadako lertxun-marra (2)
Geroztik, hazi besterik ez da egin. Egun, museoak 50.000 pieza biltzen ditu guztira, materialik berezienak eta adierazkorrenak baino ez badira ere nolabaiteko “erakuslehioetan” azaltzen, gaiez gai, zehatz-mehatz sailkatuak eta banatuak. Gainerako biltegi “ezkutua” bisitatzerik ere bada, nahi eta eskatuz gero. Xabier Paya da zuzendari nagusi eta artistikoa eta Sorkunde Aiarza, berriz, zuzendari kudeatzailea.
Mikelditik (4) Nevadaraino, 1750 urteko Gernikako zuhaitz zaharrean zehar, bertatik bertara behatu daitezkeen edukien interesa ez dago, jakina, zalantzan, baina, aldi berean, azpimarragarria ere bada egundoko “edukitzailearen” (5) sendotasun eta edertasuna. Klaustroa ez ezik, zenbait espazio arkitektoniko ez dira inondik ere ohikoak eta ez, behintzat, bisitariak etnografia-museo klasikoan itxaro ditzaketenak.
---ooOoo---
1) "Atxuri, Atxuri, Atxuri, Santos Juanes y Somera…"
2) Nevadako euskal behizainak lertxun-enborrean labanaz marraztua: "J. bet 1951 / Iguzki denean / zein den eder / itzala / maitia / plazia duzun / bestela / egiten duzula mila / faltsuk / zira.
3) Henry Beyle, Stendhal.
5) Antonio Vaillo eta Juan L. Irigaray arkitektuen ardurapeko lana.
- Espazio hutsen betekizuna
