Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Aitaren etxearen espiritu arestitarra

Amatiño 2025/06/05 11:30
Gaur betetzen dira 50 urte Gabriel Aresti hil zela (1975.06.05). Aresti dugu euskal idazlerik unibertsalenetakoa eta bere “Harri eta Herri” poema-liburua (1964) ezagunena, ez baita alferrik haren “Nire aitaren etxea defendituko dut” delakoa gutxienez 740 hizkuntzatan itzulia izan (1).

Jeronimo, indio-izena

Amatiño 2025/06/02 11:10
Laster ehun urte beteko dituen “Jerónimo” jostailu-denda ixtear da. Hiru belaunaldiren (1) ondotik, ez du jarraitzailerik aurkitzen. Zenbat ordu ez ote genuen hainbatek egin, muturra erakusleihoari atxikia!

Eta Hitler zain zorian geratu zen

Amatiño 2025/05/30 12:55
Marx pentsalariak Hegel filosofoa zuzendu nahirik-edo esan bezala: historia birritan errepikatu izaten da, tragedia legez lehenik eta fartsa gisa gero. Washington, Mosku eta Jerusalem aldera begiratu besterik ez dago

Lobbyak

Amatiño 2025/05/28 10:15
Alfonso de Otazu eta José Ramón Díaz de Durana historialariek jasotzen dutenez (“El espíritu emprendedor de los vascos”. Madril, 1988), 1950eko hamarkadan Kolonbiako gobernuak txostena burutu zuen aztertzeko, Kolonbian bertan zein neurritan suspertu ote zitekeen nolabaiteko garapen ekonomikoa.

Imanolen sasi-hankasartzea

Amatiño 2025/05/26 17:55
Batek ez daki, azkenean, zein izan ote den, zehatz-mehatz, Imanol entrenatzaile txuri-urdinaren sasi-hankasartzea (1): hobe beharrez harrobia aldarrikatzea ala premiarik gabe gorri-zuriak aipatzea?

Zentral nuklearrek etorkizunik ez

Amatiño 2025/05/23 13:55
Lobby nuklearrak presioa areagotzeari berrekin omen dion arren, zentral nuklearrek ez dute etorkizunik. Nekez egingo dira berriak, besteak beste, errentagarriak ez direlako eta merkatuko kapital pribatua (1) –inoiz besterik adierazi arren— ez delako sekula sartuko irabazirik gabeko operaziotan.

Osasun Bakarra: bat, bakarra eta esklusiboa

Amatiño 2025/05/21 10:54
“Osasun Bakarra” ez da hauta daitezkeen aukeretako bat, gure espeziearen eta beste askoren biziraunpenerako betebehar eta eskubidea baizik. Planetak osasun bakar bat izango du ala ez da izango. Nahiz gizakiak edo animaliak izan, kontinente batean zein bestean bizi arren, etorkizuna Osasun Bakarra baino ez da. Besterik ez dago, esklusiboa da.

Olerki-kantari bi, Gasteizko maiatzean

Amatiño 2025/05/18 23:50
“Poetak Maiatzean 2025”, XIII. Nazioarteko Poesia Jaialdiaren baitan, buruz buruko kantaldia eskaini dute bart Antton Valverde eta Paco Ibáñez abeslariek Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan. Aretoa jendez mukuru, ia bi ordu eta erdi luzatu da saioa, zeinean kantariek ez ezik, ikusentzuleek ere bost-sei aldiz aho batez abestu duten. Denek, gogotik, gustura.

Kuantikaren xarma

Amatiño 2025/05/16 16:02
“Aldatu txipa, murgildu kuantikan” izenburupean hitzaldia eskaini du Aran Garcia Lekue (1) Donostia International Physics Centerren Ikerbasqueko irakasle eta ikertzaileak, aurten Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea ospatzen dela-eta (2). “Kuantikaren xarma” aldarrikatzen du doktore zornotzarrak. Xarma zer den sumagarria da. Baina zer da kuantika?

Munduaren Bukaerarako Trena

Amatiño 2025/05/14 11:45
Ez da inondik ere ohikoa turismo-informazioa euskaraz aurkitu ahal izatea Euskal Herritik kanpo. Agian, noiz edo noiz bai, euskal erakundeen arduraz nazioarteko azoka eta erakusketetan baina, hortik aurrera, ezer gutxi. Salbuespenik (1) bada, ordea. Non eta Suaren Lurraldean, Ebrotik 13.000 kilometro ingurura, Argentinako Patagoniaren puntaren puntan, Ushuaian: Munduaren Bukaerarako Trena.