Balearen memoria
Euskaldunok balearen atzetik joan ginen Ameriketaraino, arrantza-industria indarrean jarri eta Labradorreko inuitekin zein Ternuako algonkin-hiztunekin harremanak izan. Azken hauekin ondo konpondu ginen; inuitekin, ostera, ez hain ondo, euskal baleazaleak neguan etxeratzen zirenean inuitok hutsik geratutako bordak eta tailerrak baliatzen baitzituzten, eta zeramikak, iltzeak nahiz burdinazko erremintak ostu.
Bostehun urte geroago, euskal erakundeak bertaraino joan dira, elkarren arteko harremanak estutzeko eta Pasaian egin den itsasontziaren (3) bidaia prestatzeko, memoriari eutsi egin behar zaiolakoan.
Euskaldunok ez ezik, inuitek ere balearen memoria gorde dute. 1994ean joan nintzen Kanadara inuiten telebista ezagutzeko eta nagusienak nongoa ote nintzen galdetu. “Basque” esan nion. Berak bekozko ilunez erantzun: “Basque? Balearik gabe utzi ginduztenetakoa”? (4)
---oo0oo---
1) Baita galantena ere. Fosilen arabera, balearik handiena hogei mamut bezainbatekoa zen.
2) Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Mutriku, Getaria eta Biarritz.
3) 1565 urtean Red Bay-en hondoratu zen San Juan itsasontzia, ia bostehun urte geroago erreplika egiteko erabili den eredua.
4) "Jadis persécutées par la chasse, deux des onze espèces de baleines --l'inmense baleine bleue et la baleine des Basques-- sont d'ores et déjà proches de l'extinction". Yann Arthus-Bertrand. '365 jours pour réfléchir à notre terre'. Paris, 2004.
