Blogak
110/120 was my number....
2011/07/05Jose Luis Lizundia, Xabier Olabarrieta, Maddalen Iriarte eta laurok. Abixara limitia, merkealdixak, SGAE, foballa, kutxak, Bateragune auzixa, EPPK-ko disidentiak... amaitzeko, militar/terrorista terminueri buruzko "engantxada" entretenigarrixa.
Iragan eta etorkizun loriatsuak
2011/07/04Onerako zein txarrerako, findegiak ez dira iragana, etorkizuna baino, petrolioak dirauen artean behintzat. Eta petrolioak zenbat iraungo ote? Auskalo, ezin jakin zenbat hamarkada gehiago iraungo duen, baina seguru gero "Vaya Semanita" programak baino dezente gehiago iraungo duela eta, martxa honetan, zoritxarrez, baita ETBk baino nabarmen gehiago ere.
Diaporamak Udan
2011/07/04Urtero bezala, aste honetan "Diaporamak Udan" ekimena antolatu du Arrate Kultur Elkarteak, San Andres elizaren klaustroan. Aurten asteartetik ostegunera 3 diaporama, "Zaldiz mugarik gabe", "Dolpo, biziaren muturrean" eta "Dolomitak" eskainiko dira eta ostiralean Antzerki irakurria.
Elbetea - Ehuna eta ongarria
2011/07/02Izaki sobrenatural batekin topatzian, zikoitzak ez detsa laguntzen eta eskuzabalak bai. Honek jasotako ordaiña ikusitta baiña, bigarrenguan ondo baiño hobeto hartzen dau mizkiñak: baiña... gaiztuari jugadiak txarto urtetzen detsa, modu barregarrixan.
Sekula ordenarik eman ez zuen zuzendaria
2011/07/02Miren Jone Azurza eta Ignazio Arregi (Ohorezko aipamenak), Igone Fernandez (Kazetari berria), Ainhoa Oihartzabal (Sari berezia), Goiena Komunikazio Taldea (Sari nagusia) eta Erlea aldizkaria (Aitormen berezia) saritu ditu, “Xabier Lete gogoan”, XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariketak. Besteak beste, Miren Jone Azurza izan zen nire lehen zuzendaria, sekula ordenarik eman ez zuen zuzendaria.
"Lagun maitea"
2011/06/30Eibarko "Ipurterre" Ipuin Sariketako lan irabazleetako bat. Urrun-urrun jaiotako ume eibartar batek idatzia, euskara mintzagai eta bide. Hausnarketarako.
