Munduak aldatu egin behar du
“Munduak aldatu egin behar du” dio, Sobietar Batasunaren establishement-aren kontra CIAri informazioa pasatzen dion KGBko Sergei Grigoriev koronelak (El caso Farewell. Christian Carion, 2009). Brézhnev-en garaietatik Errusia erabat aldatu da. Grigoriev-ek berak 1982an sumatu baino askoz ere gehiago. Eta, Errusia ezezik, mundu osoa ere aldatu egin da, arras aldatu gainera. Baina, norantza aldatu?
Edgar Morin (Paris, 1921) soziologo, antropologo eta filosofoak hausnarketan darrai, hurbiltzen ari omen zaigun hondamenditik libratuko gaituen “Gizadiaren etorkizunerako bidea” (La voie: pour l’avenir de l’humanité) asmatu, urratu, aztertu eta burutu gurarik.
Dena da nonbait arazo; guztia da, antza, auzi eta gatazka: gizadia, zibilizazioak, politika, ekonomia, hezkuntza, ekologia, gizartea, morala, etika, baloreak… Eta, horretara, zein da etorkizuna? Sumintzea ondo dago, baina sumintzea ez da aski. Stéphane Hessel suminduen suminarazleak esan bezala, sumintzeak ez luke ezertarako balio izango baldin erantzun egoki bila saiatuko ez bagina. Eta, haren ustez, erantzunak Edgar Morinek omen ditu.
Kriseiluren bat isiotu gurarik ialgi du plazara Edgar Morinek La vía. Para el futuro de la humanidad liburua. Nekez hogei lerrotan 300 orrialdeko saiakera laburbildu ahal, baina hona merke-zuhurrean nire gustuko hiru aukera:
1. Hainbatek ezkortasuna leporatu dio Morin irakasleari baina beronek argitu bezala “ni ezkor banintz ez nuke 300 orrialde idazten denborarik galdu izango”.
2. Egungo gazteek ez omen dute orain zer defenditu, zertaz ahalegindu, zeren alde borrokan egin. “Las jóvenes generaciones están desnortadas. Se quejan de que ya no haya ninguna causa por la que luchar, como la hubo para nosotros con <…>. Hoy, la causa es inequívoca, sublime: se trata nada más y nada menos que de salvar a la humanidad”.
3. Eta galdetzen dio bere buruari: “¿qué hay que conservar de nuestra humanidad?, ¿qué hay que mejorar? Mi respuesta es: sin duda su capacidad de combinar razón y pasión, su capacidad, aunque subdesarrollada, de comprender al prójimo, su capacidad de amar”.