Nuklearra, pil-pilean
Amatiño
2010/01/24 22:04
“Berriztagarriak ez dira ezkerrarenak, ezta energia nuklearra eskuindarrena ere” adierazi du Manuel Lozano Sevillako Unibertsitatearen Fisika Nuklear katedradunak Bilbon. “Espainia bezalako herrialdean energia-horniketa berriztagarriez soilik osatu nahi izana utopia da… Indar nuklearrak ez du kutsatzen, osasun-eragina urria bezain ezaguna da, sortarazten dituen hondakinak toki jakinean kokatuak daude eta kontralatuak… Gehiago dira abantailak eragozpenak baino”.
Erantzunik ez
San Bizente bero, negua gero
Amatiño
2010/01/22 23:53
Angel Mari Unzueta Bizkaiko Bikario Nagusiak gogoratu digu gaurko San Bizente eguna, baita esakera zaharra gomutara ekarri ere: "San Bizente hotz, negua motz. San Bizente bero, negua gero". Gaur bero egin du, ez dela oraindik krisialdiaren negua amaitu alegia.
Hogei urte barru %100 berriztagarriak... omen
Amatiño
2010/01/20 17:32
"A plan to power 100 percent of the planet with renewables.
Wind, water and solar technologies can provide 100 percent of the world's energy, eliminating all fossil fuels. Here's how". Holaxe dio amerikar irakasle biren proposamenak. Ez dator inondik ere Energiaren Nazioarteko Agentziaren iragarpenekin. Baina bost axola. Here's how. Hona hemen zelan.
Teologia, ideologia
Amatiño
2010/01/18 23:29
Nabarmena da gero jendeak zein argi duen zenbait ideia. Energiari buruz inoren burua definitzeko erakutsi ohi dugun gaitasuna guztiz zehatza eta tolesgabea da. Nuklearraren aldekoa ala kontrakoa, berriztagarrizale ala ez, energia fosilen sustatzaile ala salatzaile, ekologista sutsu ala klimaldatzaile... Zirt edo zart, bata ala bestea, ez dago nonbait bide erdirik, are gutxiago erdi biderik.
Errealaren jatorrizko bekatua
Amatiño
2010/01/17 19:32
Gurean betidanik izan gara Athleticzale. Aita bazkide izan nuen, baita anaia ere eta orain, berriz, semea. Bestelako euskal taldeekiko atxikimendurik ez da sekula zalantzan jarri, baina gure emozioa, zirrara, bihotz-ikara eta barne-dardara San Mamesen baino ez ziren loratu. Eta jarrera hau, Athletic-en meritua baino gehiago, Errealaren errua izan da.
Ez da aski iaioena izatea
Amatiño
2010/01/15 20:32
Axularrek gogotan zuen Euskal Herria zertan den denok dakigu, hitzez hitz idatzia* utzi baitzigun, marku eta muga politiko guztien gainetik. Geroztik, ez dago ordea Axularren hizkuntza-ikuspegia zalantzan, berak aipatu lurraldeei dagozkiekeen marku eta muga politikoen banaketa baizik.
La gauche divine
Amatiño
2010/01/13 22:58
“La gauche divine” 1960tik aurrera Bartzelonan (Bocaccio diskotekan), Playa de Aron eta Cadaquesen bildu ohi ziren hainbat idazle, poeta, filosofo, arkitekto, editore, abeslari, argazkilari eta diseinugileren taldea izan zen, gehienbat burgesia katalanaren seme-alabak izanik jarrera ilustratu, aurrerakoi eta antifrankista azaldu zutenak.
Sodomako kontsula
Amatiño
2010/01/12 23:37
Beldur naiz “El cónsul de Sodoma” fikzioa balitz eta agiriko sexurik ez balu ez ote litzatekeen film zeharo aspergarria izango. Baina fikzioa gainditzen duen biopica da eta ohi baino gizon-biluzi gehiago azaltzen du. Errealitateari eskandalua datxekio eta biluziari erakarpena. Txartel-lehiatila ez da umezurtz geratuko.
Ez nion sinetsi
Amatiño
2010/01/11 23:30
Orain hamabi urte, 1998an, Lizarrako Ituna zela eta, ETAkoa izateagatik hamar urte inguru espetxean egondakoak esan zidan: “Oker diharduzue. Horiek ez dira benetan ari. Ez diote sekula burruka armatuari utziko. Honez gero ez dira erabaki hori hartzeko gauza”. Ez nion sinetsi.
Tinajera vacuando carpeta
Amatiño
2010/01/10 23:11
“Globalizazioa” eta “jasangarria”, hona hitz bi hegoaldean gero eta sarriago entzun arren iparraldeko euskaldunek nekez erabiliko dituztenak. Segurutik guk ere ez genuke erabiliko frantsesak bagina. Baina, frantsesak ez garena badakigun arren, zer arraio ote garen ez gara gero igande iluntzean eztabaidatzen hasiko.