Zesar etxean dago
Amatiño
2011/08/16 11:00
Ah, eta ez zinema-aretotik kreditoak erabat amaitu arte irten. Filmak 109 minutu behar dituen arren tximinoen “pizkundea” kontatzeko, minutu batto batez baino ez baitu gizakien hondamendiaren hedapena aditzera ematen. Itxaro, beraz, mapa mundian Euskal Herria sumatu arte.
Erantzunik ez
Gora San Roke!
Amatiño
2011/08/14 18:30
Debako San Roke jaiak "beti" hasi izan dira santu erromesari zapi gorria jartzearekin batera. "Betidanik" hau, ordea, 1968an sortu zen, Jesus Mari Azkoitiari Sanferminetatik bueltan antzerako zerbait egitea otu zitzaionean. Geroztik 43 urte joan dira eta gaur arratsaldean Josu semeak hartu du nolabaiteko alternatiba.
Itsasoan ageri da
Amatiño
2011/08/13 00:00
Eguzkia sortaldetik ateratzen da, bai, baina euskal itsasbazter osoak ez du iparrera so egiten. Kantauri isurialdeak ipar-mendebaletik hego-ekialderako joera du, zer esanik ez Matxitxakotik Debaraino. Eta, are gehiago, Lekeitiotik Ondarroara bitartean, bideak hegorantza begiratzen du-eta nabarmen. Ondorioz, Ondarroan, eguzkia aurrez aurre jaikitzen da, "ipar-iparretik", itxuraz behintzat.
Munduak aldatu egin behar du
Amatiño
2011/08/11 00:00
Atenas hiriak garaiko inperiorik indartsuenari aurre egin eta demokrazia zein filosofia asmatu zituenetik hona, gauza asko aldatu dira munduan. Kristautasuna, pizkundea, ilustrazioa, iraultza, industria-gizartea, marxismoa, zientzia, teknologia, ongizatea, tarteka-martekako krisialdiak… Gizadia etenik gabe eraldatu izan da mendez mende, beti ere zerbait berriagoaren, baliagarriagoren, “gehiagoagoaren” bila. Eta orain… zer?
Futbol-babesletza maldan behera
Amatiño
2011/08/09 11:55
Krisia futbol-taldeen elastikoetara ere heldu da. Azken unean kontrako erabakirik ez badago behintzat, Valentzia, Vila-real, Sevilla eta Atlético madrildarraren jokalariak kamiseta “garbi-garbiekin” zelairatuko dira aurtengo denboraldiaren lehen partida-egunean. Hau da, euren helburu nagusitzat Europan jokatzea duten lau talderik ontxoenek ez dute babeslerik lortu.
Aro berria, omen
Amatiño
2011/08/07 23:37
ETAren balantza mortala da gero. Alzheimerrak jotako agure agintzaile narzisista baino ez da eta, azkenean, duela berrogei urte ontzat eman ez zuen Eusko Jaurlaritzan sartzeko aldaba jotzen amaituko du, “aro berria” heldu delakoan.
Parkimetroen hizkuntzametroa
Amatiño
2011/08/05 19:11
Segurutik tramankulu elektroniko gutxi gero kalean, parkimetroa lakorik, euskararen azken urteotako bilakaera adierazteko. Egon ia denetarikoak daude: gaztelaniaz baino mintzo ez direnak, euskarari zein gaztelaniari lehentasun berdina ematen dioten elebidunak, eta elebidunak izan arren gaztelaniaren aldeko joera nabarmena dutenak. Ez da, hiriburuetan behintzat, euskara hutsean diharduen parkimetrorik.
Bizitzaz jabetu zen gizona goratu
Amatiño
2011/08/03 22:00
Gentza Belaustegigoitiaren omenetan jarritako bertsoak, Laudioko hiletan kantatuak.
Gentza Belaustegigoitia, azken errenazentista
Amatiño
2011/08/01 23:00
Gentza Belaustegigoitia gaur hil da Laudion, hiruzpalau hilabetez minbiziak jota iraun arren batere umorerik eta ironia-puntturik galdu gabe. Berau genuen, segurutik, lege zaharreko plaza-gizonik handienetakoa eta berarekin batera amaituz doa XX. mendearen lehen hiru hamarkadetan loratu zen euskal pizkundearen andana. Ez naiz euskal literaturaz edo politikaz ari, bizitzari aurre egiteko filosofia osoaz baizik
Arantzazuren historiarik zaharrena
Amatiño
2011/07/31 12:24
Luis Villasante euskaltzainaren ekimenez eta eraginez 1966an argitaratu zen Gasteizen, 1648an idatzia izan arren ondoko hiru mendeetan plazara ialgitzeke iraun zuen Arantzazuren historiarik zaharrena. Gurean behar baino urriak omen dira historia-iturriak eta, are lotsagarriago, diren apurrak garaiz ez ezagutarazi izana.