Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Heriotza uxatu eta bizitza aldarrikatu

Heriotza uxatu eta bizitza aldarrikatu

Amatiño 2012/06/28 23:30
“De la muerte no me interesa conocer detalles <…> Creo que vivir es lo que importa. Vivir con odio es imposible. Y siempre hay que recordar. Dicen los sabios que lo que se olvida se repite”. Carmen Torres Ripa kazetariak esana, gaur, ekainaren 28an, ETAk hiru tiroz senarra erail zion 34. urtebetetzean.

José María Portell (Barakaldo, 1933 - Portugalete, 1978) kazetariak emaztea eta bost seme-alaba zituen 1978ko ekainaren 28an ETAk erail zuenean. Oker nahiz zuzen, Portellek bakeak egin nahi izan zituen, gobernu espainiarraren eta ETAren arteko zubigintzarenak, eta 34 urte geroago bere alargunak uste duenez, “pienso que José Mari aportó su sangre en la historia de la Transición”.

Biktimen eta borreroen arteko elkarrizketak  hobe beharrez proposatzen diren garai honetan, Carmen Torresek jarrera ezofiziala azaltzen du, gaur, Deia egunkarian: “¿Para qué y para quién es este extraño circo de reconciliación mal entendido?” Ez dakit Carmenen ikuspegia erabat egokia ote den ala ez. Jakin badakit, ostera, 34 urte daramatzala tarteka-marteka  idazten, zentzuz eta taxuz, neurriz eta izariz, beti ere bakez eta zuhurrez, sekula ez gorrotoz edo amorruz.

Jarrera, iritzi eta ikuspegi guztien gainetik, Carmenek erailketa ez ezik heriotza bera ere uxatzen du, “de la muerte no me interesa conocer detalles”, eta bizitza aldarrikatu, “creo que vivir es lo que importa”. Izan ere, azken hamarkadotako euskal hondamendirik handiena bizitza gutxiestea baino ez da izan, “inoren” bizitzaren gutxiespena “gure” herriaren gorespen-aitzakiaz. Eta, horrenbeste ustezko damuren artean, ez dut oraindik inor ikusi heriotza uxatzen eta bizitza aldarrikatzen.

Carmenek esan bezala, ez dezagun gero iragana ahaztu, ez dakigun berriro beste hainbeste gertatu.

portell

José Mari Portell, Carmen Torres eta bost seme-alabak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: