Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zortzi hamarkada barru ez da energiatarako fosilik erabiliko

Zortzi hamarkada barru ez da energiatarako fosilik erabiliko

Amatiño 2012/06/27 23:35
Eusko Jaurlaritzaren energia-egitasmoa beteko bada, 2050 urtean Euskal Autonomia Erkidegoan ez da petroliorik erabiliko energia sortarazteko (argindarrerako, industriarako nahiz berogailutarako) eta 2100 urtean, berriz, ezta gasik ere. Horretara, garraioan edo izan ezik, ez da batere erregai fosilik erabiliko zortzi hamarkada barru.

Hau da, behintzat, Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordeak gaur goizean aditzera eman duena Muskizko Uda Ikastaroen aurkezpen-hitzaldian. Haren ustez, euskal mix energetikoa nabarmen aldatu da azken hiru hamarkadotan eta ildo beretik aldatzen jarraituko du hurren hamar urteetan ere:

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Energia-iturria                            1982         2000     2010       2020

Petrolioa %                                     62            50         39            36

Gasa %                                             1             21         42            49

Ikatza %                                         24               8           3               1

Berriztagarriak %                           2               4           7             12

 

Datuez zehatz-mehatz jabetzeko, kontuan izan 2020ko kontsumo osoa 1982koa baino %45 handiagoa izango dela.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Horrez gainera, Sailburuak emandako datuei jaramonik egingo badiegu, 2020 urtean 37.000 auto elektriko ibiliko omen dira euskal errepideetan zehar; eta hamar urte geroago, berriz, garraio-sistema osoaren %40a petroliorik gabe abiatuko. Horrez gainera, 2030 urtean, energia-kontsumo osoaren %30a berriztagarriei esker lortuko omen da.

Energia sailburuordea kexu azaldu da energia berriztagarrien garapen urriaz, ez baita inondik ere orain hamar urte finkatutako helbururik lortu. Garmendiak esan bezala “jakina da berriztagarriek lur-eremu handiak behar dituztena eta esan beharrik ez lurra urri dela gurean. Baina hautatu egin behar da. Ez duena balio zera da, jendaurrean energia berriztagarriak aldarrikatzea eta, gero, lur-eremuen defentsa zorrotza egitea”.

ENERGIA-KONTSUMOAREN

jaime
jaime dio:
2012/06/28 15:08
 Eremu honetan ezjakin totala eta inozo xamarra naizen aldetik, galderatxo bat daukat egiteko eta hau da: ez al dira asmatuak, aspaldidanik, energi berriztagarriak direla eta, uraz, hidrogenoz eta abarrez dabiltzan edo ibil daitezkeen motorrak? Edo borondate eza dugu benetako arazoa? Petrolioren azken tanta eta gasaren azken metro kubikoa bukatu arte itxaron beharko dugu nahita ez?
Amatiño
Amatiño dio:
2012/06/28 19:19
Galdera ona. Batez ere erantzuna zeharo lotsagarria delako. Urez edo hidrogenoz (omen) dabiltzan autoen kopurua hutsaren hurrengoa da. Oraingoz, gasolinaren alternatibarik zabalduena gasa (fosila, beraz) da. Hegoalde guztian dozenaren bat "gasdegi" daude. Hortik atera kontuak.

Komunikabideetan gehien aipatzen dena, ordea, beribil elektrikoa da. Iaz 20 auto elektriko inguru saldu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan. Jaurlaritzaren datuen arabera, 2020an 37.000 beribil elektriko ibiliko omen dira gure errepideetan. Zuk zer uste duzu?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: