Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Emakumeen argazkizaletasunik eza

Emakumeen argazkizaletasunik eza

Amatiño 2012/07/02 12:00
Etxean haurrak dituen edonork badaki mutikoak neskatoak baino elektronikazaleagoak direna. Ez da berria, teknologiak betidanik liluratu izan du gizonezkoa andrazkoa baino gehiago. Emeak ez die nonbait tramankuluei zorrik. Zergatik dira arrak argazkilaririk gehienak?

Kalean da Foto Nikon 2011 argazki-liburua non iazko lehiaketan parte hartu zuten bi mila argazkietako 75 alerik onenak biltzen diren. Egileei bagagozkie, berriz, 74 gizonezko eta bat baino ez emakumea.

Seguru gero emakumeek atera ahal dituzten argazkiak gizonek lortu ditzaketenak bezain onak direla. Eta inork ez du esango gizonezkoen arte-sena edo sentiberatasuna emakumeena baino handiagoa denik, are gutxiago andrakumea gero eta nagusiagoa den kazetaritzan.

Orduan, zergatik Nikon Lehiaketaren sarituen artean emakumeak ez dira %1,3 besterik?

Nikon

Lehen Saria Natura arloan. Francisco Mingorance

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: