Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Atezaina, beltzez, jakina

Atezaina, beltzez, jakina

Amatiño 2012/07/04 23:35
Gorka Iraizoz atezaina beltzez jantziko da, aspaldiko partez, aurtengo denboraldian. Eta gustu-gustura jantziko gainera beltzez, betidanik gehien gustatu izan zaion kolorea delako, bai, baina baita ere Iribar “maiteak” erabili ohi zuena delako.
Atezaina, beltzez, jakina

Jose Anjel Iribar "Makatza"

Iribar mutikoa hondartza-futbolean ikusi genuenetakoa naiz ni. Baskonian eta Athleticen jokatu aurretik Joxeanjel nerabea Zarauzko hainbat taldetan ezagutu zutenen garaikidea. Bilboko erdal komunikabideek “El chopo” bataiatu aurretik “Makatza” deitzen zion belaunaldikoa. Auskalo noiz hasi ote zen beltzez janzten, baina zalantzarik gabe beltzez zelairatu zen Iribar, Athletic-en (1962-1980) jokatu zituen 614 partidarik gehien-gehienetan, eta horrela jantzita dirau eta iraungo du euskal futbolaren historian zehar.

Iribar handiak futbolean egiteari utzi zion Gorka Iraizoz jaio (1981) baino urtebete lehenago baina, hala ere, mito beltza ezinbesteko erreferentzia nabarmena izan zen, hasiera beretik, Iruñeko atezain gaztearentzat.

Gaur bertan galdetu diot zein ote den gehien gustatzen zaion kolorea eta, birritan pentsatu gabe, beltzaren aukera garbia egin du Gorkak: “Jose Anjel Iribar maitea beti beltzez janzten zen. Nik uste dut onerako dela ohitura horri jarraitzea. Beltzak itxura ona ematen dio atezainari eta, ahal dudan bakoitzean, nahiago dut kolore beltza erabiltzea jolasteko”.

Atezainaren elastikoa ez ezik, Athletic-en bigarren jantzia ere beltza izango da abuztutik aurrerako hurrengo denboraldian eta lehenengoa, esan beharrik ere ez, ohiko gorri-ta-zuria. Hirugarrena, berriz, oraintsu arte aurreko denboraldian bigarrena izan den gorri-zuri-orlegia, europar kanpainari esker dezente ondo saldu dena.

Iraizoz

Beltza kolore serio eta agintzailea omen

Athletic beltza

Betiko koloreak...

Jaime
Jaime dio:
2012/07/05 15:50
Jantzi beltza erabili zueneko aurreko bat Lev Ivánovitch Yashin dugu, "Armiarma beltza". Foot-ball-aren historiako atezainik onena, Urrezko Baloia irabazi izana, hainbat domina, titulu eta kopak ez aipatzearren. Jakitunek diotenez, 150 penalty gelditu zituen bere kirol bizitzan!! 60.hamarkadan gure "Makatza" berakin parekaturik izan zen, meritu osoz. Jarraituko ahal dio, Gorka Iraizozek, bi izar hauek utzitako lorratzari!! Hala bedi.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: