Txistua arnasa berri bila, barrokoa, euskal pizkundea eta tango berria tarteko
Amatiño
2025/08/12 10:40
Garikoitz Mendizabal txistularia eta Josu Okiñena pianojotzailea elkarrekin bildu dira Donostiako Hamabostaldiaren inguruan, besteak beste bi helburu nagusiz. Batetik, Euskal Pizkundeak (1847-1936) musikagintzan eragin zuen jauzia gogoratzeko eta, bestetik, herri-tradiziozko eresiez kanpo, XXI. mende honetan txistuari irekitzen ari zaizkion aukera berriak aldarrikatzeko.
Erantzunik ez
Pallars Sobirà, paradisu ezezaguna baina ez, horratik, galdua
Amatiño
2025/08/09 08:30
Euskaldun gutxik jarriko luke bat-batean Pallars Sobirà eskualdea Kataluniako mapan. Baina esanez gero Frantziarekin muga egiten duela eta Aran haranaren eta Andorraren artean dagoela… ba tira, ez lirudike hain zaila. Gainera, gaur egun urruti samar dirudien arren, harrigarriena da euskal lurraldetzat jo genezakela duela bederatzirehun urte. Hizkuntzaz eta politikaz.
Purismo erremanentearen salaketa eta erlatibo anaforikoaren aldarrikapena
Amatiño
2025/08/05 10:20
Kepa Altonagari uka dakioke arrazoia, baina ezin izango dio inork esan ulertzen ez zaionik. Ironia eta haserre-puntu eta guzti, idazkera bizkor eta artezaz berrehun orrialde eskaintzen ditu “purismo erremanentea” salatzeko eta “erlatibo anaforikoa” aldarrikatzeko. Ez gehiago eta ez gutxiago. Patrizioei zuzendutako liburua (1), nonbait.
Txistularirik txistulariena
Amatiño
2025/07/31 13:45
Jose Luis txistularia hil da (1936-2025), 89 urte betetzeko 15 egun baino falta ez zitzaizkiola. Jose Luis Perez Sarasketa txistularia zena, txistularirik txistulariena. Bere txistuaren soinupean dantzan ikasitakoak gara 1940eko hamarkadan jaiotako belalaunaldikook. Baita, gero, hamaika urtez etorritakoak ere.
Haize-erroten hedapen ordenatu, orekatu eta justua
Amatiño
2025/07/28 07:45
Euskal Autonomia Erkidegoan bost dira indarrean dauden parke eolikoak: Elgea, Urkilla, Badaia, Oiz eta Punta Luceroko txikerra, Bilboko Portu sarreran. Batere zalantzarik ez gero, euskal erkidegoak beharko lukeen baino haize-errota dezente gutxiago dituela. Baina agian, larriena ez da gutxiegi ote diren edo ez, denak Eusko Jaurlaritzaren 2000 urteko Industria Sailak eragindakoak direla baizik.
Eta zu, zer aldetan zaude?
Amatiño
2025/07/23 13:59
Filmak aurrekontu txikia du, paisaia ez da batere ikusgarria, etxe-barruak txiroak dira eta lanpostuak arruntak, arruntik bada. Baina gurpil-aulkiko zaharrak dioen bezala, munduan era bitako jendea besterik ez dago, laguntzeko gertu daudenak eta ez daudenak. Zu zer aldetan zaude?
Giza-sorginorratza, leihotik sartuko beldurrez
Amatiño
2025/07/19 10:27
Leihoak itxi behar izan ditut, eguraldi onak erakarri ohi dituen "giza-sorginorratzak" etxe-barruraino sartu ez dakizkidan. Hala ere, ikaragarri politak, aurrez aurre, zinbili-zanbuluan. Edo zirkun-zarkun, Jokin Zaitegik esan bezala.
ETArenak: iritzia, informazioa eta fikzioa
Amatiño
2025/07/15 08:00
Espainia eta Frantziako estatuei hainbat hamarkada kostatu zitzaien ETArekiko estrategia bateratzea eta elkarlanean aritzea. Franco hil aurretik eztabaidarik bazen ETA antifrankista ala antiespainola ote zen, haren heriotzak frogatu omen zuen arazorik handiena ez zela diktadura.
Ilvrberrixo Anderexo
Amatiño
2025/07/11 10:40
Aran haranean, Escunhau herrixka Vielha udalerriaren auzoa da gaur egun. Ehun biztanle inguru besterik ez ditu. Ez da inondik ere lekurik ezagunena baina urtero hainbat milioi (1) lagun pasatzen dira Sant Péir elizaren ingurutik. XII. mendeko erromanikoa (2) gutxietsi gabe, aipagarri bertako marmolezko hilobiaren (3) idazkuna: “Ilvrberrixo Anderexo”. Euskarazko testurik zaharrenetakoa.
Euskal historiako menderik distiratsuena
Amatiño
2025/07/07 09:45
“XVI. mendea da, zalantzarik gabe, euskal historiako distiratsuena” esana du Jose Antonio Azpiazu antropologo eta historialariak, eta aho zabalik uzten gaitu.