Blogak
Katrin
2009/02/03Zortziki hau Katrin Gesalaga Aranberri da. Hogeita lau ordu ditu kakanarroak eta 2,450 kilo besterik ez. Uste baino hilabete lehenago jaio da, hegaztadaren letxe, batere arazorik gabe eta erraztasun handiz. Aitaren antza omen du eta, itxura denez, baita amaren presak ere. Aittitta urbitsetan.
Donostialdeko rapa: 100 % Gourmet
2009/02/02Larunbatean egon zen Donostialdeko kolektibo hau Nach rapero españolaren kontzertua zabaltzen Egiako Gazteszenan.
Aterik adina maratila eduki
2009/02/02Dena jakin, denerako erantzuna izan. "Aterik aiña maratilla euki, (eta bat gehixago)".
Krisirako errezetak: oilaskoa aprobetxatu
2009/02/02Hilabete amaierara poltsikoak zulatuta iristen bazara, edo beste barik, janaria alperrik botatzea gorroto duen horietakoa bazara, hemen kontatuko dizut nola aprobetxatzen ditudan nik oilaskoaren sobrak.
“La esfinge de los hielos”, Jules Verne
2009/01/31Gozamena, abenturetako liburu bat irunstia, ames egittia, leku sekretuetara bidaiatzia...
Bapo eta papo
2009/01/31“Bapo” ez da seguru asko gaur egun euskal erarik erabiliena, “bon”, “vale”, “conforme” eta honelako erdal molde berriagoek ordezkoarenak egiten asmatu baitute eta haren lekuaz jabetu. Hala ere, barrena laupabost mende zahar den hitz hau Bizkai, Nafarroa, Gipuzkoa zein Iparraldeko euskara xumean agertzen da. Baita Arratetikuen izketian ere.
Zikloian bizimoduko adabakixak
2009/01/30Zapatu gabia majikua izan da. Kalietako illuna jente ikusteziñez beteta. Umiak linternekin jolasian. Zerua garbi, eta izar moltzo harrigarrixa portuan eta kale bittartien zeruan. Jentia gora begira, harrittuta. Ederto ikusi da larregiko argixak zelan zikintzen daben zerua. Jentia pozik ikusten zan. Halakuak hillian behiñ egin biharko litzakezela-eta. Lekeittioko Udalak kontuan hartu biharko leuke, eta astokeri luminikua razionalizatzen aintzindarixa izan. Kanpantorreko fokuetatik hasitta; gabian edertasunari erasua izatiaz aparte, egiñ egiñ bihar da gero, elixa horretan zer, eta balixo gitxien dakan partia modu eskandaloso horretan argiztatzia.
