Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Gari-lanak Antzuolan (2003ko uztailaren 12an): gari-ebaten, gari-jotzen eta gari-garbitzen

Asier Sarasua 2018/02/07 14:20
Anelkar elkarteak antolatuta, gari-jotzea ("gari-jotia", gure hizkeran) egin zen Antzuolan 2003ko uztailean. Jaialdi hartako argazki, bideo eta kartelak ekarri ditut hona.

1960. hamarkadara arte, gariak sekulako garrantzia zeukan Euskal Herriko baserrietan eta familietan, baina oso denbora laburrean, 10 urte eskasean, Gipuzkoa eta Bizkaiko baserri gehienetatik desagertu zen, raus.

2003ko uztailean antzuolarrek garai bateko ohiturak eta lan-moduak berreskuratu nahi izan zituzten. Urtean zehar garia erein, jorratu eta zaindu egin zuten; eta uztailean, arratsalde bakarrean, ebaki, tolestu, jo eta garbitu (berez, egunak behar izaten dira lan horiek egiteko, baina erakustaldi honetan dena arratsalde berean egin zuten).

Anelkar elkarteak antolatu zuen, 2003ko uztailaren 12an, Antzuolan. Haraxe joan ginen, eta ikaragarri gustatu zitzaigun. Baserri bateko soroan garia ebaki zuten (igitaiak eta gurdi moztaile berezi bat erabilita) eta, gero, tolestu egin zuten (azaoak egin, mutxurioak egin, metak pilatu,...); jasotako garia gurdi gainean herrira jaitsi zuten; eta amaitzeko, plazan jo (matxaka izeneko gari-jotzeko makinan eta txangetean) eta garbitu egin zuten.

Prozesu osoa erakutsi ziguten, hiruzpalau ordutan, Antzuolako dozena bat baserritar edadeturen artean, auzolanean, betiko ohiturari jarraituz. Ondoren galafaria ere izan ei zen, nola ez, baina horra ez ginen gelditu ;)

Materiala

 

Gari-ebaten

Gari-jotea Antzuolan (2003), garia ebaten

Garia igitaiez ebaten zen, baina Antzuolan gurdi moztaile berezi hau ere ikusi genuen lanean.

Gari-jotea Antzuolan (2003), azaoa egiten

Azaoa egiten, gari-txorta, horretarako kakodun ziri berezia erabiliaz, txabera. Lastozko kapelak ere oso ohiko izaten ziren lan hauek egiteko orduan; izan ere, gari-lanetarako eguraldi beroa behar delako (egoki ebaki eta jotzeko). Zenbat eta beroago, orduan eta errazagoak dira gari-lanak.

Gari-jotea Antzuolan (2003), gari-azaoak tolesten eta metatzen

Behin gari-azaoak eginda, bostekoetan ipintzen ziren (edo hamarrekoetan, hamabostekoetan tolestuta). Ondoren, azaoak besaraka hartu eta metatu egiten ziren gari-soroetan, zenbait egunez, eguzki galdatan lehortu zitezen. Azaoak gari-metetan tolesten ziren normalean; bestela, egoerak behartuta, mutxurixo (mutxurio) izeneko metatxo txiki behin-behinekoetan ere pilatzen ziren batzuetan. Behin garia zenbait egunez eguzkitan lehortuta, prest zegoen jotzeko. Goiko argazkian, gari-azaoak jaso eta gurdiratzen, plazara eramateko, jotzera.

Gari-jotzen, "gari-jotia"

Gari-jotea Antzuolan (2003)

Goiko argazkian, garia matxakarekin jotzen, gari-jotzeko makinarekin. Gari-jotzearen helburua da gari-aleak galburutik askatzea. Gari-jotzea, hainbat mendez, eskuz egiten zen, jakina, txanketian (txangetean) izeneko teknika erabilita, harlosa baten aurka. XX. mende erdirako gari-jotzeko makinak hasi ziren zabaltzen Euskal Herriko eskualde guztietan. Askotan zenbait baserritarren artean erositakoak ziren, auzokideen artean, eta txandaka erabiltzen zituzten; txandaka eta auzolanean.

Gari-jotea Antzuolan (2003), garia txanketian jotzen

Garia eskuz jotzen, "txanketian" (txangetean). Azaoa eskuekin ondo oratu, eta harlosa baten aurka jotzen zen, gari-aleak edo galgarauak (gari-garauak) askatu arte.

Garia garbitzen

Gari-jotea Antzuolan (2003), gari-garbitzen

Behin garia jo ostean, gari-aleak edo galgarauak garbitu egiten ziren, haizearen bidez garauak eta hondarrak (lasto-printzak, ahotza/alkotza, zikina...) banatuz. Jatorriz eskuz egiten zen: garia airera botatzen zen eta haizeak hondarrak eraman egiten zituen (arinagoak), garia (astunagoa) behera jausten zen bitartean. Prozesu hori ere mekanizatzen joan zen XX mendean zehar, argindarra eta gari-garbitzeko makinak agertu ahala; makina horiek, azken batean, haizea eragiten dute, garauak eta zikinak (lastoa, ahotza, zikinkeria txikiak...) bereiziz. Gari-garbitzea edozein unetan egin zitekeen; ezz derrigor garia jo eta berehala. Aurreko lanak auzolanean egiten baziren ere (ebagi eta jo), gari-garbitzea, askotan, baserri bakoitzak berea egiten zuen. Argazkian, Antzuolako gazteak, garia makinaz garbitzen.

Iturburuk 40 urte bete dittu

Asier Sarasua 2018/02/04 12:52
Oin dala 40 urteko erretrato batzuk agertu jataz paper zaharren artian. Iturburu ikastolia jasotzeko lanak dira, Estixan. 1976-1977 bittartian eraiki zan; 1978ko urtarrilerako hantxe genden ehundaka umemoko, ikastola barrixa estreinatzen. 40 urte bete dittu, azken egunotan, Iturburuko ikastoliak.
Iturburuk 40 urte bete dittu

Iturburu eraikitzen

Oker ez banago, 1976-1977 negukuak izan bihar dira argazkixok (bilduma osua Flickrren gehittu dot). Ahaztuta neukan, baina hara memorixia zer dan, ointxe etorri jata burura: gogoratzen dot aittakin igo nitzala obrak ikustera negu horretan. Ez dot askorik gogoratzen, 7 urte eukiko nittualako, baina gogoratzen dittut makinak biharrian; eta gogoratzen dot ikastolako gurasuen artian zeguan ilusiñua.

Jende askon laguntziakin eta biharrakin eraikittako ikastetxia izan zalako Iturburu, ordura arteko ikasgelak txiki geldittu eta gero. 1960an sortu zan Juan Antonio Mogel ikastolia, Euskal Herriko lehenenguetakua. Hasiera batian dozena erdi umekin hasi zan, baina 1970. hamarkada erdirako ehundaka giñan ikasliak, eta herrixan ez zeguan lekurik gu guztiok sartzeko. Halaxe erabagi zeben Iturburu eraikitzia, Estixa izeneko parajian, Arrajola gaiñian.

Iturburuko ikastola eraikitzen (1977)

1977-1978ko neguan estrenau genduan Iturburu, oin dala 40 urte

1977-1978 ikasturteko neguan igo giñan lehenengo ikasliak Iturburura. Irailerako egon bihar ei zan amaittuta ikastetxe barrixa, baina obrak amaittu ezinda, ehundaka ikaslek ikasgela probisionaletan hasi bihar izan genduan ikasturtia (gure gelakuak, esate baterako, Markeskuako monjak lagatako gela zahar jausi biharrekuetan).

Esango neuke abendu inguruan zabaldu zala Iturburu (ezin zihatz-zihatz esan). Oindiokan guztiz amaittu barik zeguan, jakina: autobusak Arrateko bidian lagatzen ginttuan; bidetxingor batetik gora eitten genduazen, oinez, azkenengo 200 metruak. Jolastokixa be amaittu barik zeguan, frontoia aterperik barik (ez dakit hasiera-hasieran frontoirik be ba ete zeguan), eta gelak be ez zeguazen guztiz amaittuta,....  Baina guri kristona iruditzen jakun ikastetxe barrixa. Autobusez igo biharra, mendixan bertan ikastia, basoz inguratuta, sekula amestu ezin geinkian jolastoki zabalakin,... paraisuan pareko zan guretako!

Hamentxe gaoz, lehenengo ikasturte haretan, 1978an, Urko atzian dakagula.

Iturburu Ikastola, 3. mailako gela, 1977-1978 ikasturtea

Gure gelakuak urte bi besterik ez genduzen bertan egin, baina ez dakaguz ahaztutzeko. Nahiz eta gu, egixa esateko, "Itziokuak" sentidu izan garan beti, EGBko urterik gehixenak (8tik 6) bertan egin genduzelako. Baina ze, Iturburu guria be izan zan, zatitxo bat besterik ez bada be!

Estixa toponimuaz

Ikastetxiari "Iturburu" izena ipini jakon, baina ez dago garbi zegaittik. Orduko guraso eta irakaslien artian galdetuta be, ez dau inork gogoratzen. Tokixan berezko toponimua ez dalako Iturburu, Estixa baizik.

Gure belaunaldittik gorako guztiak ezagutu izan dabe Estixa. Haur eta gaztien jolastokixa izan zan belaunaldiz belaunaldi. Arrajola gaiñian, oinez igotzeko moduan, zelai haundiren batzuk ei zekazen, eta baitta itturriren bat be. Perretxikotara, afariketetara, txorittara, lorak batzera, bihurrikerixetara,... gure guraso eta aittitta-amamen kuadrillak haraxe juaten ziran jolasera sarri-sarri.

Estixa eremu zabaleko toponimua da. Esan gura dot, ez dala zelai edo basotxo bat. Neurri batian, gaur egungo Iturburutik beherako zati haundi bat da Estixa, ixa Mirafloreserainoko guztia (gaur egun pinuz josittako ingurua).

Eibarko mapa toponimikorako jasotako dokumentuen artian, "Estiaga" topau genduan 1846ko dokumentu batian; ahoz Estixa esan izan jako, bai aspaldi, behintzat (Estiaga > Estiaa > Estixa garapenak ez daka sakretu fonetiko haundirik, Elorriaga>Elorrixa edo Madariaga>Madarixa moduan). Euskaltzaindian arabera, ez dago arrazoirik toponimo hori Z-az idazteko; Estiaga da, horretara, onartutako forma estandarra.

Eibarko ikastolaren historia txikia, 1960-1994 liburuan be (Imanol Laspiur, 1995) agertzen da azalpen txiki (txiki-txiki) bat ikastolia eraikitzeko erosittako parajiaz.

  • Agiri gehixenetan agertzen da "edificio a edificar en la zona de Estixa".
  • Amazabalegi basarrikuak saldu zittuen lurrak ziran: "olabarrico-solua" (zati bat, 3537 m2), eta "albercaldia" (zati bat, 24.271 m2). Hau da, ez zeben saldu ez Estixako zatirik, ez Iturburu izeneko lurrik.
  • Aurreko lurrekin batera, ikastoliak lortzen dittu: "Lubarri-barrenako iturburuan jaiotzen diren urak biltzeko eskubidea, han bertan kutxeta bat egiteko".

Hortaz, Estixa da toponimo nagusixa; Iturburu izango zan toponimo txiki bat, izatekotan, solobarrenen baten zati bat (azken agiri horretan aittatzen dana, esate baterako). Baina jakinda "iturburu" ez dala Eibarko euskeran erabiltzen dan berba arrunt bat, ez nitzake harrittuko gurasoren batek asmautako izena balitza, bertako leku-izen edo toponimo bat baino.

Iturburuko ikastola eraikitzen (1977) 

Iturburuko ikastola eraikitzen (1977)

 Iturburuko ikastola eraikitzen (1977)

2017. urtean irakurritako liburuen zerrenda

Asier Sarasua 2018/01/31 09:46

Ai ene! Ia-ia otsaila heldu dela iazko laburpena egin orduko! ;)

2016ko uzta bikaina izan zen eta ez zen erraza 2017an aurrekoa parekatzea. Irakurketari eskaini diodan arreta ere ez da izan handiegia, eta... tira, 2017ko uzta horrelaxe irten da, irten den modukoa. Hala ere, kejatzerik ez: liburu onak eta idazle hobeak ezagutu ditut (txar eta exkaxen bat ere bai), eta literaturak ekarri dizkit urteko lasaitasun une gozagarrienetako batzuk.

Urtea amaitu berri konturatu naiz, irakurritako liburuen iruzkinak ganoraz idazteko eta blogera ekartzeko astirik ere ez dudala hartu azken 12 hilabeteotan. 2018ko asmoen artean..., hori ere bai ;)

Harira. Aurreko urteko irakurketen ondoan (2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016) hemen 2017koa.

  • Thoreau, la vida sublime, A. Dan eta M. Le Roy (Impedimenta, 2013)
  • Pasajeros del viento, F. Bourgeon (12bis, 2009), edizio integrala. (txioa)
  • ***Historias de Bosnia, Joe Sacco (Planeta Cómic, 2016)
  • La sonrisa etrusca, Jose Luis Sampedro (Alfaguara, 1985)
  • Baionak ez daki, Bea Salaberri (Susa, 2015)
  • El incal, Jodorowsky & Moebius (Norma, 2011; 1981-1989)
  • Carta de una desconocida, Stefan Zweig (Acantilado, 2016; 1927)
  • ***Babeserako kopia, Goizalde Landabaso (Elkar, 2015) (txioa)
  • ***El llano en llamas, Juan Rulfo (1953) (txioa)
  • ***Puerca tierra, John Berger (1979)
  • ***Expiación, Ian McEwan (Anagrama, 2001)
  • Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner (Elkar, 2017) (txioa)
  • E pericoloso sporgersi, Pello Lizarralde (Pamiela, 1984) (txioa)
  • ***Xabier Lete, Auto(Biografia) bat, Inazio Mujika Iraola (Alberdania, 2011) (txioa)
  • La música del adiós, Ian Rankin (RBA, 2008)
  • ***Mañana en la batalla piensa en mí, Javier Marías (1994) (txioa)
  • Catedral, Raymond Carver (1983)
  • Tximeletak eta sitsak, Whalley (Dorling Kindersley, 1988)
  • Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara, Koldo Zuazo eta Urtzi Goiti (EHU, 2016)
  • ***El extranjero, Albert Camus (1942)
  • Birdflyway, Antonio Sandoval (Lynx, 2016)
  • Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2004)
  • Historias del barrio, Gabi Beltrán y Bartolomé Seguí (Astiberri, 2014)
  • Fernando Pessoa. Selección poética, Fernando Pessoa (Faktoría K de Libros, 2013)
  • ***Manhattan Transfer, John Dos Passos (1925)
2017. urtean irakurritako liburuen zerrenda

Hegazti negutarren jarraipena, 2017-2018 #SACIN

Asier Sarasua 2018/01/30 21:10

Asteburuan egin dut SACIN programako aurtengo bigarren (eta azken) behaketa. SACIN programaren helburua da negua gure artean igarotzen duten hegaztien datuak jasotzea, eta denboran zehar gertatzen diren aldaketak neurtzea (ondorengo esteketan 2014, 2015 eta 2016ko Eibarko datuak, informazio gehigarriarekin batera). Hau da, txorizale bolondres bakoitzak laukitxo bat dauka bere ardurapean (neuk Eibarkoa, WN4080 laukia) eta metodologia jakin bat jarraituz, bertan ikusitako hegaztiak zenbatzen ditu.

Ez da egon ezusteko handirik Eibarren abenduan eta urtarrilean egindako irteeretan. Espezie ohikoenak kopuru arruntetan daude oro har (txepetxak, txantxangorriak, zozoak, belabeltzak, txitxiak,...); bada makaltxo dabilenik ere, esate baterako hormatxoriak; badira ere SACIN kontaketarako Eibarren "berriak" diren espezie batzuk (arabazozoa, pagausoa, kaskabeltz txikia, mika, eta txoka); eta, espezie gehienetan, urteroko gora-behera "arruntak" ikusten dira, orain gora eta orain behera.

Neurketa bakarrak ez du ezertarako balio, baina ehundaka txorizalek jasotako datuekin, espezieen eboluzio historikoa ezagutu daiteke, eta euren babeserako behar diren neurriak hartu, besteak beste.

 

ESPEZIEA 2014/15 2015/16 2016/17 2017/18 GUZTIRA
ubarroia phalacrocorax carbo 2 0 0 0 2
koartza ardea cinerea 0 1 0 0 1
basahatea anas platyrhynchos 10 9 46 31 96
sai arrea gyps fulvus 0 7 0 0 7
zapelatza buteo buteo 2 3 3 1 9
belatz gorria falco tinnunculus 0 0 1 1 2
uroiloa gallinula chloropus 0 1 5 6 12
kaio hankahoria larus michahellis 0 35 0 0 35
etxusoa columba livia 13 7 25 21 66
pagusoa columba palumbus 0 0 0 4 4
okil berdea picus viridis 5 1 4 1 11
okil handia dendrocopos major 0 1 1 2 4
haitz-enara ptyonoprogne rupestris 2 0 0 0 2
neguko txitxia anthus pratensis 22 14 19 46 101
buztanikara horia motacilla cinerea 0 5 1 1 7
buztanikara zuria motacilla alba 0 4 3 4 11
urzozoa cinclus cinclus 0 0 2 0 2
txepetxa troglodytes troglodytes 14 22 11 19 66
txori tuntuna prunella modularis 2 0 0 1 3
txantxangorria erithacus rubecula 33 29 26 28 116
buztangorria phoenicurus ochruros 0 1 0 2 3
pitxartxarra saxicola rubicola 1 0 1 0 2
zozoa turdus merula 25 8 29 25 87
birigarroa turdus philomelos 3 8 3 3 17
birigarro hegagorria turdus iliacus 3 0 0 0 3
garraztarroa turdus viscivorus 4 1 2 2 9
txinbo burubeltza sylvia atricapilla 0 0 2 0 2
txioa phylloscopus collybita 1 4 1 0 6
erregetxoa regulus ignicapilla 3 9 3 0 15
buztanluzea aegithalos caudatus 3 9 3 0 15
kaskabeltz txikia poecile palustris 0 0 0 1 1
amilotx mottoduna lophophanes cristatus 8 5 6 11 30
pinu kaskasbeltza periparus ater 6 8 4 5 23
amilotx urdina cyanistes caeruleus 0 3 0 2 5
kaskabeltz handia parus major 27 14 24 10 75
okil-txoria sitta europaea 1 1 4 2 8
katanarra certhia brachydactyla 2 2 2 3 9
eskinosoa garrulus glandarius 3 3 1 7 14
mika pica pica 0 0 0 1 1
belabeltza corvus corone 15 20 14 19 68
okela-belea corvus corax 0 2 0 1 3
arabazozoa sturnus vulgaris 0 0 0 14 14
hormatxoria passer domesticus 29 17 6 10 62
paranda fringilla coelebs 15 28 29 18 90
txirriskila serinus serinus 0 1 0 0 1
kardantxiloa carduelis carduelis 1 18 3 28 50
tarina carduelis spinus 0 4 0 0 4
txoka carduelis cannabina 0 0 0 1 1
frutabatzailea pyrrhula pyrrhula 3 2 0 5 10
Species 29 36 31 35 49
ex. 258 307 284 336 1185

 

Hegazti negutarren jarraipena, 2017-2018 #SACIN 

 

 

 

2017an behatutako hegaztien zerrenda #eBird

Asier Sarasua 2018/01/23 23:05
2017an behatutako hegaztien zerrenda #eBird

Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius), Monfraguen (Caceres, Espainia).

Azken urteotako ohiturari jarraituz (2014, 2015 eta 2016), hementxe laburbiltzen dut azken urtean behatutako (eta eBird aplikazioari esker zenbatutako) hegaztien zerrenda.

Espezie gehienak Euskal Herrian behatu ditut, baina oporretan Herbeheretan eta Extremaduran ikusitako hegaztiek asko zabaldu dute espezieen zerrenda, gurean ezohiko diren hainbat txori ikusteko aukera eman zidatelako (Bonelli arranoa, amiltxori txikia, basoiloak,...). Hala ere, seguru asko ilusio handiagoa egin didate etxean bertan ikusitako beste batzuek, aspaldi ikusi barik nituenak, esate baterako, Iñurritzan ikusitako papourdinak, Urdaibain eta Txingudin ikusitako mokolodiek, Elgoibarren bertan ikusitako okil txiki pareak,... edo martxoan Bardeetan lehenengoz ikusi nituen Portugalgo pirripioak.

Txoriketa une ederrak laga dizkit 2017ak.

podiceps cristatus

Murgilari kume marradunak (Podiceps cristatus), gurasoetako baten hegalpean kukututa, kaiotzar batek beldurtu ostean. Herbehereak, 2017ko apirilean.

2017an zehar ikusitako hegaztien laburpena #eBird

Hauxe, beraz, 2017an ikusitako espezieen zerrenda eta kopuruak. Izenak gaztelaniaz, zuzenean eBirdek ematen dituen moduan (hori eskatu beharko diogu, ea euskarazko izendegia ere gehitzen duen...).

  • Espezieak: 230
  • Zenbatutako hegaztiak: 19.623
  • Euskal Herrian: 175 espezie
    • Gipuzkoan 134;
    • Bizkaian 112;
    • Araban 101;
    • Nafarroan 88.

 

Ánsar Indio (Anser indicus)  1
Ánsar Común (Anser anser)  154
Barnacla Carinegra (Branta bernicla)  30
Barnacla Canadiense Grande (Branta canadensis)  100
Cisne Vulgar (Cygnus olor)  32
Ganso del Nilo (Alopochen aegyptiaca)  12
Tarro Blanco (Tadorna tadorna)  16
Cuchara Común (Spatula clypeata)  185
Ánade Friso (Mareca strepera)  140
Silbón Europeo (Mareca penelope)  901
Ánade Azulón (Anas platyrhynchos)  626
Ánade Rabudo (Anas acuta)  48
Cerceta Común (Anas crecca)  279
Pato Colorado (Netta rufina)  4
Porrón Europeo (Aythya ferina)  203
Porrón Moñudo (Aythya fuligula)  45
Eider Común (Somateria mollissima)  1
Negrón Común (Melanitta nigra)  3
Pato Havelda (Clangula hyemalis)  2
Serreta Mediana (Mergus serrator)  2
Codorniz Común (Coturnix coturnix)  4
Perdiz Roja (Alectoris rufa)  5
Faisán Vulgar (Phasianus colchicus)  2
Colimbo Chico (Gavia stellata)  1
Zampullín Común (Tachybaptus ruficollis)  84
Somormujo Lavanco (Podiceps cristatus)  231
Zampullín Cuellinegro (Podiceps nigricollis)  47
Flamenco Común (Phoenicopterus roseus)  23
Pardela Cenicienta (Calonectris diomedea)  111
Pardela Balear (Puffinus mauretanicus)  4
Paíño Oceanodroma sp. (Oceanodroma sp.)  2
Cigüeña Negra (Ciconia nigra)  6
Cigüeña Blanca (Ciconia ciconia)  173
Alcatraz Atlántico (Morus bassanus)  13
Cormorán Grande (Phalacrocorax carbo)  422
Cormorán Moñudo (Phalacrocorax aristotelis)  23
Avetorillo Común (Ixobrychus minutus)  2
Garza Real (Ardea cinerea)  78
Garza Imperial (Ardea purpurea)  12
Garceta Grande (Ardea alba)  17
Garceta Común (Egretta garzetta)  130
Garcilla Bueyera (Bubulcus ibis)  293
Garcilla Cangrejera (Ardeola ralloides)  1
Martinete Común (Nycticorax nycticorax)  1
Espátula Común (Platalea leucorodia)  45
Águila Pescadora (Pandion haliaetus)  2
Alimoche Común (Neophron percnopterus)  6
Abejero Europeo (Pernis apivorus)  1
Buitre Negro (Aegypius monachus)  11
Buitre Leonado (Gyps fulvus)  263
Culebrera Europea (Circaetus gallicus)  2
Águila Calzada (Hieraaetus pennatus)  4
Águila Imperial Ibérica (Aquila adalberti)  4
Águila Perdicera (Aquila fasciata)  2
Aguilucho Lagunero Occidental (Circus aeruginosus)  26
Aguilucho Pálido (Circus cyaneus)  2
Aguilucho Cenizo (Circus pygargus)  7
Gavilán Común (Accipiter nisus)  5
Milano Real (Milvus milvus)  40
Milano Negro (Milvus migrans)  41
Busardo Ratonero (Buteo buteo)  32
Avutarda Común (Otis tarda)  2
Sisón Común (Tetrax tetrax)  1
Rascón Europeo (Rallus aquaticus)  13
Calamón Común (Porphyrio porphyrio)  2
Gallineta Común (Gallinula chloropus)  71
Focha Común (Fulica atra)  858
Grulla Común (Grus grus)  865
Cigüeñuela Común (Himantopus himantopus)  51
Avoceta Común (Recurvirostra avosetta)  20
Ostrero Euroasiático (Haematopus ostralegus)  10
Chorlito Gris (Pluvialis squatarola)  65
Avefría Europea (Vanellus vanellus)  416
Chorlitejo Grande (Charadrius hiaticula)  46
Chorlitejo Chico (Charadrius dubius)  7
Zarapito Trinador (Numenius phaeopus)  29
Zarapito Real (Numenius arquata)  100
Aguja Colipinta (Limosa lapponica)  1
Aguja Colinegra (Limosa limosa)  368
Vuelvepiedras Común (Arenaria interpres)  63
Correlimos Zarapitín (Calidris ferruginea)  1
Correlimos Tridáctilo (Calidris alba)  1
Correlimos Común (Calidris alpina)  280
Correlimos Menudo (Calidris minuta)  1
Agachadiza Común (Gallinago gallinago)  79
Andarríos Chico (Actitis hypoleucos)  21
Andarríos Grande (Tringa ochropus)  10
Archibebe Oscuro (Tringa erythropus)  1
Archibebe Claro (Tringa nebularia)  97
Andarríos Bastardo (Tringa glareola)  3
Archibebe Común (Tringa totanus)  108
Págalo Grande (Stercorarius skua)  11
Arao Común (Uria aalge)  6
Alca Común (Alca torda)  8
Frailecillo Atlántico (Fratercula arctica)  5
Gaviota Reidora (Chroicocephalus ridibundus)  975
Gaviota Cabecinegra (Ichthyaetus melanocephalus)  62
Gaviota Cana (Larus canus)  1
Gaviota Argéntea (Larus argentatus)  20
Gaviota Patiamarilla (Larus michahellis)  942
Gaviota Sombría (Larus fuscus)  157
Gavión Atlántico (Larus marinus)  11
Pagaza Piconegra (Gelochelidon nilotica)  10
Charrán Patinegro (Thalasseus sandvicensis)  6
Ganga Ibérica (Pterocles alchata)  9
Paloma Bravía (Columba livia)  238
Paloma Torcaz (Columba palumbus)  49
Tórtola Europea (Streptopelia turtur)  3
Tórtola Turca (Streptopelia decaocto)  47
Cuco Común (Cuculus canorus)  5
Mochuelo Europeo (Athene noctua)  4
Cárabo Común (Strix aluco)  1
Vencejo Real (Apus melba)  12
Vencejo Común (Apus apus)  386
Abubilla (Upupa epops)  12
Martín Pescador Común (Alcedo atthis)  15
Abejaruco Europeo (Merops apiaster)  20
Carraca Europea (Coracias garrulus)  9
Pico Menor (Dendrocopos minor)  2
Pico Picapinos (Dendrocopos major)  10
Pito Negro (Dryocopus martius)  1
Pito Real (Picus viridis)  18
Cernícalo Primilla (Falco naumanni)  15
Cernícalo Vulgar (Falco tinnunculus)  17
Esmerejón (Falco columbarius)  2
Alcotán Europeo (Falco subbuteo)  2
Halcón Peregrino (Falco peregrinus)  10
Cotorra de Kramer (Psittacula krameri)  3
Alcaudón Dorsirrojo (Lanius collurio)  3
Alcaudón Real (Lanius meridionalis)  12
Alcaudón Común (Lanius senator)  8
Arrendajo Euroasiático (Garrulus glandarius)  36
Rabilargo Ibérico (Cyanopica cooki)  7
Urraca Común (Pica pica)  63
Chova Piquirroja (Pyrrhocorax pyrrhocorax)  160
Chova Piquigualda (Pyrrhocorax graculus)  64
Grajilla Occidental (Corvus monedula)  28
Corneja Negra (Corvus corone)  179
Cuervo Grande (Corvus corax)  21
Bigotudo (Panurus biarmicus)  9
Terrera Común (Calandrella brachydactyla)  5
Calandria Común (Melanocorypha calandra)  97
Alondra Ricotí (Chersophilus duponti)  8
Alondra Totovía (Lullula arborea)  6
Alondra Común (Alauda arvensis)  68
Cogujada Montesina (Galerida theklae)  8
Cogujada Común (Galerida cristata)  40
Avión Zapador (Riparia riparia)  34
Avión Roquero (Ptyonoprogne rupestris)  87
Golondrina Común (Hirundo rustica)  290
Golondrina Dáurica (Cecropis daurica)  47
Avión Común (Delichon urbicum)  456
Carbonero Garrapinos (Periparus ater)  18
Herrerillo Capuchino (Lophophanes cristatus)  17
Carbonero Palustre (Poecile palustris)  8
Herrerillo Común (Cyanistes caeruleus)  34
Carbonero Común (Parus major)  81
Pájaro Moscón Europeo (Remiz pendulinus)  5
Mito Común (Aegithalos caudatus)  41
Trepador Azul (Sitta europaea)  14
Agateador Europeo (Certhia brachydactyla)  28
Chochín Común (Troglodytes troglodytes)  83
Mirlo Acuático Europeo (Cinclus cinclus)  2
Reyezuelo Sencillo (Regulus regulus)  1
Reyezuelo Listado (Regulus ignicapilla)  16
Cetia Ruiseñor (Cettia cetti)  50
Mosquitero Musical (Phylloscopus trochilus)  6
Mosquitero Común (Phylloscopus collybita)  69
Mosquitero Ibérico (Phylloscopus ibericus)  24
Mosquiteros sp. (Phylloscopus sp.)  40
Zarcero Políglota (Hippolais polyglotta)  6
Carricerín Común (Acrocephalus schoenobaenus)  13
Carricero Común (Acrocephalus scirpaceus)  4
Carricero Tordal (Acrocephalus arundinaceus)  9
Buscarla Unicolor (Locustella luscinioides)  2
Cistícola Buitrón (Cisticola juncidis)  61
Curruca Capirotada (Sylvia atricapilla)  37
Curruca Mosquitera (Sylvia borin)  3
Curruca Carrasqueña (Sylvia cantillans)  2
Curruca Cabecinegra (Sylvia melanocephala)  14
Curruca Zarcera (Sylvia communis)  6
Curruca Rabilarga (Sylvia undata)  5
Papamoscas Gris (Muscicapa striata)  4
Petirrojo Europeo (Erithacus rubecula)  144
Ruiseñor Común (Luscinia megarhynchos)  21
Ruiseñor Pechiazul (Luscinia svecica)  1
Papamoscas Cerrojillo (Ficedula hypoleuca)  47
Colirrojo Tizón (Phoenicurus ochruros)  52
Roquero Rojo (Monticola saxatilis)  1
Roquero Solitario (Monticola solitarius)  4
Tarabilla Norteña (Saxicola rubetra)  1
Tarabilla Común (Saxicola rubicola)  127
Collalba Negra (Oenanthe leucura)  1
Collalba Gris (Oenanthe oenanthe)  19
Collalba Rubia (Oenanthe hispanica)  2
Mirlo Común (Turdus merula)  122
Zorzal Real (Turdus pilaris)  68
Zorzal Alirrojo (Turdus iliacus)  59
Zorzal Común (Turdus philomelos)  65
Zorzal Charlo (Turdus viscivorus)  29
Estornino Pinto (Sturnus vulgaris)  535
Estornino Negro (Sturnus unicolor)  152
Estornino Pinto/Negro (Sturnus vulgaris/unicolor)  2050
Acentor Alpino (Prunella collaris)  3
Acentor Común (Prunella modularis)  30
Lavandera Boyera (Motacilla flava)  9
Lavandera Cascadeña (Motacilla cinerea)  23
Lavandera Blanca (Motacilla alba)  88
Bisbita de Richard (Anthus richardi)  1
Bisbita Pratense (Anthus pratensis)  177
Bisbita Arbóreo (Anthus trivialis)  20
Bisbita Alpino (Anthus spinoletta)  11
Escribano Soteño (Emberiza cirlus)  31
Escribano Montesino (Emberiza cia)  3
Escribano Palustre (Emberiza schoeniclus)  97
Escribano Triguero (Emberiza calandra)  34
Pinzón Vulgar (Fringilla coelebs)  210
Picogordo Común (Coccothraustes coccothraustes)  3
Camachuelo Común (Pyrrhula pyrrhula)  16
Verderón Común (Chloris chloris)  61
Pardillo Común (Linaria cannabina)  193
Jilguero Europeo (Carduelis carduelis)  181
Verderón Serrano (Carduelis citrinella)  25
Serín Verdecillo (Serinus serinus)  77
Jilguero Lúgano (Spinus spinus)  20
Gorrión Común (Passer domesticus)  510
Gorrión Moruno (Passer hispaniolensis)  38
Gorrión Molinero (Passer montanus)  10
Gorrión Chillón (Petronia petronia)  24
Gorrión Alpino (Montifringilla nivalis)  1
Estrilda Común (Estrilda astrild)  35
Bengalí Rojo (Amandava amandava)  20

upupa epops

Argi-oilarra (Upupa epops), Cacereseko lautadetan. Bikotea zegoen, harri artean, kume gaztea zaintzen eta elikatzen.

kaio hauskara

Kaio hauskara (Larus argentatus), harro eta dotore Amsterdamen.

Passer hispaniolensis

Txolarre iluna (Passer hispaniolensis), Talaván (Cáceres, Espainia). Familia osoak zebiltzan jaten eta zalapartan Caceres erdi aldeko urtegi honen inguruan.

monticola solitarius

Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius) ikusteko leku aparta da Monfragueko "Salto del Gitano" inguru ezaguna (Caceres, Espainia). Mugikorra+teleskopioa erabiliz ateratako sasi-argazkia.

 

Ernara ipurzurixa (enara azpizuria, Delichon urbicum) Eibarren

Asier Sarasua 2017/11/16 09:47
Orain dela 20-25 urteko ohitura berreskuratu dut aurten: Eibarren bizi diren enara azpizuri edo ipurzurien (Delichon urbicum) populazioa neurtzea. Emaitza? Negargarria. Sasoi batean ohiko ziren txori hauek desagertu egin dira gure herritik.
Ernara ipurzurixa (enara azpizuria, Delichon urbicum) Eibarren

Ernara ipurzurixa (Delichon urbicum)

Orain dela 20-25 urte, 1990eko hamarkadan, udaroko ohitura nuen enara azpizurien (Delichon urbicum) zentsoak egitea Eibarren. Ekainetik abuztura bitartean gure herriko kaleak zeharkatzen nituen enara hauen habien bila. Giza eraikuntzetan kumatzeko ohitura dute, habia gure teilatupeetan eraikiz, eta espezie arrunta da Europako eskualderik gehienetan.

Enara arruntak (Hirundo rustica) ez bezala, orban zuria dauka buztan gainean eta hortik datorzkio euskaraz jasotzen dituen izenak, beti ere zuriune horrekin lotutakoak: azpizuria, ipurzuria, buztanzuria,... Eibarren ernara ipurzurixa deitzen diogu.

Orain dela 20-30 urte Eibarren ohiko genituen enara txiki hauek. Arrunta zen gure kale artean hegan ikustea, intsektu hegalariak harrapatzen zituzten bitartean. Apirilean etortzen ziren eta urrira arte egoten ziren gurean. Eibarko hainbat tokitan aurkitzen genituen euren habiak: Ipuruako dorreetan, Azitaingo La Salle ikastetxean, Amañan, erdigunean,... ia-ia auzorik gehienetan. Dozenaka habia eta enara ikus genitzakeen Eibarren.

Aurten berriro ibili naiz kale artean enara bila, sasoi batean koloniak zeuden tokiak berraztertzen, eta aurkitu dudan egoera negargarria izan da. 3-4 habia posible, bakarra ziur okupatuta, eta lauzpabost ale solte gure zeruetan hegan. Penagarria.

Bota egin ditugu. Bota egin ditugu gure ingurutik, gure herritik, gure kaleetatik. Nola eta zergatik? Badira arrazoi nabarmen batzuk, gutxienez.

  • Batetik, enara azpizurien kolonia nagusiak zeuden tokietan obrak egin dituzte azken urteotan. Eraikinetako hormak eta teilatuak berritu egin dituzte (besteak beste, Ipuruako dorreetan, Azitaingo La Salle ikastetxean, Bidebarrietako etxe batzuetan,...). Txarrena da, obra horiek askotan kumatze-sasoian egin dituztela, legez kanpo, eta horrek ondorio latzak izan dituela: habiak apurtu, kumeak hil, eta gurasoak betirako beldurtu (ikus beheko argazkia, La Salleko obrak, 1996ko udan).
  • Gainera, erratz-makilarekin ere dozenaka habia apurtu izan dira, legez debekatuta dagoen arren. Txakurrak eta katuak nahi ditugu etxe barruan, gure alfonbra gainean txixa egiten, baina onartezina iruditzen zaigu animalia basatirik gure etxe inguruetan, izan teilatupean habia egiten digun enara, izan sukaldeko leihoan agertzen zaigun txindurria. Zikinak dira. Garbitu ditzagun! Zoritxarrez, asko zabaldutako ohitura da hori.

La Salleko lanak, 1996. Delichon urbicum habiak deseginda.

Lanak Azitaingo La Salle ikastetxean. 1996ko uztailean, enaren kumatze-sasoi erdi-erdian. Enara azpizurien (Delichon urbicum) dozenatik gora habia puskatu ziren (argazkian oraindik ikusten dira goi-goian habia batzuen aztarnak).

Hala ere, uste dut hori ez dela arrazoi bakarra; beharbada ezta nagusia ere. Erratza heltzen ez den tokietako habiak ere desagertu egin dira urteotan; txoriak ez dira itzuli. Haizearen kalitate eskasa eta pestiziden erabilera (eta ondorioz, hegaztientzat askoz jateko gutxiago egotea) sekulako triskantza ari da eragiten intsektuen eta hegazti intsektujaleen artean. Mundu osoko tendentzia da, dozenaka eta dozenaka espezietan.

Horren ondorio dira enara espezie eta populazio gehienek azkenaldian dituzten arazoak, eta sekulako gainbehera neurtu da azken bizpahiru hamarkadetan. Enara azpizuriaren egoeraz egin dugu berba; Eibarren ez ezik, Europako beste hainbat lurraldetan ere gainbeheran dago (nahiz eta oraindik oso espezie arrunta izan leku askotan). Enara arrunten (Hirundo rustica) populazioa %40 inguru jaitsi da 10 urteko epe laburrean; Ameriketako toki batzuetan %90ekoa izan da jaitsiera; Euskal Herrian ere ez-ohiko bilakatu da oso denbora laburrean (Eibarren ere, arrunt izatetik ezohiko izatera igaro da urte gutxian). Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris) ikustea ere nahiko arrunta zen Eibarren orain dela gutxi; autopistako zubipeetan egiten zuen habia eta sarri-sarri ikus zitekeen Untzagan bertan hegan. Gaur egun ez da geratzen habiarik, eta oso tarteka ikusten den espeziea da.

Albiste pozgarri bakarra uhalde-enarak (Riparia riparia) eman digu azken urteotan. Orain 20-30 urte ikusten ez genuena, ugaritu egin da azkenaldian, Euskal Herriko erreka eta ibaien osasuna hobetu ahala. Esate baterako, gaur egun 3 kolonia txiki ditugu etxe alboan, Markinan, Soraluzen eta Elgoibarren. Eibarren ere tarteka ale solteren batzuk ikusten ditugu. Ea horrek itxaropen pixkat ematen digun gainbehera dauden beste enarentzat. Hala bedi!

Hominido espezie berria zientziarentzat: Tapanuli orangutana

Asier Sarasua 2017/11/11 16:01
Gizakiak uste du dena dakiela, baina naturak oraindik milaka sekretu ditu guretzat. Esate baterako, zientzilariak oraintxe konturatu dira Indonesian 3 orangutan espezie bizi direla, ez orain arte uste ziren 2 espezieak. Tapanuli orangutana (Pongo tapanuliensis) deitu diote aurkitu berriari. Zientziarako deskribatu bezain azkar, munduko primate handien arteko arraroena bihurtu da: 800 ale besterik ez dira geratzen Sumatrako eskualde txiki bateko basoetan kukututa.
Hominido espezie berria zientziarentzat: Tapanuli orangutana

Tapanuli orangutana (Pongo tapanuliensis)

Zientzilariek bazuten horrelako susmoren bat, Sumatran bizi diren orangutan batzuk "ezberdinak" zirela eta beste espezie (edo azpiespezie) bat izan zitezkeela. Azken urteotan hainbat azterketa egin dizkiete eta, ezaugarri morfologiko, genetiko eta etologikoetan oinarrituta, duela egun batzuk esan dute Tapanuli orangutana (Pongo tapanuliensis) beste espezie bat dela, zientziarentzat berria, Current Biology aldizkarian argitaratu dutenez.

Orain arte 2 orangutan espezie ezagutzen ziren: Borneoko orangutana (Pongo pygmaeus) eta Sumatrako orangutana (Pongo abelii), biak ala biak desagertzeko arrisku bizian daudenak. 1997an Sumatrako orangutanaren populazio txiki eta berezi bat aurkitu zuten Batang Toru izeneko eskualdean. 20 urte geroago baieztatu da inguru horretako populazio isolatu hori hirugarren orangutan espezie bat dela, Tapanuli orangutana (Pongo tapanuliensis).

Hiru orangutan espezieen banaketa-mapa, Indonesia

Indonesiako hiru orangutan espezieen banaketa. National Geographic-en mapa batetik moldatuta.

20 urteko ikerketen ondoren, espezie berria zientziarentzat

Populazio honen lehenengo aipamenak 1930eko hamarkadakoak ziren, baina zientzilariek 1997an berraurkitu zuten, Sumatra iparraldeko eskualde isolatu eta urrun batean. Berehala konturatu ziren populazio honen portaera ezberdina zela eta hasierako azterketa genetikoek ere horixe iradokitzen zuen.

2013an hilik aurkitu zuten orangutan ar baten azterketa sakonak berretsi dut hasierako susmoa: Tapanuliko orangutanak ezberdinak dira: ezberdintasun genetiko, morfologiko eta etologikoetan oinarrituta, beste espezie bat dela ondorioztatu dute.

tapanuli-orangutana-02.jpg

Tapanuli orangutanaren kaskezurra eta Sumatrakoarena ezberdinak dira morfologikoki.

Tapanuli orangutanen garezurra txikiagoa da eta hortzadura ere ezberdina dute. Etologiaren alderditik ere ezberdinak dira; hau da, bizi-ohitura ezberdinak dituzte. Arrek egiten dituzten oihuak, esate baterako, askoz luzeagoak dira eta euren marruak ere bereziak dira, frekuentzia handiagokoak. Genetikoki ere alde nabarmenak dituzte beste orangutan espezieekin alderatuta.

Dena elkarrekin aztertuz gero, ondorioa begibistakoa izan da biologoentzat: Tapanuliko orangutanak beste espezie bat dira, "gorilen eta txinpantzeen arteko ezberdintasuna bezain bestekoa da Tapanulien eta Sumatrako beste orangutanen artean dagoena"  ikerlarien arabera, nahiz eta oraindik ere azterketa anatomiko edo morfologiko gehiago egin beharko diren xehetasun gehiago izateko (orain arte ale bakarra erabili baitute alderdi hori aztertzeko).

 

Hominidoen taldeko 8. espeziea, gure lehengusu dira Tapanuliak

Primate handi edo hominidoen taldea handitu egin da, hortaz. Gizakia ere bere baitan duen hominidoen artean 7 espezie onartzen ziren orain arte: 2 txinpantze espezie (txinpantzea eta bonoboa), 2 gorila espezie (sortaldekoa eta sartaldekoa), 2 orangutan espezie (Borneokoa eta Sumatrakoa) eta gizakia (Homo sapiens). Hemendik aurrera, beraz, 8 espezie izango dira gure taxoiaren barruan.

Aurkikuntza handia da, noski, azken 100 urteotan deskribatu den hominido bakarra delako (1929an bonoboa deskribatu zenetik). Zaila izango da beste espezierik deskribatzerik.

tapanuli-orangutana-04.jpg

Hominidoen kladograma, orangutan espezieen kokapena nabarmenduta.

Zoritxarrez, hominidoen taldean primatez mozorroturiko otsoa dago: gizakia. Gure jardueraren ondorioz (deforestazioa, habitat aldaketa, ezkutuko ehiza, nekazaritza-ohitura erabat jasanezinak,...), munduko beste hominido guztiak oso-oso egoera txarrean daude.

Txinpantzeen populazioak dira ugarienak, baina bi espezieak gainbehera daude euren lurraldeetan. Gorilen kasuan, populazioak egonkortzea lortu da azken urteotan, baina arrisku bizian daude oraindik, batez ere sortaldeko gorila, 5.000 aleko populazio minimoarekin. Orangutanen kasuan, berriz, 3 espezieak daude arrisku bizian, Indonesiako basoak erritmo ikaragarrian ari direlako desagertzen (planeta osoan bizkorren). Guztien artean, deskribatu den Tapanuli orangutana da larrien dagoena, lurralde txiki batean bizi diren 800 aleko populazio txiki eta bakarrarekin, Sumatran Orangutan Conservation Programako kideek adierazi dutenez.  

tapanuli-orangutana-01.jpg

Tapanuli orangutana (Pongo tapanuliensis).

 

.........

Argazkiak eta mapak: Wikipedia, National Geographic eta New Scientist.

Frantziar estatuko hizkuntzen mapak (eta lekukotasunak)

Asier Sarasua 2017/10/18 09:10

Gainera, uda honetan ezagutu ditut ondoren aipatzen ditudan beste biak. Batetik, Atlas sonore des langues régionales de France izeneko proiektua, non hizkuntza/dialekto bakoitzaren lekukotasuna entzun dezakegun (oker ez banago, berria da, uda honetan aurkeztua).

Bestetik, ondorengo bideoa ere jaso dut orain gutxi (2014koa den arren). Hera izeneko erabiltzaileak editatu eta Youtuberatua, hemen ere hainbat hizkuntzatako lekukotasunekin.  

Ondorengo mapetan denetarik aurkituko dugun arren (hizkuntzak, dialektoak,... baita frantsesaren dialekto direnak ere), oro har, hauexek dira Frantziako estatuan dauden hizkuntza nagusiak:

  • Alsaziera.
  • Bretainiera.
  • Euskara.
  • Flandriera (Nord eskualdean).
  • Franko-proventzera (Arpitanian).
  • Kataluniera (Ipar Katalunian).
  • Korsikera.
  • Liguriera: Mentonen (Itsas Alpeak) eta Bonifacion (Korsika).
  • Oil hizkuntzak (frantsesaren eremu linguistikoko hizkuntza/dialektoak: Borgoinera, Xanpainera, Normandiera, Valoniera,...).
  • Okzitaniera edo Oc hizkuntza, hainbat dialektorekin, harreman estu edo nasaiagoarekin, tartean Euskal Herrian mintzo den gaskoiera (eta bearnera azpidialektoa), eta auverniera, languedocera, limousinera, proventzera,...

 

Frantziako hizkuntzen mapak

 

Frantziako hizkuntzen mapak

 

 

Frantziako hizkuntzen mapak

Zulakari gorria (C. cossus) sitsaren beldarra

Asier Sarasua 2017/09/28 20:06
Zulakari gorria (C. cossus) sitsaren beldarra

Cossus cossus beldarra

Sits ertain bat da zulakari gorria (Cossus cossus). 3-4 zentimetroko tximeleta gautar gristxo bat. Bere larba (harra edo beldarra, alegia) askoz ikusgarriagoa da: handia (6-8 cm inguru), laranja-gorrixka, oso bizi eta aktiboa... Ederra. Orain gutxi Ordizian aurkitu genuen beldar edo larba handi hau.

Lepidoptero guztien kasuan bezala (tximeletak eta sitsak) bizitzaren zatirik handiena larba bezala igarotzen dute, beldar koloretsu eta handi bat direlarik. Tximeleta (edo sits) bilakatzeko prest daudenean, krisalida (edo pupa) eratzen dute, eta beldar baldarra sits hegalari bihurtuko da.

Sahats populazioei lotuta bizi da bereziki zulakari gorria, ipar hemisferio osoan, eta izurri ere bilaka daiteke, besteak beste sagarrondo landaketak hondatuz (beldarrak zuhaitzaren ipurditik gora sartzen dira, enborra barrutik janez).

Baso mixtoetan ere agertzen da, gehienbat inguru hezeetan. Guk Ordiziako Oiangu parkean ikusi genuen.

2017-09-23_cossus (2).JPG

2017-09-23_cossus (4).JPG

2017-09-23_cossus (1).JPG

2017-09-23_cossus (3).JPG



Cossus cossus sitsaren krisalida.

Cossus cossus krisalida

Cossus cossus sitsaren forma heldua.

Cossus cossus sitsa

..................

Sitsaren argazkia: Wikipedia. Krisalidarena: Gipuzkoa.net.

Eibar 1840. urtean, Madozen kronika honetan deskribatua

Asier Sarasua 2017/04/06 10:00
Eibar 1840. urtean, Madozen kronika honetan deskribatua

Errebaleko zubia eta San Esteban ermita

Aurrekoan ere aipatu nuen Pascual Madoz politikari, intelektual eta idazle nafarraren lan historikoa, Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar. Zuzenbidea, geografia eta estatistika ikasketak egin zituen Madozek, eta 1835-1850 bitartean sekulako bilduma koordinatu zuen, tartean euskal probintzien inguruko makina bat datu politiko, sozial eta estatistiko bildu zituelarik.

Herri (eta ia auzo) bakoitzaren datuak ematen ditu, tartean baita gure herrikoak ere. Labur bada ere, garai hartako Eibar zelakoa zen jakiteko erreferentzia interesgarriak aurkituko ditugu testuan zehar.

Liburuan Eibarri buruz idatzitako guztia transkribatu dut, jatorrizko idazkera eta azentuazioa gordeta; hala ere, laburduraren bat zabaldu egin dut eta testu luzea parrafotan banatu dut, irakurketaren mesedetan.

Oharra: Goiko irudian, Errebaleko zubia eta San Esteban ermita (ezkerretara). Testuan aipatzen dira biak. Gaur egun, gutxi gora-behera, Aldapatxo pareko bidegurutzea litzateke (eta ermita Forum dagoen lekuan egongo litzateke).

EYBAR (Diccionario geografico-estadistico-historico, Madoz 1850)

EYBAR: villa con ayuntamiento en la provincia de Gupúzcoa, partido judicial de Vergara (1 leg.), and. territorial de Burgos, c.g. de Provincias Vascongadas "Vitoria 8"; y diócesis de Calahorra "27". SITUADO entre montañas en una cuesta, con CLIMA húmedo y frio, combatida de los vientos N. y O.; se padecen algunas calenturas catarrales, pulmonías, cólicos y disenterias.

Tiene 164 CASAS reunidas que forman seis calles, consistorio, cárcel y escuela de primera educacion, frecuentada por 102 niños y dotada con 8 reales diarios, y otra de niñas asistida por 70, cuya asignacion son 3 reales diarios tambien. En la parte interior de la poblacion y á la márg. de un riachuelo, hay una casa de arquitectura moderna y griega, de mucha solidez y grande perspectiva, que cuando se divisa llama la atencion de todos los pasageros; se levantó hará como unos 70 años, y su coste ascendió á 63.000 duros. En su piso firme se hace el exámen de armas de fuego de los asentistas de esta villa y de los de Ermua, hasta tanto que se levante la casa destinada al efecto, que se construye actualmente y á toda costa en el término de Unzaga, á la entrada O. del pueblo, á espensas de los propios y arbitrios de la villa: hay ademas otra casa fáb. denominada de D. Gabriel Ibarzabal, en donde ademas de las armas de fuego de toda clase, se fabrican blancas y cortantes con toda perfeccion: últimamente ha tenido mejoras notables en la maquinaria y herramientas que su dueño ha indroducido en Inglaterra.

Tiene iglesia parroquial (San Andrés), servida por 8 beneficiados, dos de los cuales estan encargados de la cura de alm., y otro sirve el anejo de San Miguel de Aguinaga; y junto á la iglesia una fuente de magnifica perspectiva y de cuatro caños, para el surtido del vecindario: tambien se encuentra un convento de Monjas Agustinas recoletas, y 3 ermitas en el radio de la villa (San Juan Bautista, San Estéban y Ntra. Sra. de la Asunción), y en las afueras, otro convento de religiosas Franciscas y 9 ermitas (Santa Inés, San Lorenzo, Santa Cruz, San Pedro, San Roman, San Salvador, San Martin, Ntra. Sra. de la Asunción y la Natividad de Ntra. Sra. de Arriate), las cuales nada tienen de particular que fije nuestra atencion á escepcion de la última, que se halla en la cúspide del monte de su nombre, dist. una hora de esta villa y de las de Elgoybar y Plasencia; la subida á ella es muy penosa, pero queda recompensada con el magnifico panorama que se presenta á la vista. Se ven á sus pies el río Deva y riachuelo citado y a las tres villas. Magnífico es el espectáculo de aquella llunura, en lo mas alto del monte, poblada de antiguos robles y gigantescas hayas, que forman una plaza ó prado, donde se reunen los naturales el dia 8 de setiembre en romeria que preside el ayuntamiento y cabildo, permaneciendo estas dos corporaciones en este sitio toda la octava, y habitando en barracas provistas de todo género de comestibles. El edificio es un paralelógramo de 140 pies de largo, 38 de ancho y 30 de alto, bien adornado interiormente.

Confina el TÉRMINO N. Marquina; E. Plasencia; S. Elgueta, y O. Ermua; comprendiendo en su radio 185 caserios.

El TERRENO es arcilloso y parte escorial, todo muy fértil; las alturas estan pobladas de árboles, argomas y espinos. Le cruza un riachuelo que se confunde con el Deva y para el paso de aquel hay un puente titulado del Rabal.

CAMINOS: atraviesa todo el pueblo el camino real que se dirije desde Bilbao á los puertos de Deva y Motrico y á Tolosa y Vitoria; su estado es bueno, ademas hay caminos carriles á los pueblos confinantes. El CORREO se recibe de Vergara cuatro dias á la semana y se despacha en iguales periodos.

PRODUCCION: trigo, maiz, habas, habichuelas, lino, castañas, manzanas, nueces, uvas y todo género de hortalizas: cria de ganado vacuno y lanar, caza de liebres, perdices, zorras y aves de paso; pesca de anguilas, truchas y barbos.

INDUSTRIA: 10 molinos harineros y la elaboracion de todo género de armas, siendo uno de los pueblos pertenecientes á la fábrica nacional de Plasencia. Puede muy bien decirse que todo el vecindario está dedicado mas ó menos á esta clase de industria, de modo que puede reputarse una fábrica sola; de medio siglo á esta parte ha adquirido mucha perfeccion, particularmente en el dibujo y tallado; en términos que si tuviera proteccion igualaria á las mejores de Europa.

POBLACION: 500 vecinos, 4,000 almas.

HISTORIA: En la villa de Eybar murió el 11 de mayo de 1634 el infante D. Francisco Fernando, hijo de Felipe IV, que habia pasado á esta villa por haberse encargado de su educacion D. Juan Isasi Idiaquez. En 1794 el ejército francés redujo á cenizas la mayor parte del casco de la poblacion, pero ha sido reedificada con mucha mejora. En julio de 1831 atacaron los carlistas mandados por Zabala las dos casas fortificadas que tenian los que habian abrazado la causa de la reina: defendiéronse estos con el mayor valor, y no pudiendo conseguir los carlistas su objeto, se retiraron incendiando varias casas de campo en sus cercanias. Hace esta villa por armas en escudo sobre campo de oro la imagen de San Andres con la aspa, y sobre el yelmo un volante azul con letras de oro que dicen: Villa de Eibar. Es esta poblacion pátria de tantos hombres ilustres, que se podria forma un largo catálogo: merecen sin embargo especial mencion D. Fray Ignacio de Mallea, obispo del Rio de la Plata; D. Fray Andres de Ubilla, obispo de Chiapa; D. Fray Esteban de Alsua, electo de Cuba; Domingo Martinez de Orbea, caballero de la órden de Santiago, tesorero general del emperador Cárlos V; su hermano Juan, refente y tesorero general del reino de Aragon; el capitan Juan Lopez de Arichulueta, que en tiempo del Sr. Cárlos V fué general de la armada de Indias, é hizo muchas gloriosas hazañas con su galeon la Flor de Lis.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz