Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Pagoetako Parkeko 3 tontorrak: Murugil (717 m), Olarteta (714 m) eta Pagoetako Gurutzea (676 m)

Pagoetako Parkeko 3 tontorrak: Murugil (717 m), Olarteta (714 m) eta Pagoetako Gurutzea (676 m)

Asier Sarasua 2018/04/08 20:25

Mendi-buelta polita dago Aia gainean, Pagoetako parke naturalean eta, Aste Santuko eguraldi ona aprobetxatuta, Aiatik gora jo dugu elkarren ondoan dauden hiru tontorrak igotzeko, Murugil (717 m) gailur nagusia, Olarteta (714 m) bere ahizpa bikia eta Pagoetako Gurutzea (676 m), hiru gailurren artean txiki baina ezagunena.

Urdaneta auzunetik zein Aiako herrigunetik igo daitezke tontorrok. Elkarren alboan daude eta samur-samur igo daitezke elkarren segidan. Guk Aiatik bertatik hasi genuen. Herrigunean bertan GR kartelak daude, Zarauztik Iturriotzerantz doan bidea seinalatuz. Handik gora, bidea oso garbia da eta ondo markatuta dago. Ez dago galbiderik.

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Behin harbide zaharra hartuta, emeki-emeki gorantz egingo dugu, betiere Aia eta itsasoa bistan ditugula.

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

 

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Bide erdian bidegurutzea daukagu. Eskuinetik zuzen joz gero, Pagoetako Gurutzera helduko gara zuzenean (PR). Guk ezkerreko bidea hartu genuen, harbide nagusia dena (GR), eta Olartetarantz igotzen dena.

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Olartetarako azkenengo metroak belardi pikar batean barrena egiten dira.

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Olartetako magalean, Zarautz eta Orio oinen azpian ditugula, hamaiketakoa hartzen.

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Behin Olartetako magalera igota, hortik gora belardi zabalak ditugu parean. Gora-behera gutxirekin, aldamenean dagoen Murugileko tontorrera helduko gara. Hauxe da, Murugil (717 m), Pagoetako tontorrik garaiena eta hirukote honetatik 100 mendien lehiaketarako puntuagarri den bakarra.

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Murugileko postontzia tontorretik 150 metro ingurura dago, pixkat beheraxeago. Postontzitik ber-bertan ikusten da gure hurrengo helburua, Pagoetako Gurutzea (676 m).

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Pagoetako Gurutze ezagun hori 1935ean jaso zuten zarauztarrek eta aiarrek. Gaur egun ere, inguru hau oso ezaguna da kostako herri horietako mendizaleentzat.

Pagoetako Gurutzea (676 m)

Parean Pagoetako belardiak eta Murugileko gaina. Leku ederra familiarekin edo koadrillan igotzeko.

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Jaisteko, aurrera egin daiteke Urdanetaraino. Bestela, Aiara itzultzeko, Gurutzetik 100 metro ingurura dagoen bidezidorra hartuko dugu ezkerretara, zuri-horiz markatutako PR ibilbidea, eta bueltan-bueltan lehenago igo dugun harbideraino helduko gara. Handik behera, tipili-tapala, ordu erdi inguruan itzuli gaitezke Aiara.

Pagoeta (Murugil, Olarteta eta Pagoetako Gurutzea)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33