Baina bihotzak dio…
Amatiño
2017/04/28 00:05
Santiago-bidearen aitzakiaz landu beharreko sustapenaz gainera, Gipuzkoako itsasbazterreko ibilbide osoak, Hondarribitik Debaraino, eskertuko luke nolabaiteko estrategia osatu bat. Ondo dago betidanikako mendi-bideak seinalatzea, baina euren arteko pasabideak errazteak eta kate-begiak bilbatzeak ez lukete ezein aurrekontu publikorik ahituko.
Erantzunik ez
Historia aldatu ezin izan zuen gizona
Amatiño
2017/04/24 00:05
Aurreko astean hil zen, Irunen, Alvaro Moreno Elosegi jauna. 94 urte zituen eta azkenean zendu da, duela 40 urte luze desagertu zen semearen berri jakin gabe. Eduardo Moreno Bergaretxe “Pertur” zenak ETA armagabetu nahi izan zuen 1976an, alderdia sortu eta hauteskundeetan parte hartu. Ez zioten utzi.
Enpresek utzi egin diote komunikabideen mende egoteari
Amatiño
2017/04/20 00:05
Iraultza digitalari esker, enpresak konturatu dira ez dutela denerako komunikabide tradizionalen laguntzarik behar. Orain arteko bitartekotzarik gabe ere, jendearengana iritsi daitezkeela, artez arte. Eta lehia bizian hasiak dira.
“Los conversos a la cola”
Amatiño
2017/04/16 08:05
“Tomamos las armas por el Pueblo Vasco y ahora las dejamos en sus manos, para seguir dando pasos al objeto de lograr la paz y la libertad en nuestro pueblo, porque para avanzar en la agenda de las soluciones hay que adquirir compromisos”. Honela amaitzen da, Baionako armagabetzea dela-eta, ETAk apirilaren 7an zabaldu zuen agiria.
Lauaxeta, Lorca eta Miguel Ángel Blanco
Amatiño
2017/04/12 00:05
Lauaxeta hil zuten abertzalea zelako. Lorca, sozialista eta homosexuala zelako. Zergatik hil genuen Miguel Ángel Blanco? Zenbat urte behar izango ditugu Miguel Ángel Blanco bezalako etorkinei "gure munduan leku bat" egiteko?
Ihesi doan etsaiari kandela biz argi
Amatiño
2017/04/08 20:00
ETAren armagabetzearen inguruko attrezzoa dela-eta, hainbatek pentsa dezake EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos ez ote diren inozoegi izan horren eskuzabal jokatzeko. Gaztelaniaz ezagun samarra den esaerak dioenez, ordea, "ihesi doan etsaiari zilarrezko zubia". Eta, euskara zaharrean, "etsaiari kandela biz argi".
Marra gorriaren gainetik
Amatiño
2017/04/06 13:45
Dani Alvarezek eta Amets Arzallusek elkarrekin frogatu dute, gaur goizean, euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean egin daitekeela, betidaniko marra gorri hori gainditzerik badagoela, beti ere solaskide biak bestearen hizkuntza bat-batean ulertzeko gauza badira.
Agur Xabier, on bekizu atsedena
Amatiño
2017/04/05 23:30
Koruko Andre Mariaren basilikan, Donostian, gaur iluntzean izan dira Javier Zabaletaren hileta-elizkizunak. Jesus Mari Gisasola “Trunboi”k opa bezala: “agur laguna, aita-aitona, on bekizu atsedena”.
Aran haranaren erabakitzeko eskubidea
Amatiño
2017/04/04 00:05
“Eth Parlament de Catalonha reconeish eth dret deth pòble aranés a decidir eth son futur” (Kataluniako Parlamentuak aitortzen du arandar herriaren eskubidea bere etorkizuna erabakitzeko). Honelaxe dio, bertako okzitanieraz, Arango Legeak.
Txakolina, ardo txakala, txakalik bazen
Amatiño
2017/04/01 00:05
“Txakolina ere egiten da, ardo eskas bat, arabieraz ‘chacalet’, ahula, mehea…” Idatzi zuen Richard Ford ingelesak 1847an, Espainialdeko gidaliburu gisako batean. Auskalo txakolin izena arabierazko “chacalet” hitzetik eratorria ote den, baina, itxuraz behintzat, zer pentsa ematen du “chacalet” eta “txakala” adieren hurbiltasunak. Zer esanik ez, kontuan izanik, idazle ingelesak ez zekiela hurbiltasun honen berri.