Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mendikadarik politenetakoa

Mendikadarik politenetakoa

Amatiño 2019/08/12 18:53
Astungo eski-estaziotik Bious-Artiguesko aintziraraino. Besteak beste, Huescako Pirinioetako mendikadarik politenetakoa. Zinez gero, mendi-zaletasuna areagotzen duten ibilaldi horietako bat.

Bost urte joan dira lagunarteko ibilaldia egin genuenetik, Astungo eski-estaziotik Bious-Artiguesko aintziraraino, Aragoitik Biarnora, ibonez ibon. Nik behintzat, orduan erraz samar egin nuena, oraingoan, aldiz, kostata. Ez dut uste beste bost urte barru hirugarren biderrik izango dudanik. Martxa honetan, Arratera igotzearekin konformatu beharko dugu… eta gaitzerdi!

Hainbatek ezagutzen ez zuela-eta, Gipuzkoa, Nafarroa, Huesca eta Zaragozako hogeitaka mendizale berriro abiatu ginen aurreko larunbatean Midi d´Ossau sumendi-tximiniaren barrena. Gazteenak 70eko hamarkadan jaioak eta zaharrenak, berriz, 40koak. Gazteenak noiz nagusiak bizkortuko, eta nagusienak noiz gazteak baretuko. Bi erritmo, bizitzaren beste makinatxo bat arlotan bezala. Baina, tira, hala beharrez baino ez bada ere, elkarrekin hasi eta elkarrekin heldu. Ez da gutxi.

Astungo eski-estaziotik Bious-Artiguesko aintziraraino. Besteak beste, Huescako Pirinioetako mendikadarik politenetakoa. Zinez gero, mendi-zaletasuna areagotzen duten ibilaldi horietako bat.

 

Midi2

Atzekaldean, Ayous aintzira, eta, barrenean, Midi d´Ossau (2.884 m.)

Midi1

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: