Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Tunelpeko freskura

Tunelpeko freskura

Amatiño 2019/08/24 13:50
Azpiazu, Androndegi, Ezkidi, Igaranerreka, Igaranzubi, Etxebeltz, Aitubeondo, Azketa, Ibetete, Aizpurutxo, Ubola, Artetxeberri, Arkidi, Mandabieta, Mugarrieta, Larregi, Aietsubaso, Izuzkitza, Aizkibel … hemeretzi dira, hemeretzi, Azkoititik Zumarragarainoko bidegorrian zehar gurutzatu beharreko tunelak. Maldan gora eskertzen da tunelpeko freskura. Maldan behera, ostera, nahiz sargori izan, hotz.
Tunelpeko freskura

Tunelez tunel

Hamahiru kilometro baino ez omen daude, artez arte, Azkoititik itsasora. Hala ere, hondartzan, eguzki-galdatan etzanda, beroz kiskaltzen, eta Azkoitiko bidegorrian, berriz, nahiz bizikleta gainean, fresko.

Bizikletan ibiltzeko moduko pistak zeharo aldatu dira azken berrogei urteotan. Gogoan dut laurogeiko hamarkadan zelan jardun behar izaten genuen zidorrez zidor, koaderno txikerra eta lapitza soinean, Peña Santiagok Donostiako kale Nagusian (Graphos) saldu ohi zigun kartografia militarraz baliatuz.

Ez diot egiari batere zorrik izango gogoratuz gero, Soraluzetik Deskargako tuneleraino, Urkiolatik Elgetara, Usartzatik Ondarroara edo Debatik Zarautza mendi-bizikletaz estraineko egin zuen belaunaldia izan zela gurea.

Ezin gero orain orduko epikarik ulertarazi Aldundiek egokitutako bidegorriak, bide berdeak eta kolore guztiko mendi-sareak --eta Internetez-- gutxitzat jotzen dituzten gazteei.

Edozein modutan, Azkoititik Zumarragarainoko aparteko tunelpe-sortak merezi du bisita,  hiru orduko joan-etorrian hogeitamarren bat lagun baino ikusi ez ditudan arren. 

Urola2

Aizpurutxoko tren-geltokia zena

Urola1

Adin guztientzako moduko bidea

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: