Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Juan San Martinen gomutaz eta ohorez

Juan San Martinen gomutaz eta ohorez

Amatiño 2019/08/19 16:14
Nolabaiteko zirrara sentitu nuen, harrokeria puntua eta guzti, La Verna leizeko iluntasunaren baitan gidariak, ustekabean, Juan San Martin izena aipatu zuenean. Horra, arrunt asko, ez Wikipediak eta ez beste hainbat iturrik eta agirik nabarmentzen ez duten datua.

Bai, gure Juanito, gero idazle, poeta, euskaltzain, Ararteko eta beste hainbat gauza izan genuena, espeleologiaz aritua zen 30-40 zituela, eta berari zor diogu, neurri handi batean, La Verna leizeko “Aranzadi” galeriaren aurkikuntza. Juanitok berak kontu-kontari idatzia utzi zuenez:

Cuando en la gran expedición de 1960 a la sima de San Martín hice varias observaciones en la sala de la Verna, guiadas por las estratificaciones pizarrosas a media altura de la pared, de la posibilidad de continuidad de la caverna si se escalaba en el extremo opuesto a donde desembocaba el río; a los allí presentes les parecía pura fantasía esta teoría mía. Se creía prácticamente explorada a los 737 m. de profundidad vertical. Pero cuando por aquellos trabajos topográficos, de 1960, se logró perforar el túnel desde Harphidia a la sala de la Verna en la primera expedición llevada a cabo por el túnel, Félix R. de Arcaute fue el único convencido de aquella "fantasía", y ayudados desde abajo por Arratibel, los dos acometimos la escalada de la pared de la Verna, de más de 80 m., que después de numerosos tanteos los días 7 y 8 de agosto de 1961, el segundo día alcanzamos la supuesta galería que la bautizamos con el nombre "Aranzadi", y con ella quedaba descubierta la continuidad de la gran caverna.  

Wikipedia

Ikus ere,  Juan San Martin. Espeleologia V

 

LaVerna1

Aitona-amona taldea, La Verna leizearen sarreran, aurreko larunbatean

Laverna2

La Verna leizearen zapai garau horren azpian Petronorren tximinia, Iberdrolaren dorrea eta San Mames osoa, elkarrekin, sartuko omen lirateke

Oier G
Oier G dio:
2019/08/22 17:35
Wikipediako artikuluan "historia" txatala neuk idatzi neban, eta, espeleologuon artian ohikua danez, Aranzadi Galerixian deskubrimentua taldiari egotzi netsan, taldekidien izenak nabarmendu barik (izan be, Juanitok eta Arkautek egindako eskalada hori ez zan posible izango beste kidien neke eta izardi barik...) Dana dala, espeleologuen artian bai da ezaguna egun horretako aurkikuntzan berak parte hartu zebala. Hain zuzen be, interesatzen bajatsu deskubrimentuan eguneko argazki bat be badakat (illuntasunian argitxo bi, Juanito eta Arkaute). Sala politta La Verna, e? Juan nintzan lehelengo aldixan, bakarrik genguazen eta argirik ez zeguan; kantu bat kantau neban, illuntasunari begira, oihartzun ikaragarrixakin... Buf!
Amatiño
Amatiño dio:
2019/08/22 22:36
Eskerrik asko.

Jarri hari gure testu-inguruan. Hamabi lagun, hiru eibartarrak eta gainerako gehixenak Aragoikoak. Giro horretan, Juan San Martin izena entzun Pabeko gidarixaren ahotan eta... eibartarrok oillartu.

Seguru asko, espeleologoen artian espeleologo bat taldekide bat baino ez dok izango, baina bestelako gehixenontzat idazle, euskaltzain eta Arartekoa izatera heldu zan espeleologoa... espeleologoa baino zertxobait gehixago izan zuan.

Ustia jaukat hire blogian Juanitoren erretraturen bat ikusi nebala pasadizuan, baina gero, apropos bila hasi nintzanian, ez najuan topatu.

Eutsi goixari.
Oier G
Oier G dio:
2019/08/27 21:00
"Guregipuzkoa"ko webgunian erretratuen helbide elektroniko guztiak aldatu dittuez eta, horretara, nere artikuluan zeguazen erretratu guztiak desagertu. Zuk diñozun argazkixa hau izango da seguraski, Mutrikuko Jentiletxeta (Olatz). http://meta.gipuzkoakultura.net/handle/10690/79181 Bisittatzeko kueba politta, bide batez esanda; nahi bozu eruango zaittut.
Amatiño
Amatiño dio:
2019/08/28 09:56
Bai, behar bada hori izango dok erretratua. Eskerrik asko.

Eskerrik asko be, bisittia egiteko gonbittiagatik. Benetan eskerrik asko. Halandabe, mendi-kontuetan, kriston bildurra emoten jestak berrogeitaka urteko jendiaz planak egitia. Esperientziaz jakixat ez dirala konturatzen zer dan hogeita hamar urte gehixago eukitzia... Ikasteko aukeria izan deixela!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: