Ustea ez da jakitea
Amatiño
2018/09/25 09:00
Gero eta gehiago, zientziaz kanpoko iritziak sinesmenak baino ez dira izango, usteak alegia. Eta esaera zaharrak dioenez, ustea ez da jakitea.
Erantzunik ez
Ipuruako ahalak
Amatiño
2018/09/15 22:05
443 jokalarik –200 eskola-umez gainera— eta 80 teknikarik osatzen dute Eibar futbol elkartearen aurtengo harrobia. Klubak bere programa aurkeztu nahi izan du eta, bide batez, bere ahalak hauspotu, harrotu eta hanpatu.
.
Globoz
Amatiño
2018/09/11 08:15
Zahartzaroak garamatza betidanik erraz samar egin izan ditugunak ezin egin izatera. Eta zahartaro berberak eraman gaitzake, behingoz, sekulako egin gabekoak egin nahi izatera. Zer egingo eta... globoz igo egingo!
Euskal diaspora: hemen gaude eta gogoan zaituztegu
Amatiño
2018/09/09 10:46
Euskal Diaspora Eguna eratu zen atzo, munduan zeharreko 16 herrialdetan. Besteak beste, Argentinako Buenos Airesen bai, behintzat. Handik bertatik jaso ditut bart iluntzean hogeiren bat argazki, nolabait adierazteko: Hemen jarraitzen dugu, baina ez zaituztegu ahazten.
Arragoa, mundu zabalera
Amatiño
2018/09/04 08:00
Bergarako San Juan auzoko baserri-azoka 2012an antolatu zen estreinako, “bertako giroa suspertzeko”. Geroztik, urtero izan da, irailaren lehen jaian, gero eta jende gehiagoz, musika-saio hobeak tarteko. Aurtengoa ez da, inondik ere, euli-kaka izan, Bergarako bertako “Arragoa” folk-taldeak parte hartu du-eta.
Munduko ikuskizunik handienetakoa
Amatiño
2018/08/28 13:35
Hungariako tradizio-musika eta musika landuaren arteko topaketa “munduko ikuskizunik handienetakoa” izan da, aurtengo Musika Hamabostaldian barrena. Brahmsen eta Liszten dantza eta rapsodia hungariarrik ez zen, jakina, falta izan; baina ezta Sarasateren “Aire gitanos” delakoa ere.
Musika zeltaren “topaketa” Donostiako Hamabostaldian
Amatiño
2018/08/21 12:25
Horra non, Musika Hamabostaldiaren barrena, beste behin elkarrekin bildu diren Irlanda, Eskozia, Bretainia eta Galiziako musika zeltak. Beti ere komenigarri lantzean behin biltzea, ez baitute alferrik osatzen “ondarerik aberats eta ederrenetako bat, Mendebaldeko Europan egun dirauen musika-tradizio bizi guztien artean."
Back to… Eskista
Amatiño
2018/08/13 18:00
Orain hurrengo Eskistara itzuli nintzen berriro, mende erdi luze geroago. Benetan arraro samar gertatzen da, bai, berrogeita hamar urteren bueltan leku berberera itzultzea. Ausnarketa eta filosofia sakonetarako abagune aproposa, behar bada, baina, xinplegia iruditu arren, niri honako hau baino ez zitzaidan bururatu: zer bizkor joan den gero dena…
Buetraitz, izenaren jabe
Amatiño
2018/08/05 13:35
Heldu nintzen heldu, estreinako, Buetraitz gainera, baina ez, ordea, tontorreraino. Ez nintzen ausartu. Ez zitzaidan iruditu azken amildegi-inguruko pasabidea aitona zaharrak bakarrik egiteko modukoa zenik. Are gutxiago, barrenean, mendigoizalea noiz eroriko zain ziruditen saiak ikusi ostean.
Daturik onenetakoak
Amatiño
2018/07/31 09:00
Langabeziaren azken datua (%10,1), Euskal Autonomia Erkidegoan, ez da sekulako daturik onena, baina, azken 38 urteotan, 8 bider baino ez dugu hoberik ezagutu. 1981tik hona, oraingoan baino datu txarragorik izan dugu 30 urtean EAEn, eta hor nonbait, 28-29 alditan, Nafarroan eta Espainian.
