Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Zazpigarren Artearen industriaren hasiera

Amatiño 2017/10/24 16:15
Zinemak, zazpigarren arteak, badu, gutxienez, bere aurreko sei arteek ez dituzten hiru berezitasun. Aurrena, zehatz mehatz dakigula noiz jaio zen. Bigarrena, jaiotza hori, hain zuzen ere, zinemak berak grabatu zuela, zalantzarik izan ez zedin. Eta hirugarrena, ez zela doako funtzioa izan.

Zelten eguzki-behatokia: "Es lo que toca"

Amatiño 2017/10/20 00:05
Oranteko San Benito (Jaca) ermitan ez dago taldeka sartzerik, banan-banan baino. Bost minuturo, barruan dagoen erromesa atera egiten da eta atarian zain dagoena, sartu. Horrela, etenik gabe, errenkada luzean, goizeko 9etatik amaitu arte.

Hiruak ziren enpresariak

Amatiño 2017/10/17 11:50
Datorren ostiralean, Bilboko Euskalduna jauregian, zor zaien omenaldia eskainiko zaie azken 40 urteotan ETAren mehatxua jasan duten enpresariei.

Bi mila urteko banaketak

Amatiño 2017/10/14 00:05
Euskararen munduaren banaketa ez zen Espainiako eta Frantziako erregeekin hasi, orain dela bi mila urteko erromatarrekin baizik, Mediterraneo aldeko Pirinioen inguruan lehorreratu eta, isuri batez zein bestez, mendebalderantz abiatu zirenean.

Esperimentuak, egitekotan, gaseosaz

Amatiño 2017/10/10 10:00
Sarri entzun izan dugu Konstituzioak erakarri ziela 17 autonomiei berdin antzeko “kafea denontzat”. Baina, zehatz, ez da egia. Eskaini zien kafe hutsa 15 autonomiari eta, barrena, kafesnea azukre koskorrarekin, beste biei: Nafarroari eta Euskal Autonomia Erkidegoari.

Orroaldia

Amatiño 2017/10/06 17:05
Udazkenarekin batera --irailaren bigarren hamabostaldian eta urriaren lehenean zehar-- izan ohi da urtero basahuntzen, oreinen, orkatzen edo direna direlakoen orroaldia. Alegia, nolabaiteko zeingehiagoka, talde-buruzagitza lortzeko, aginte-eremua markatzeko eta ardurapeko emeak estaltzeko. Izan ere, zer garrantzitsuagorik egin ote dezake bere buruaren jabe izan nahi duen oreinak?

Thelma eta Louise bikotearen aukera

Amatiño 2017/10/03 17:20
Nik neuk, bide-aukeran, ez nuke nire Herriarentzat Kataluniarenarik nahi baina, behar bada, igandean botoa eman nahi izan zuten katalanei ez zaie beste aukerarik geratu.

Donostiako Zinemaldiaren errutina miresgarria

Amatiño 2017/09/30 23:55
Ez da zinezale sutsua izan behar –ezta ñoñostiarra amorratua ere— arrandiarik gabe esateko Donostiako Zinemaldia dela, euskal gizartean barrena, urteroko kultura-gertakaririk nagusienetakoa, nagusiena ez bada. Donostiako Zinemaldiaren errutina miresgarria da ni gehien txunditzen nautenetakoa.

Lorpenak eta emozioak kudeatu

Amatiño 2017/09/28 00:05
Zer gerta ere, ez dakigula behintzat gertatu, Antso Azkarrari gertatutakoa, Artzeren poemaren ildotik: Navas-de-Tolosaraino joan, atzerritarrentzat gerla (eta kateak) atzerrian irabazi eta gibelean, herrian, Nafarroa galdu.

Eta adin-kontua ez balitz?

Amatiño 2017/09/26 00:05
Jakinekoa da, umetan, neskatilak aski sorginak izan ohi direla, zelba samarrak, nabarmen maltzurrak. Mutikoak, berriz, on hutsak, dezente inozoak, tentel antzekoak.