Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / “Sabemos de lo nuestro menos que un escolar checo”

“Sabemos de lo nuestro menos que un escolar checo”

Amatiño 2020/09/06 10:00
Hau izan zen Bartzelonako La-Vanguardia egunkariaren burulerroa, “Literatura Vasca. Tesoro breve de las letras hispánicas” liburua argitaratu zenean, 1972 urtean, Luis Villasanteren zuzendaritzaz. Kontua zera zen, Pragako Odeon argitaldariak jasoa zuela 1968an euskal literaturaren berri, eta urte berean “Cuadernos para el diálogo” aldizkari aurrerakoiak literaturaz egindako ale berezian, ordea, Galizia eta Katalunia baino ez zituela gogoan izan.
“Sabemos de lo nuestro menos que un escolar checo”

Luis Villasante, 1972

“HARRI ETA BERRI. Nuevos horizontes de la literatura vasca deritzon monografikoa burutu berri du Insula aldizkariak (883-884 aleak), Jon Kortazarren laguntzaz. Ia 50 urte joan dira Guillermo Díaz-Plaja espaniar akademikoak “Literatura Vasca. Tesoro breve de las letras hispánicas”  (1972) argitara eman zuenetik, Luis Villasanteren zuzendaritzapean. Liburu bi hauen arteko aldeak nabarmentzen du, besteak beste, azken bost hamarkadotan euskal literaturak egin duen egundoko jauzia.

Villasanteren ardurapekoak ahozko literaturatik XX. mendearen erdira arteko bilduma historikoa jasotzen zuen, Ibon Sarasola, Jose Maria Satrustegi, Jean Haritschelhar eta Antonio Labayenen lankidetzaz. Atzera begira burututako azalpena zen. Nolabaiteko balantza historikoaren laburpena-edo, idazlerik onenen zerrendaz eta, antologia gisa, beraien literatura-emaitzaz.

Beste hamabost lankiderekin batera Kortazarrek aurkezten digun panorama, berriz, justu kontrakoa da, izenburutik bertatik hasita: “HARRI ETA BERRI. Nuevos horizontes de la literatura vasca”. Jonek berak hitzez hitz dioenez: “Hemos querido rendir un homenaje al poeta (Gabriel Aresti) y llamar Harri eta Berri / Piedra y Novedad a este monográfico dedicado a la globalización de la literatura vasca, a la búsqueda de horizontes en diversos ámbitos, comenzando por los más cercanos, los que confieren y determinan una esfera hispánica e ibérica, para llegar a geografías más lejanas”.

Eta ez da, ez, jakineko idazle eta idazlan zehatzez ari, baizik eta: “Nuestra atención se centra, para terminar, en tres ámbitos que muestran un claro interés en el sistema literario vasco actual: la escritura de mujer, la literatura sobre la guerra civil, y la literatura infantil y juvenil, situándolos en el contexto de los estudios ibéricos sobre esos temas.”

Zer esanik ez, duela 50 urtekoa zen liburu guztiz konbentzionala, ia-ia eskola-liburua; eta oraingoa, aldiz, euskarri digitalean eskaintzeaz gainera, ahalik eta berritzaileena izan nahi du, taxuz eta zentzuz: “el diseño de este monográfico ha sido muy pensado y se ha establecido una estructura narrativa que dé noticia y ayude a la comprensión de fenómenos nuevos en nuestro sistema literario.“

Oraingoan, behintzat, Inork ez du esan ahal izango, euskal literatura zertan den jakiterik ez duenik*. Ezta, bide batez, txekiar eskoletako neska-mutilek ere.

Insula: Harri eta berri

*Insula. Salgai, interrnetez. Sistemak paperean eskatzeko aukera eskaini ohi duen arren, pandemia dela-eta, ez da oraingoz irarraldirik izango.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: