Enpresariak eta ETA
Amatiño
2020/03/03 09:00
Petronor sortu zeneko 50. urteurrenaren ekintzen artean, Muskizko findegiak “Los empresarios y ETA” delako liburuaren argitalpena eragin du, findegiaren beraren sorrera eta ETAren lehen atentatu mortala urte berean gertatu zirela-eta.
Erantzunik ez
Historiaurreko zoologikoa
Amatiño
2020/02/22 16:30
Segurutik, indusketa-metodotan zein ikerkuntza-teknikatan ikaragarria izango da azken 50-60 uteotan egin den aldaketa eta aurrerapena. Baina, zabalkunde mailan behintzat, bi mundu zeharo kontrajarriak dira.
Guztion erronka
Amatiño
2020/02/18 11:00
Inork ez du ukatzen enpresa pribatuak lehiakorra izan behar duenik. Daitekeena, enpresa publikoa lehiakorra ez izatea, hainbat gizarte-beharrizani erantzuteko gai den artean; baina, enpresa pribatuak, iraungo badu, lehiakorra izan behar du. Ez du beste alternatibarik.
Ipar eta hego haizeak
Amatiño
2020/02/16 17:31
Ipar haizea indarraren sinonimo izan ohi da, sarri, eta hego haizea, aldiz, baretasunaren adierazgarri-edo, maiz. Baina dena ez da dirudien bezala eta gauzak ez dira, beti, horren tolesgabeak.
Energia bai, baina neurriz
Amatiño
2020/02/07 23:30
Adolfo Eraso kimikari, geologo, espeleologo eta glaziologo lizarratarrak ezin argiago du zertan den berotze globala: “Energia kontua da. Behar baino energia gehiago sortarazten ari gara, natur-oreka hautsi duen energia, heriotza erakarriko duen energia”.
Nahi eta ezin
Amatiño
2020/02/04 14:30
Langabeziaren datuek apurka-apurka hobetzen jarraitu dute 2009 urtean zehar, baina Europar Batasunean izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan zein Espainian, hobetu bai, baina 2008ko krisialdiaren aurreko mailarik lortu, ez. Nahi eta ezin.
Mindura gaur
Amatiño
2020/01/26 09:00
Alabak eta biok liburukiak, aldizkariak eta paper zaharrak atontzen-edo dihardugularik, horra non agertu zaigun --nola hala irakurtzen saiatu ostean— “Mindura gaur” deritzon liburuxka, batere egile-izenik eta datarik gabe . Guztira 37 orrialde, ziklostilez argitara emanak, grapa ugertuez josiak.
Borja Sémper
Amatiño
2020/01/21 09:00
Borja Sémper Gipuzkoako Alderdi Popularraren lehendakariak, Euskadiko PPren erreferentziarik nabarmenenetakoak, politika utzi du. Sémperren aitzakiaz, aukera aproposa politikaren balioa aldarrikatzeko, politikariak erraz gutxiesten ditugun gizarte honetan.
Auto elektrikoaren patxada
Amatiño
2020/01/16 09:00
Orain hamar urte iragarritakoa betetzekotan, 2020an matrikulatuko diren hamar auto berrietatik bat elektrikoa izango da edo, hobeto esan, izan beharko luke. Urtea hasi besterik ez da baina, honezkero, ez da ausartegia izan behar adierazteko, 2010eko iragarpenak ez direla inondik ere beteko.
On hutsaren jakineko historia
Amatiño
2020/01/12 15:58
“Richard Jewell” da, segurutik, batez beste, egunotan euskal zinematan ikusgai dauden filmetarik atseginetakoa. Clint Eastwood zuzendariak badu meriturik, ikusentzuleak hasiera beretik bai baitaki zelan amaituko den gizagaixo on hutsaren historia. Eta, hala ere…