Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Landarbaso, Donostia berdea

Landarbaso, Donostia berdea

Amatiño 2021/09/20 00:10
Landarbaso da, segurutik, Donostiako ingurune naturalik nabarmenenetakoa. Errenteriaz, Hernaniz eta Astigarragaz inguratua izan arren, lurrez da donostiar auzoa (barrendegia), XV. mendetik edo, nonbait. Donostia “kalea” baldin bada, Landarbaso, berriz, mendia, basoa, izena berak dioenez. Hiri berbera, bi mundu.
Landarbaso, Donostia berdea

Dena ez da porlana

Edozenbat herri-sormen eta leienda-iturriren habia da Landarbaso, ez baitira alferrik bertan Aizpitarte leizezuloak. Indusketa arkeologikoetan aurkitu diren aztarrenik antzinakoenak goi-paleolitiko garaikoak dira, duela 25.000 urte ingurukoak.

Nahiz udaletxetik Landarbasora 14 km. besterik ez izan, ezagutu nahi izatekotan bertaraino apropos joan beharrra dago; nekez gero, bide batez, inora bidean. Aitzakia ona, ordea, Hernaniko Chillida Leku ingurutik Errenteriako San Marko gotorlekurainoko itzulbira, Landarbaso gainetik eta Urumea ibaian barrena.

Galarretako errotondatik hasten da  bidegorria, Hernanin  sartzeke  herria zeharkatzeko aukera ematen duena. Ergobia eta Astigarragan barrena, autopista gainetik gurutzatu eta Errenteriako San Markora igo. Bueltan, Listorretako parkean zehar, Aizpitarte leizeetarantzako bidea bere gisara utzi ostean, Landarbasoko aldapa larriei ekin, goiko zalditegiraino. Barreneko langa ireki (eta itxi) eta maldan behera Ereñotzuraino. Urumearen ezker ibarreko bidezidor meharretik (dena ez da porlana),  Hernaniraino, Leokako harraskarekin (1538?) topo egin arte.

Mapa
Hernanitik Errenteriara, iparraldetik, ezinbestekoa da; baina buelta, berriz, Landarbason eta Urumean zehar, ederra benetan.

 

San Marko
San Marko gotorlekutik, Bidasoalderako ikuspegia

Sekulako aldapa
Landarbasora bidean, %12 inguruko aldats latza.

Landarbaso
Donostia berdea. Maldan behera, Ereñotzu aldera. Barrenean, Adarra.

Urumea
Nork esango gero... Urumea.

Hernaniko uraskak.JPG
Leokako harraska, Hernanin. XIX. mendean eraberritua, lehen agiria 1538koa omen.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: