Afrika Saharan hasten da
Amatiño
2024/05/12 23:00
Afrika Pirinioetan hasten zela esan ohi zen 1960ko hamarkadan. Hirurogei urte geroago, bada Afrika Maroko hegoaldeko Sahara basamortuan hasten dela dioenik. Dena uste baino hurrago dago... europarrontzat, behintzat. Handik honakoa zailagoa da, hangoentzat bereziki.
Erantzunik ez
"Arantzazu", tristea baina ikusi beharrekoa
Amatiño
2024/05/06 10:00
Bostehun urteko historia. Erlojuari begiratu gabe egindako elkarrizketak 25 orduko grabazioetan bilduak, 70 minutuko ekoizpen esanguratsu bezain adierazkorrean laburtuak. Sekulako dokumentala. Historia gogotik tristea, tristerik bada, baina ikusi beharrekoa.
Victoria Prego
Amatiño
2024/05/02 23:50
Bart zendu da Victoria Prego (1948-2024), espainiar trantsizio politikoa bertatik bertara bizi eta jarraitu izan zuen kazetaria, bere burua sekula protagonistatzat jo ez zuena, eta emakume banaka batzuk baino izan ez zituen kazetaritza haren ordezkaririk nabarmenenetakoa.
Jazza: unean uneko unea, liparra
Amatiño
2024/05/01 23:50
Gonzalo Tejada (Donostia, 1960), Angel Unzu (Iruñea, 1961) eta Iñar Sastre (Anoeta, 1986) musikariak harribitxiak dira oso, bakarka ere; zer esanik ez, gero, elkarrekin. Luxu hutsa. Hiperbole musikala eskaini berri digute bart, VEC aretoan, Nazioarteko Jazz Eguna kari.
Agurraren malurra
Amatiño
2024/04/29 18:55
Christian Zacharias Donostian izan dugu bart. Agurtze aldera-edo etorri omen da. “Betidanik” ezaguna eta maitea izan da Zacharias piano-jotzailea euskal melomanoen artean (1), ez baita alferrik Hegoaldeko lau hiriburuetan urtetan aritutako interpreterik handienetakoa. Baita, inoiz edo behin, Euskadiko Orkestrarekin batera ere.
Carmen Ruiz de Alegria, gerra osteko Eibarren euskarazko saria irabazi zuen aurrena
Amatiño
2024/04/27 10:55
“Aizti eta Irusta” izeneko ipuina izan zen, Euskaltzaleen Biltzarrak 1959 urtean Eibarren eratutako kontu-lehiaketaren lehen saria irabazi zuena. Asmatzaile: Pakita Abendibar (1) zena. Kontalari: Carmen Ruiz de Alegria, zortzi urteko herriko alaba.
Xabier Arzalluzen erronkak, mende erdi geroago
Amatiño
2024/04/23 09:56
Aspaldiotan inork aipatzen ez duena da Konstituzioaren Laugarren Xedapen Iragankorra, non jasotzen den Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegora batzeko formula. Hara non, oraindik ere, Espainiako Konstituzioak joko asko eman ahal izango duen.
Lau txapeldun eta iledun bakarra
Amatiño
2024/04/21 08:45
Lugaritzeko "Imanol Larzabal" aretoa lepo, aitzakiarik eta estuasunik gabeko saio gozatsua, bertso adineko txaloz jantzia. Lau bertsolariok zein baino zein taxuzkoago, “lau txapeldun eta iledun bakarra” Sebastian Lizasok azpimarratu nahi izan zuenez.
Profesionalak izan ginenen omenetan, omen
Amatiño
2024/04/17 12:20
"Liburu hau 1976an profesionaltasuna aldarrikatu zuten kazetari ausarten omenez egina da, bat egiten dugulako haien haserrean".
Eliza guztion etxea izan dadin erronka
Amatiño
2024/04/14 20:15
“Une orotako erronka nagusia da, eliza guztien etxea dela adierazteko, gauza izatea” (Vatikanoaren komunikazio-egitasmoa. Frantzisko Aita Santua).