Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Konspiraziorik ez, ez eta xalokeriarik ere

Konspiraziorik ez, ez eta xalokeriarik ere

Amatiño 2026/05/22 10:55
Kevin Warsh (1) gaurtik aurrera izango da AEBko Erreserba Federalaren (2) hurrengo lehendakaria. Oinarrizko albistea ez da ohiko moldeetan agertarazi: “Kevin Warsh, nominated by Trump as the next Fed Chair to helm the Federal Reserve from 2026, is Jewish in religión”. Alegia, erlijioz judua dela.

Ez da ohikoa judu-izate hau nolabaiteko ofizialtasunez jendaurrean adieraztea, ez baitago beti zehatz-mehatz esaterik zer esangura duen “judu” izateak. Sarri asko, jatorriz, leinu edo askazia baino ez da, beste hainbatetan senitarteko soila eta gutxienetan, berriz, Kevin Warshi dagokion bezala, erlijioz ere, inork ukatuko ez dion hautu personal gisa (3).

Historiak bizi duen une honetan AEBko banketxe zentralaren eta munduan eraginik handiena duen finantza-erakundearen lemazaina (helm) erlijioz judua izateak zer pentsa eman dezake. Baina zer pentsa eman baino ez, hondarrik gabeko itsasoan sartuko ez bagara, ez dago-eta, zehazki, harago joaterik.

Pentsamendu hutsa susmo txar bilakatu daiteke, ordea, baldin kontuan hartzen badugu FEDren azkenengo hamar presidenteetatik bost (4)  juduak izan direla, juduok AEBko biztanlego osoaren %2 baino ez diren gizartean. 

Ez dago ukatzerik juduen tradizioak sekulako garrantzi handia eman izan diola betidanik hezkuntzari; XIX eta XX. mendeetako immigrazio-uhinak hiri handietan kokatu eta lege, finantza zein sektore intelektualetan konzentratu izan zirela; baita sare sozial eta profesional sendoak osatzeko eta lobbyak (5) erruz burutzeko gai ere gai izan direla. Eta egia ere bada, FEDko presidenteak normalean Wall Street, esparru ekonomiko eta Washingtongo elite teknokratikoetatik ateratzen direla, eta ingurune horietan judu estatubatuarren esku-hartzea berebizikoa dela. Hau guztia ez da sekretua, ez. Eta, hartara, kontua ez da ezkutuan ez dagoena azalaraztea, agirian dagoenaren ondorioak ez ahaztea baizik.

Zintzoak izatekotan, ezin izango gara Interneten hain erraz asmatu ohi diren konspirazioetan galdu, beti ere komeni da-eta datu soziologiko arruntak eta sasibaieztapen konspiratiboak bereiztea. Baina, inozoak ez izatekotan, ezin izango dugu baztertu ere, nahitanahiezko nagusitasun horrek mundu mailako erabaki ekonomiko eta politikoetan izan ahal duen eragina.

FEDen baitan tradizio judua profesionala eta neutrala dela, eta tradizio horren ikuspegiak ez duela berez esangura politiko edo ekonomiko berezirik pentsatzea, onenean ere, xalokeria hutsa da. Hartara, konspiraziorik ez, baina ez eta on-huskeriarik ere. Ez baitu alferrik Trumpek Kevin Warshen nominazioa (6)  proposatu, noiz eta preseski orain.

---oo0oo---

1. Kevin Warsh.

2. AEBko Erreserba Federalaren Sistema.

3. Azken zortzi urteotako presidentea, Jerome Powell, protestante episkopaltzat jo izan da.

4. Kevin Warsh bera tarteko, Janet Yellen, Ben Bernanke, Alan Greenspan eta Arthur Burns.

5. Besteak beste, The Washington Institute for Near East Policy, Jewish Institute for National Security Affairs, The Center for Security Policy, Zionist Organization of America, Americans for a Secure Israel, Forum for Israel Policy, Christians United for Israel etab.

6) FEDE eta Kevin Warsh.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal