Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Rakhmaninov, Luganskyren eskutik

Rakhmaninov, Luganskyren eskutik

Amatiño 2026/04/13 10:25
Hegoaldeko lau hiriburuetan eskaintzen dihardu egunotan (1) Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (2) Rakhmaninoven Pianorako 3. Kontzertua. Inoiz burutu den pianorako konposiziorik zailenetakoa eta Nikolai Lugansky (3) egungo piano-jotzailerik onenetakoaren eskuetatik.
 Rakhmaninov, Luganskyren eskutik

Sergei Rakhmaninov, hamar urterekin

Sergei Rakhmaninov (1873-1943) errusiar musikari eta orkestra-zuzendaria izan zen, Europako azken konposatzaile post-erromantikoetakoa eta XX. mendeko piano-jotzailerik eraginkorrena.

Senitarte musikazalearen (4) altzoan sortua Errusiar Inperioan, 4 urte baino ez zituen pianoa jotzen hasi zenean eta 19, San Petersburgo eta Moskuko kontserbatorioetan ikasketak amaitu ondoren, musika-lanbideari ekin zioenean. Hamasei urtez izan zen Bolxoi antzokiko orkestraren zuzendaria.

Rakhmaninoven musika-lanaren erreferentzia nabarmena da Pianorako 3. Kontzertua (5), ez baita alferrik sekula  pianorako egin den konposiziorik zailenetakoa. Eta ez, ez ustean. Maisuki piano-jotzaile, konpositore eta orkestra-zuzendaria izanik, apropos saiatu zen piano-konposizio  sendo, zindo eta nekeza egiten. Izan ere, Josef Hofmann (6) piano-jotzaile ospetsuari eskaini zion arren, poloniarrak ez zuen sekula jo, “beretzat baino zailagoa” zelakoan. Hainbat hamarkadatan Rakhmaninovek berak baino ez zuen beste inork interpretatu nahi izan.

Geroztik, ezohiko teknika bikaindun piano-jotzaileek etorri behar izan zuten Rakhmaninoven erronkari aurre egin ahal izateko eta horietako bat, hain zuzen, egunotan Euskal Herrian dugun Nikolai Lugansky moskutarra.

Batez beste 7.500 sarrera inguru  saldu dira, 10-40 € artekoak.

---ooOoo---

1) Aurreko ustegun eta ostiralez Donostian, gaur Gasteizen, bihar Iruñean eta etzi Bilbon.

2) Orkestra-zuzendari, Juraj Valcuha eslovakiarra

3) Nikolai Lugansky

4) Ama piano-jotzaile trebea eta lehen irakaslea. Aita, berriz, militarra eta musikazalea.

5) Pianorako 3. Kontzertua,, Luganskyren eskutik, youtuben,.

6) Hainbat adituren ustez historian izan den piano-jotzailerik onenetakoa.

.

Lugasky
Nikolai Lugansky eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal