Imanolen kantagintzaren zahartzaro ona
Amatiño
2021/06/16 08:40
Ia hogei urte Imanol hil zela. Harkaitz Canok esan bezala, “gorroto zutenek ez diote barkatzen goizegi hil izana, barka-damuen sasoi epelaren aurretik”. Eta, agian, “kanta eder eta hilezkor eskutada eder hura utzi izana ere ez diote barkatzen.”
Erantzunik ez
Francoren eta Hitlerren arteko kontrabandoa
Amatiño
2021/06/13 21:00
Wolframaren aurkikuntza egin (1783) ostean, Elhuyar anaiak konturatu ziren mineralak fusio- eta irakin-puntu altua zuela eta, hartara, aproposa hainbat erreminta eta lanabesen gogortasuna areagotzeko, bonbillen harizpia egiteko, esaterako. Artean ez zuten sumatu, ordea, guda-tresnak gogortzeko balio lezakeenik eta, ondorioz, wolframa estrategikoa izango zenik Bigarren Mundu Gerran.
Enrike Solinís, urtzailerik modernoena
Amatiño
2021/06/10 23:00
Burdinoletako urtzaileak betiko joan diren garai honetan, kulturen arteko fusioa baldin bada hitzetik hortzera aipatu ohi den joera, Enrike Solinís da, ziurrenen, egungo euskal fusiogilerik edo kultura-urtzailerik nabarmenenetakoa.
Zientziaz idaztea literatura al da?
Amatiño
2021/06/07 13:00
Galdera gogoangarria, 2001 urtean Eibarren eratu Prosa Zientifikoari buruzko biltzarrerako egindakoa. Hogei urte geroago, lehengo lepotik burua: zientziaz idaztea literatura ote? Ez dakit, ni ez naiz, ez zientzialaria eta ez literatoa. Baina irakurle naizen aldetik, erantzun erraza: idazlea Kepa Altonaga baldin bada… bai.
Agur, aspaldiko diosala, segur
Amatiño
2021/06/04 14:55
“Hobeto gorde da zentzu honetan Bizkaian, 'adio' nagusi izan delarik oraintsu arte Gipuzkoan eta Nafarroan; XX. mendean, Bizkaitik kanpora badirudi Arana Goiriren eta abertzaleen eraginez zabaldu zela atzera” (Euskal Hiztegi Historiko-etimologikoa, 2019). Atzera, alegia, ostera, berriro…
Balio errepublikanoak
Amatiño
2021/06/02 10:00
Mundua zelan dagoen ikusita, balioak laudatzen hastekotan, fidagarriagoa iruditzen zait ardatza demokrazian jartzea, errepublikan baino. Demokrazia hiritar guztien gobernu-modua da; errepublika, berriz, sistema politiko bat baino ez. Eta ez, beti, minorien defentsarik amorratuena.
Dantza, Euskal Arte Nazionala
Amatiño
2021/05/30 23:10
Berrogeita hiru urte dira Luis Iriondok (Dantzak*, 1978) estreinako iradoki zuela dantza ez ote den Euskal Arte Nazionala, eta 74, berriz, Pirmin Treku** zarauztarra (Fermin Aldabaldetreku***, 1930-2006) 17 urtez hasi zela dantzan Londresko The Royal Ballet-en, non lehen dantzaria izatera iritsi zen. Biak izan ditut gogoan asteburu honetan, XXIV. Nazioarteko Dantza Eguna eta Iker Karrerari emandako 2021 Dantza Saria tarteko.
Santa Katalina, Sollubetik Jaizkibelera, itsasoari begira
Amatiño
2021/05/27 20:55
Debako Santa Katalina ermita ez dago gero, gordelekuan, itsasgain-gaineko talaian baino. Ipar-iparrak, haize zakarrek, oinaztu larriek eta zaparrada latzek gogotik jo ohi duten muinoan. Hala ere, neguak joan eta neguak etorri, santutxua baino zertxobait handixeagoa besterik ez den kaperak bertan dirau zutik, azken seiehun edo zazpiehun urteetan, barrena.
Zamariko zuloko behatokitik
Amatiño
2021/05/24 14:00
Jose Mari Olaizola “Txiliku” irakasle, idazle eta ipuin-kontalari zarauztarrak, Izurtzako "Bitaño"k duela mende erdi bezala, baditu gaur egun joeran ez dauden hiru bertute: patxada, erudizio-punttua eta, aldi berean, gauzak xume bezain erraz, arin, labur eta zuzen, adierazteko dohaina.
Pateren inbasioa iragarri zuen filma
Amatiño
2021/05/21 14:00
Orain hiruzpalau hamarkada, film batek iragarri zuen milaka pateraren inbasioa Malagako itsasbazterrean. Ez da, oraindik, halakorik sekula gertatu baina, 2020an soil-soilik, 40.106 etorkin heldu ziren Espainiara, 2.124 ontzitan, urte guztian zehar. Eta denak toki eta egun berean helduko balira?