Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Europak katarsia behar du

Europak katarsia behar du

Amatiño 2022/03/09 23:45
Ez duena balio zera da: kaltegarritzat jotzen ditugun lehengaiak, energia-iturriak, fabrikazio-sistemak, ekoizpenak eta produktuak guk geurean baztertzea, gero EEBBri, Errusiari edo Txinari erosteko. Horrela amaitzen dugu lanpostuak eta aberastasuna kanpoan sortzen, km0 kontzeptua urruntzen, kutsadura areagotzen eta mendekotasuna gehitzen. Sekulako negozioa.

Errusiak Ukrainan egiten diharduen sarraskiaren nondik norakoa zeharo anitza da baina, besteak beste, arrazoirik funtsezkoena Europaren mendekotasuna da eta... nolabaiteko hipokresia. 

Munduak aurrez aurre dituen erronkarik nagusienen artean daude iraunkortasuna eta ongizatea. Zehatzago esanda, ura, deskarbonizazioa, elikadura, energia-trantsizioa eta hiri-trantsizioa. Baita osasun-arloan zein inteligentzia artifizialean jokatuko diren erronkak ere. Zuzen nahiz oker, ez dago zalantzan EEBBek, Errusiak eta Txinak nork bere estrategia dutenik. Europar Batasunak ez, ordea, estrategia bateraturik ez behintzat.

Ez duena balio zera da: kaltegarritzat edo desegokitzat jotzen ditugun lehengaiak, fabrikazio-sistemak, ekoizpenak, produktuak eta artikuluak guk geurean baztertzea, gero EEBBri, Errusiari edo Txinari erosi behar izateko. Horrela amaitzen dugu lanpostuak eta aberastasuna kanpoan sortzen, km0 kontzeptua urruntzen, kutsadura areagotzen, muga-zergak garestitzen eta mendekotasuna gehitzen. Kristoren pagotxa, gero.

Hezkuntza-politika, teknologia-industria, energia-autonomia eta segurtasun-estrategia mahai bertsuaren ezinbesteko lau hankak besterik ez dira. Hezkuntza-politikarik gabe ez dago teknologia-industriarik, eta energia-autonomiarik gabe ez dago segurtasun-estrategiarik. Eta “besteek” badakite. Munduan argienak europarrok garelakoan, “besteek” aspalditxo dakite.

Europak katarsiren bat behar du. Jakina, Europa ez da Pirinioetako ifar isurialdean hasten... baina ezta Bidasoaren eskuin ibarrean ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: