Etorkizun zoriontsua: industriarik gabekoa, soldata industrialekin
Amatiño
2021/07/20 22:00
Frantziako Lehen Ministroaren eskariz, Louis Gallois aditu eta goi-funtzionario sozialistak “Lehiakortasun frantsesaren txostena” delakoa burutu zuen (2012), honako helburu honekin: “Evaluer la situation de l’économie française et la competitivité de ses différents secteurs d'activité”.
Erantzunik ez
Uharteko eta giltzapeko sehaskan jaioa
Amatiño
2021/07/17 12:07
Ez da eskulturaren barneko akatsa. Kontua da, inguruko “Haizearen orrazia” eta "Eraikuntza hutsa" lau haizetara aske eta libro izan diren artean sortze beretik, Hondalearen sehaska uharteko eta giltzapeko dorrea baino ez dela jatorriz.
Anton Barrutia, gure mutikotako heroia
Amatiño
2021/07/14 09:55
Anton Barrutia hil da bart, Galdakaoko ospitalean, 88 urte zituela. Lege zaharrekoa, larre motzekoa, kristoren tipo jator eta benetalaria, lagunen laguna, etsairik gabekoa. Gure mutikotako heroia.
Hil ala biziko Europa Federala
Amatiño
2021/07/11 16:25
“Europar Batasunak iraungo badu, Batasun Federala izango da ala ez da izango, kanpo-politika, segurtasun eta defentsa bateratu eta bakarraz” (Igor Filibi López. EuroBasqueren idazkari nagusia).
Santa Klarako Hondalea eta donostiar “zulo beltza”
Amatiño
2021/07/08 23:00
Cristina Iglesiasen “Hondalea” eskultura dela-eta, agintariei zuzenean egin zaien kritikarik latzenetakoa izan da elbarriak kontuan hartu ez izana. Hau da, irisgarritasunik eza edo, zehatz esanda, elbarriek ezin izango dutela diru publikoz egindako eskultura ikusi ahal izan.
Emakumeen loraldi musikala
Amatiño
2021/07/05 18:00
Emakume abeslariek azken bolada honetan bizi duten “loraldiaren bidegile” gisa aurkeztu zuen Eneko Goia alkate donostiarrak Amaia Zubiria, 2021ko Adarra Saria emateko unean. Zalantzarik ez, gero, beste hainbat arlotan bezalaxe, emakumeak loraldi nabarmena suspertzen ari direla kantagintzan zein, oro har, musika-arloan.
Wenzeslao Orbea, orain ehun urteko “influencerra”
Amatiño
2021/07/02 20:20
Orbea da, behar bada, Eibarko bi edo hiru abizenik ospetsuenetako bat. Wenzeslao Orbeak (1856-1919) kalea du gurean. Baina 2019an, haren heriotzaren mendeurrena bete zen urtean, inork ez zuen gogoan izan. Gogoratzerik ere merezi ez baldin badu, zer dela-eta du kalea?
Inoren lotsa
Amatiño
2021/06/28 15:10
Ez dago beti solemne izan beharrik goiari eusteko, eta umore-punttua aproposa izan daiteke une batez eta neurrian. Baina ordubete luzez eta profesionalak ez direnen bizkar… parodia lotsagarritan amaitzeko arrisku handia du. Honelako zerbait gertatu zitzaion Donostiako Orfeoiari aurreko larunbatean.
Antton Valverde, presentziatik ihesi ari den presentzia
Amatiño
2021/06/25 10:10
Antton Valverde mutil isila da, gurbila, gurbilegia mundu kanpolarrosa honetarako. Antton da –Benito Lertxundirekin batera-edo— euskal kantagintzan dirauen abeslaririk adintsuena eta, segurutik, gaztetan kantatzeari ekin zionean, orduan zenik musikaz ikasiena eta heziena.
Amaia, urbitsetan
Amatiño
2021/06/22 15:55
Gogotik urbitsetan azaldu zen atzo Amaia Zubiria, Victoria Eugenia antzoki donostiarraren jokalekuan. Zirrarak hartua ez ezik, zirrarak jota, balirudike hodeietan baino itsu-lanbrotan ez ote zen liluratu zenbait unetan.