Jaiotzez nafarra, adimen artifizialaren aitona
Adimen artifiziala neurona artifizialetan (perzeptroiak, 1957) oinarritua dago. Neurona naturalak 1888an aurkitu eta izendatu zituen estreinako Santiago Ramón y Cajal zientzialari nafarrak eta, 1891 urtean, “neuronen doktrina” formulatu. Nobel Saria jaso zuen 1906an eta, geroztik, “neurozientziaren aita” da. Hartara, neurona naturalen aurkitzailea izanik eta neurozientzia osoaren sortzaile, nekez ukatu ahal izango dio inork, barrena, neurona artifizialen aitonatasuna.
Zenbaitek esango du hau guztia “bilbotarkeria” baino ez dela. Baina zalantza gutxi gero, Santiago Ramón y Cajal, herririk herri ibili behar izaten zuen Justo Ramón mediku zirujau huescatarraren semea izan beharrean, Oxforden* ikasitako britainiarra izan balitz, inok ez lukeela hitz erdirik ere kontra esango.
Beste kontu bat da, aragoiarrek ez dutela Ramón y Cajal nafartzat jotzerik nahi izaten, ia-ia ezustean baino ez baitzen Petillan jaio, eta pare bat urte besterik ez bertan bizi… baina hori, gustuko ala ez, honezkero konponbide zaila duen gertakari historikoa da.
* Neurozientzietan doktoratu euskaldunik bada, hala ere, Oxforden bertan.