Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Gorputz nahiz gorp-huts, soin mugatua

Amatiño 2022/06/19 22:20
Bero. Sargori. Segurutik ez da girorik onena ordu bi* luzez etengabe dantzan egiteko, baina Garazi Lopez de Armentiak ez zuen aukerarik galdu nahi izan Chillida Lekun, ‘Gorp-huts’ saioaren baitan, ekaineko solstizioa ospatzeko. Saio ikusgarria, dantzaldi poetikoa, musika (zelta?) atsegina, ahots ederrak... nahiz, behar bada, ikusleriak instrukzio-liburuaren falta sumatu.

Intimitate-eskubidea

Amatiño 2022/06/15 09:50
“Intimidad” telesaila (Netflix, 2022.06.10), ezer bada, sinesgarria da. Sinesgarriak dira azaltzen dituen gertakariak, Bilboko hiri-giroa, gizarte-sektorea, testuinguru politikoa edo Ertzaintzaren jarduera. Beste kontu bat, horren sinesgarria ote den biltzen dituen ildo bertsuko gertakarien metaketa. Baina, zinea zine, zinemaz ari gara. Alegia, benetan ikustea merezi duen saila.

ETBk “changes the world”

Amatiño 2022/06/11 09:00
Golkokoa (1990) izan zen sekula telebistaz eta zuzenean munduak ikusi zuen lehen gerra. Sidney Pike CNNren nazioarteko programaburuak esan zuenez: “we changed the world”. ETBk ere irudi haiek zuzenean eskaini zituen, Jasone Aretxabaletak audioa ingelesez jaso ahala euskal itzulpena egiten zuen bitartean. Geroztik, nago CNNen eredua baino, ETBrena ez ote den mundua aldatzen diharduena.

“Wie Navarra spanisch ward und blieb” (1849)

Amatiño 2022/06/07 11:30
Amaiurreko azken batailaren 500. urteurrena (1522-2022) oroitarazten den honetan, kalean da ”De cómo España conquistó a Navarra y la retuvo” (Leipzig, 1849) liburua*, duela ia bi mende argitaratua izan arren ezkutu samarrean iraun duena**. Besteak beste, Wilhelm Soldan historialariak 30 orrialdetan barrena laburbildu zituen Nafarroa burujabetza galtzera eraman zuten gertakariak.

Gure Uztapideren errealismo fantastikoa

Amatiño 2022/06/04 09:00
Pako Aristiren “Nire Uztapide” liburua 2000. urtean kaleratu zen aurrenengoz, eta bigarrenez argitara eman berri du orain Ereinek, Jon Zabaletaren irudiez, Manuel Olaizola (Zestoa, 1909 - Oiartzun, 1983) bertsolariaren izena eta izana berreskuratzeko asmotan. Gustura irakurtzeko moduko biografia nobelatua.

25.000 milioi euro falta izango dira

Amatiño 2022/05/31 08:40
Energia-trantsizioaren literatura ez da zaila. Bat etor gaitezke (edo ez) zertaz, zelan eta zein erritmotan, baina kontakizuna arrunt ulergarria da. Osterantzean, trantsizioaren ekonomia ez da, antza, horren erraza, inork ez du-eta aipatu ere nahi. Nolabait esateko, 25.000 milioi euro besteko zuloa. Inoren burutan sartzeko baino handiagoa ote?

"Urdanen azuda", mila urte geroago

Amatiño 2022/05/27 12:00
Urdanen azuderaino joateko ez dago, antza, errepiderik, Baina bai, inguruan, Gallego ibaiaren ibar bietan zehar, hamaika bidezidor eder, oinez zein mendi-bizikletaz abiatzeko. Zaragozatik, 20 kilometro inguru, baina Villamayor de Gallegotik, esaterako, mudejar dorre eta guzti, 8 km. baino ez.

Aitzakiarik gabeko maisu-lana

Amatiño 2022/05/23 10:55
Juan San Martinek 1974ean egin zuen Urdazubin, Axularren sorterrian, Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia. Eta, sarrera-erantzunean, Jean Haritschelhar euskaltzainak zera esan zuen eibartarraren merituak zerrendatu ostean: “Erradazu, otoi, zer irakurtzen duzun, eta erranen derautzut nor ziren. Gogoko dituzun idazleek oihukatzen derauzkute zure bihotzeko kezka eta asmoak!”

Miren Jone Azurza, kazetari aitzindaria, zendu

Amatiño 2022/05/19 10:00
Aurreko astelehenean hil zen, 93 urte betetear zela, Miren Jone Azurza Aristegieta, aurrenengo kazetari euskaldun tituluduna. “Kazetari aitzindaria” deitu zion Elixabete Garmendiak “Bidegileak” (1) sailean barrena, 2020an argitara emandako biografían.

Ennio Morricone, maisua

Amatiño 2022/05/16 09:00
Barrena, 70 urte-edo izan behar dira “Sapore di sale” (1963), “Il mondo” (1965) edo “Here´s to you” (1971) bere garaian kantatu ahal izateko, edota Sergio Leone eta Clint Eastwooden spaghetti western moldeko lehen trilogia orain dela mende erdi ikusteko; baina, geroztik musikatutako 500 filmak tarteko, Ennio Morricone (1929-2020) maisuak ondotxo frogatu zuen bizpahiru belaunaldiren erreferentzia izateko bokazioa zuela.