Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Artadirik handienetakoa

Artadirik handienetakoa

Amatiño 2023/10/12 16:00
Arno da, kareharrizko tontor berde-berdea. Astigarribia eta Olatz auzo mutrikuarrak elkarrengandik bereizten eta aldentzen dituen mendigunea. Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugan. Kantauri isurialdeko artadirik handienetakoa.

 

Arnomendi
Arnomendi inguru berde-berdea, artadi kantauriarrik zabalenetakoa.
Ekialdetik, barrenez barren, Deba Ibarra, itsaso bila. Sartaldetik, berriz, gainez gain, Eibartik Ondarroara bitarteko bidezidorra, Usartza, Kalamua, Urkaregi, Arnoate, Jaungoikomendi, Damukorta eta Imintxolan zehar, Saturrarango flysch beltza ikusi arte, Kostolamendi gainean Donejakue bidea gurutzatu ostean.

Alderdi magikoa, leizez, karobiz, kortaz eta antzinako aztarrenez jantzia. Bada, munduan, ingurumari petral eta zatarragorik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: