Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal hidrogeno berdea abian

Euskal hidrogeno berdea abian

Amatiño 2023/10/09 19:10
Petronorren ekin zaio, gaur, sekula Euskal Herrian egin den lehen hidrogeno berdea ekoizteari. 2,5 MWko elektrolizagailu* txikia (11 milioi euro) da abian jarri dena, ondotik etorri beharko duten 10 eta 100 MWkoak urratsez urrats erdietsi ahal izateko.

Teknologia berri honen baitan dagoen filosofia zera da: hurrengo bizpahiru hamarkadetan ezin izango da energía-sistema guztia “argindartu”. Ez behintzat hegazkinak, itsasontziak eta errepidetako garraio handiak. Ezta energia-kontsumo eskerga duten industria-sektoreak ere, kimika, altzairu eta zementugintza, esaterako. Hartara, etorkizuna ezin izango da bi alternatiba kontrajarriren artean soilik bideratu.

Josu Jon Imaz Repsolen CEOak esan bezala, “ondoko belaunaldian, dena ezin izango den arren elektrifikatu, nahitaez dena deskarbonizatu behar izango da, ordea. Ezin besteko giltza, bioerregaiek, erregai berriztagarriek eta erregai sintetikoek izan beharko dute”.

Aldi berean gogorarazi du, Euskadik azken hiru belaunaldiotako industria-apostuari zor diola gaur egun bizi duen ongizatea, eta, Estatu Batuei aurre egingo bazaie, Europako industria eta teknologia eraberritzea derrigorrezko erronka izango dela, harako teknologia-neutraltasuna tarteko. Lopez Atxurra Petronorren presidentearen hitzetan: "ez dago energia-trantsiziorik industria-estrategiarik gabe". 

*Elektrolisiaz, argindarrak uraren molekula hausten du, hidrogenoa lortuz. Oxigenoa da prozesuaren hondakin bakarra.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: