Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Mendeurrenean, kantuzaleak bai, agertoki aproposik ez

Amatiño 2023/11/12 21:05
Gure amama zenari entzunez gero, Bergarak hiru gauza zituen Eibarrek ez zituenak: Bergarako errellenoak, Bergarako Kristoa eta Bergarako Orfeoia. Aitxitxak ere hiru aipatu izaten zituen, Bergarako Seminarioa, Bergarako Besarkada eta Bergarako Orfeoia. Biek zuten gogoko orfeoia. Behar bada, aurreko lauak aspaldiko kontu zaharrak zirelako eta, orfeoiaren sorrera, ostera, bion ezkonberritakoa.

Kazetarien Euskal Elkarteak aurtengo zortzi sariak bart eman

Amatiño 2023/11/09 17:10
“2023an gaude. Agian garaia da Euskal Herrian gehienbat gaztelaniaz ari diren hedabideek beste urrats bat jorratu dezaten euskararen erabilpenaren alorrean. Onerako litzateke, ona da, euskararentzat, ona da gizarte osoarentzat, eta ona da hedabideentzat eurentzat ere”.

Familia artean

Amatiño 2023/11/05 11:35
Iñaki eta Olatz Salvador osaba-ilobek “Familia artean” deritzan kanta-saio modoxkari ekin zioten aurreko ostiralean Hondarribian. Hurrengo bi hilabeteetan beste horrenbeste izango da Zarautz, Berriz, Andoain, Ordizia, Villabona eta Azkoitian. Egitasmo honekin bikote ezagunak ez du segurutik euskal kantagintza irauliko, baina bai plazer handiko ikuskizun atsegin, gozatsu eta entretenigarria burutuko. Ez da gutxi.

Estetika-kontua

Amatiño 2023/11/02 23:45
Arazoa ez da arrazakeria ote den edo ez, estetika-kontua baizik, artile garbiak odolez zikindutakoak baino gehiago balio du-eta merkatuan. Edonork ulertu dezakeen arrazoia da. Beinke, bakeak egiteko arrazoi handia.

Itxaro Borda: “Inork imajinatzen al du egungo Euskal Herria emazterik gabe?

Amatiño 2023/10/30 10:20
Euskaltzaindiak lege zaharrez hartu du Itxaro Borda akademiaren baitan. Jendaurreko harrera aurreko larunbatean izan zen, Baionako Udaletxearen Areto Nagusian, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Jean-René Etchegaray auzapeza mahaiburu zirelarik.

Gure Txikitoren historia, nork kontatuko zain

Amatiño 2023/10/26 07:00
Jose Agustin Larrañagak bere kasa argitaratu (1) du “Indalecio Zarasqueta Uriarte. CHIQUITO DE EIBAR. El rey de la pelota” liburukotea, non pilatu duen sekula izan den pilotaririk onenaren datu-bilketarik ugariena. Ezin esan biografía denik, egiteke jarraitzen duen noizbaiteko biografiaren oinarrizko dokumentazio joria baizik. Hartara, ez al dago inor “pilotaren erregearen” historia kontatzeko gertu? (2).

Amerikar epopeiaren kontzientzia txarra gogorarazteko westerna

Amatiño 2023/10/22 19:15
Errealitateak fikzioa gainditzen omen du. Nork daki beti ote den horrela, baina Martin Scorseseren “Killers of the Flower Moon” (Los asesinos de la luna) filmak (1) gogotik ematen duen arren --thrillerra baino gehiago-- nobela beltzik beltzena, ez da fikzioa, orain ehun urte Oklahoman benetan izandako kasua baizik, David Grann kazetariak egiazko gertakariak ikertu eta 2017 urtean argitara emandako liburutik (2) jasoa.

Zapicoren gomuta eta oinordetza: made in Eibar

Amatiño 2023/10/19 22:10
Zapico, Eibar Kirol Elkartearen material-zaintzailea, orain dela bi urte luze errretiratu zen, baina, oraindik ere, haren gomutak eta oinordetzak indarrean jarraitzen dute. Gomutak, espainiar ligaren lehen eta bigarren mailako “utilleroen” artean sekulako lagun-giroa sortarazi zuelako; eta oinordetza, berriz, erabateko “berrikuntza” asmatzeagatik.

Analfabetoen iraultza

Amatiño 2023/10/16 09:00
Ziurrenen arrazoi du Valter Tauli hizkuntzalari estoniarrak dioenean, ez dela egia “hizkuntza guztiek konpetentzia komunikatibo berdina lortu dutenik beren alderdi guztietan (sintaxian, morfologian, hiztegigintzan, fonologian eta abar)”. Ez da gutxi hasteko eta alfonbrak astintzeari ekiteko.

Artadirik handienetakoa

Amatiño 2023/10/12 16:00
Arno da, kareharrizko tontor berde-berdea. Astigarribia eta Olatz auzo mutrikuarrak elkarrengandik bereizten eta aldentzen dituen mendigunea. Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugan. Kantauri isurialdeko artadirik handienetakoa.