Aspe gailurra, eguzkiaren argitan
Auskalo, praktikan, egia den ala ez, argazkilariak ere zeresanik izango du-eta, baina hona --argazkilari berberak, makina berberaz eta leku berberetik--, ordubete eskasaren bueltan, egunsentiak erakar dezakeen eragin-aldaketa.
Aspe (1)Tontorra (2.645 m. Aisa) aurreko igandean, elurra bota berri, goizaldeko zortziak aurretik .
Eta ordubete eskas geroago, eguzkia agertu berritan.
---oo0oo---
Goizean goizik, jaikitzen banaiz, kanporatutzen naiz beti.
Ta ikusten zaitut zerura goruntz, eguzkiaren aldetik.
Eguzkiaren argitasuna, hortxe dator sorkaldetik.
Egunan haurtzaro besterik ez zera, bihotzeko egunsenti.
Lazkao Txiki .
1) Pyrénées-Atlantiques departamenduan dago, baina ez, egun, Euskal Herrian, Biarnon baizik, nahiz izenez erabat euskal kutsua izan. Wikipediari jaramonik egingo badiogu: "il pourrait s'agir d'une racine aquitanienne *as signifiant «rocher» et le suffixe *pe, en dessous". Alegia, auskalo akitanieraz ere horrela ote den baina euskaraz, behintzat, "aizpe" bete-betean eta, bizkaieraz, "axpe".