Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Etxea, bizi izateko makina

Amatiño 2022/07/15 00:10
Eusko Jaurlaritzak aurten arautuko ditu edozein etxebizitzak izan beharko dituen gutxieneko baldintzak*. Le Corbusier arkitektoak 1914ean adierazi zuen etxea zela “bizi izateko makina”. Makina garrantzitsua, benetan, gizateriaren erdia --3.500 milioi lagun— hiritan bizi baita, eta 2050 urtean %70a biziko.

Nafarroako emakume "erregeak"

Amatiño 2022/07/11 20:00
Jorge Beramendik ematen du datua: VIII. eta XVI. mendeen arteko 800 urte inguruan, Nafarroako Erresumak sei emakume “errege” izan zituen. Aldi berean, Ingalaterrak, lau; Holandak, 3; Errusiak, Portugalek eta Suediak, bana; eta Alemaniak, Frantziak eta Italiak, bat ere ez.

HAL 9000 kopuntagailu algoritmikoak lanik emango al liguke?

Amatiño 2022/07/07 12:00
Gure bizimodua lanean oinarritua dago. Lan-harremanetan, lan-ekonomian eta lanari dagokion Gizarte Segurantzan. Baina lanik gabe geratuko bagina konputagailu algoritmikoek lanik emango al ligukete… makinak baino ezjakinagoak, traketsagoak, alferragoak, aldarrikatzaileagoak edo garestiagoak garela frogatu ostean?

Krudelkeria, gaiztakeria eta deshumanizazioa xehetasunetan daude

Amatiño 2022/07/03 07:00
“ETA: la memoria de los detalles” (1) eskuliburuak 130 orrialde baino ez ditu, baina berau da gai honetaz nik irakurri dudanik latzenetakoa: “En los detalles encontramos la dimensión de la crueldad, la maldad y la deshumanización de la que hizo gala una parte de nuestra sociedad” -Marta Buesak, hitzaurrean (2).

Elvis Presley, bere burua hankaz gora bota zuen erregea

Amatiño 2022/06/29 09:00
“Elvis” (2022). Segurutik gustura ikusteko moduko filma, gehiegirik espero ez duenarentzat; baina desengainu nabarmena, ostera, nostalgia besapean hartuta doanarentzat. Piroteknia asko, baina suziri luzeegiak bezain meharregiak. Arimarik gabeko nolabaiteko bertsioa.

Sorozabal, hiru emakume ederrek mantendu zuten bertsolari-semea

Amatiño 2022/06/26 00:05
Aita, plazan bertsotan jardundako Larraulgo hargina eta, ama, berriz, jostun hernaniarra, Pablo Sorozabalek (1897-1988) zahartzaroan aitortu zuen hiru emakume ederrek mantendu zutela bera: errusiar printzesak ("Katiuska"), lore-saltzaile madrildarrak ("La del manojo de rosas") eta arrantzale-giroko tabernariak ("La tabernera del puerto").

Juan San Martinen omenetan

Amatiño 2022/06/22 23:00
Juanito San Martinen euskaltzaletasuna aittatzerakuan derriorrezkua da oin dala hirurogeitaka urteko girua gogoratzia. Ze, orduko aukerak eta oinguak ez dira-ta bape bardiñak. Juanito ez zan euskaltzale soilla izan. Juanito euskaltzale militante, autodidakta eta eibarzalia izan zan.

Gorputz nahiz gorp-huts, soin mugatua

Amatiño 2022/06/19 22:20
Bero. Sargori. Segurutik ez da girorik onena ordu bi* luzez etengabe dantzan egiteko, baina Garazi Lopez de Armentiak ez zuen aukerarik galdu nahi izan Chillida Lekun, ‘Gorp-huts’ saioaren baitan, ekaineko solstizioa ospatzeko. Saio ikusgarria, dantzaldi poetikoa, musika (zelta?) atsegina, ahots ederrak... nahiz, behar bada, ikusleriak instrukzio-liburuaren falta sumatu.

Intimitate-eskubidea

Amatiño 2022/06/15 09:50
“Intimidad” telesaila (Netflix, 2022.06.10), ezer bada, sinesgarria da. Sinesgarriak dira azaltzen dituen gertakariak, Bilboko hiri-giroa, gizarte-sektorea, testuinguru politikoa edo Ertzaintzaren jarduera. Beste kontu bat, horren sinesgarria ote den biltzen dituen ildo bertsuko gertakarien metaketa. Baina, zinea zine, zinemaz ari gara. Alegia, benetan ikustea merezi duen saila.

ETBk “changes the world”

Amatiño 2022/06/11 09:00
Golkokoa (1990) izan zen sekula telebistaz eta zuzenean munduak ikusi zuen lehen gerra. Sidney Pike CNNren nazioarteko programaburuak esan zuenez: “we changed the world”. ETBk ere irudi haiek zuzenean eskaini zituen, Jasone Aretxabaletak audioa ingelesez jaso ahala euskal itzulpena egiten zuen bitartean. Geroztik, nago CNNen eredua baino, ETBrena ez ote den mundua aldatzen diharduena.