Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Lar txinparta

Amatiño 2012/05/31 18:37
Haren ustez, txinpartadun txakolina lekuan lekukoa baino ez da. Giputzek lar txinparta omen dute. Eta ez txakolinetan soilik.

Zein zaila den gero bizitza

Amatiño 2012/05/30 10:35
Eta, etsipenak jota, mutikoak nigarrari amain eman zion, bere bizitza osoko iruzurrik handiena bailitzan: hau ez da nik itxaro nuena, ez naiz ni etxetik honetarako atera, baina ez al genuen ba irabazi behar, orduan zertarako etorri gara?

Kazetaritza, maldan behera

Amatiño 2012/05/22 23:00
Espainiar kazetaritzak gero eta gehiago nahasten ditu informazioa eta iritzia, zenbait egunkari eta kazetari ezagunen xedea politikagintza da, politikariek kazetarientzat hitzegiten dute eta kazetariek politikarientzat idatzi, hainbat komunikabide taldek elkarren kontra dihardute itxurak ere gorde gabe, albisteak erosi eta saldu egiten dira, gezurra takean-potean dabil eta, isekaz gero, “la situación es grave, pero no seria”.

Krisia

Amatiño 2012/05/20 23:00
Athletic-en denboraldi onaren itzalpean BBK eskaintza aproposa egiten ari zaie bere bezeroei. Hiru liburu, lau hilabetean jarraian euren kontu korrontean 900 eurotik behera jaisten ez direnei. Hau da: ez, ohi denez, diru-ezarpenen bat edo beste egitearren, bakoitzak aurretik izan ditzakeen 900 euroei eusteagatik baino.

Enpresaririk eza

Amatiño 2012/05/18 23:45
Konpromisoa, sakrifizioa, adorea, kemena, lanerako gogoa... azken hamarkadotan lortutako ongizatea erakarri zuten baloreak galzorian daude. Egungo krisia, lehenik eta behin, balore-krisia omen da. Baina baita, behar bada, lider-krisia ere: enpresaririk eza.

Ez merkeena, bai “ahozkoena”

Amatiño 2012/05/16 23:00
Milaka euskal hiritar joan ohi dira, ahal bezain sarri, Burgos, Huesca edo Kantabriako Mercadona saltegietara. Valentziar supermerkatu honek hiru “amu” nabarmen eskaintzen omen ditu bertaraino joateko: merkea da, krema-aukera ona eta ez dago Euskal Herrian.

Estrategia-industria da energia, ez finantza-produktua

Amatiño 2012/05/14 11:15
“Hacia una economía baja en carbono. Experiencias internacionales” delako alea argitara eman berri du Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutuak. Izenburuari berari darionez, jakinekoa da nonbait zein den helburua edo norabidea. Ez dago horren garbi, ordea, zein erritmotan, nork, non eta nola.

Alak eta gabarrak

Amatiño 2012/05/12 23:00
Azkueren (1905) eta Lhanderen (1926) ildotik, Ibon Sarasolari jaramonik egitekotan, “ala” eta “gabarra” zentzu bereko ibai-ontziak dira. Ala txalupa txikia omen, atal batekoa, laua eta zabala, txanela baino handitxoagoa. Eta gabarrak, nonbait, ala baino galantagoa behar du izan. Ala adiera 1607an agertzen da estreinako. Gabarra, berriz, 1680an. Hala ere, azken hau behintzat, mende bi lehenago agertzen omen da, Hondarribiko agiriren (1422) batean, Joan Corominasek dioenez gero.

Andoni Areizaga, nagusirik onena

Amatiño 2012/05/10 23:00
Minbiziak jota hil da Andoni Areizaga, ETB estreinako antenaratzeko orduan Euskal Irrati Telebista erakundearen zuzendari nagusia zena. Andonik ezer gutxi zekien komunikabideez, 1982ko azaroan, irrati-telebistaren lemaz arduratu zenean; eta 1985an zuzendaritza utzi zuenetik aurrera ere, ez zuen gehiago sektorean lanik egin. Baina hilabete eman zioten Urteberri-egunean Euskal Telebista plazaratzeko eta egin egin zuen.

Ni urlia naiz, eta bakarrik nago

Amatiño 2012/05/08 22:00
Gazte jendeak txotxolokeriatzat joko du eta kritikari zorrotzak arinkeriatzat, baina sei hamarkadatik gorako dibortziatua, alarguna edo jubilatu soila nekez aspertuko da gero, bere burua behin baino gehiagotan ikusiko du-eta Marigold hotelaren ostatatuen artean.