Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nestor Basterretxea, lehendakariorde

Nestor Basterretxea, lehendakariorde

Amatiño 2013/03/17 22:00
Ni jaio nintzenerako Nestor Basterretxeak margotua zuen bere aurrenengo autoerretratoa eta lehen aldiz elkarrizketatu nuenean 53 urte zituen. Geroztik 35 urte joan dira eta lanean jarraitzen du. Egun bizi garen guztiok betidanik ezagutu izan dugu Basterretxea, eta beti lanean. Zazpi hamarkada horietako lanaren antologia da Bilboko Arte Ederretako museoan ikusgai jarri dutena. Merezi du.
Nestor Basterretxea, lehendakariorde

Intxixu

Ez dut sekula ahaztuko. 1980an izan zen, Eusko Jaurlaritzaren lehen legealdian. Ramon Labaienen ardurapeko Kultura Saila hasia zen lehen oinarriak jartzen. Artean egitasmoak baino ez ziren gero sortuko eta gorpuztuko ziren Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Euskadiko Orkestra, HABE etab.

Eta lehen altzariak egokitzen ari ginen goiz batean, harraboska eta zalapartaka sartu zen Oteiza zena, mehatxuantza orroa eginez: “He venido con el colchón, y no saldré de aquí hasta que Garaikoetxea nombre a Néstor vicelehendakari de Arte y Estética, del que penderán todos los demás departamentos!”.

Oteizaren ideia, ona zein ez, nabarmen ulerterraza zen. Haren ustez, Garaikoetxea lehendakariaren agintea ez zegoen zalantzan, baina agintaririk gorenaren eta jaurlaritzako sailburuen artean, buruzagia behar zen ipini,  artearen eta estetikaren nagusitasuna indarrean jarriko zuena.  Nestor Basterretxea Arte eta Estetika lehendakariordea alegia, hezkuntza, garraio, ekonomia, ogasun, herrizaingo, industria eta bestelako sailen gainetik egongo zena.

Oteizaren proposamena ez zen mamitu. Sarri pentsatu izan dut, ordea, zer gertatuko ote zitekeen ideia “iraultzaile” hura ezarria izan baledi.

Auskalo Nestorrek berak onartuko ote zukeen. Batek daki onartuz gero zer gertatuko ote litzatekeen. Baina, zer gerta ere, seguru gero ezin izango genukeela ikusi gaur egun Bilboko Arte Ederretako Museoan dagoen erakusketa osoa.

Basterretxea

Nestor Basterretxea, Idurmendieta baserriko lantegian (Hondarribia, 1977)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: